2025-2026 ikasturtean A1 eta A2 maila ikasten duten ikasleei eta C1 helburu-maila duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

A1 eta A2 maila ikasten duten ikasleei eta C1C1 helburu-maila duten 16-18 urteko ikasleei laguntza eskaintzea 2025-2026 ikasturteko ikastaroen matrikula-prezioan

Aurrekontuko zuzkidura

4.860.000

Prestazio ekonomikoa

2025-2026 ikasturtean 4.860.000 euroko kopurua jarriko da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako dagoen partidaren kontura. Honela banatuko da kopuru hori:

  • 3.024.650 euro, 2025an hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat.
  • 1.835.350 euro, 2026ean hasiko diren ikastaroetan matrikulatzen direnentzat.

Ordainketa-modua:

4.- HABEk dirulaguntza honen bitartez ikasle bakoitzari ikastaro bakarra ordainduko dio eta ikasleek muga batzuk izango dituzte:

a) Euskaltegi pribatuetan eta udal-euskaltegi publikoetan aurrez aurreko eta jardun biko taldeetan ari diren ikasleek ordu-muga batzuk izango dituzte:

  • A1 mailako ikasleek 200 orduko muga izango dute.
  • A2 mailako ikasleek 330 orduko muga izango dute, bi azpimailetan banatuta: 165 ordu A1A1 azpimaila abiapuntu dutenentzat eta 165 ordu A2A1 azpimaila abiapuntu dutenentzat.
  • C1C1 helburu-maila duten ikasleek 350 orduko muga izango dute eta, oro har, C1B2 abiapuntua izango dute. B2B2 abiapuntua izan ahalko du ikasleak gutxienez 330 orduko ikastaroan matrikulatuz gero.

b) Autoikaskuntzako ikasleek jasoko dituzten dirulaguntzek diru-muga batzuk izango dituzte:

  • A1 mailako ikasleek gehienez 455 euro jasoko dituzte.
  • A2 mailako ikasleek, gehienez 750 euro jasoko dituzte bi azpimailetan banatuta: 375 euro A1A1 azpimaila abiapuntu dutenentzat eta 375 euro A2A1 azpimaila abiapuntu dutenentzat.
  •  C1C1 helburu-maila duten ikasleek 750 euroko muga izango dute.

Kontaktu-informazioa


  • Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. (20018 DONOSTIA)
  • Telefonoa: 943 022600
  • Emaila: ikasle-laguntzak@habe.eus

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskari-egileak eskabide-formularioa (I. eranskina) bete beharko du erakunde laguntzaile gisa hautatzen duen euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan. Formulario hori betetzen lagunduko diote euskaltegietako langileek.

Eskabide-formularioan jasoko diren datuak:

  • Eskari-egilearen datuak eta NANa.
  • Matrikularen prezioa edo zenbateko osoa (ikasleak ordaindu behar duen diru kopurua kendu gabe).
  • Eskari-egilearen izenpea edo sinadura (eskuzkoa edo elektronikoa). Eskari-egilea adin txikikoa bada, aitak, amak edo tutoreak sinatu behar du.

Eskari-formularioarekin batera aurkeztu beharreko agiria:

Ikasleak ordaindu beharko duen ikastaroaren matrikula-zatiari dagokion ordainagiria.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

  • 2025. urtean abiatu diren ikastaroetan matrikulatu diren ikasleen dirulaguntza-eskariak ebatziko dira 2025ko abenduaren 19a baino lehen.
  • 2025. urtean hasitako ikastaroetan beranduago matrikulatu diren ikasle berrien dirulaguntza-eskariak eta 2026. urtean zehar abiatu diren ikastaroetan matrikulatu diren ikasleen dirulaguntza-eskariak ebatziko dira 2026. urtean zehar (maiatzaren 22an eta urriaren 23an).

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk