LEADER Programa 2024 - Espazioak egokitzeko laguntzak

[LEADER espazioak egokitzea]

Deskribapena


Xedea

Neurri honek hirugarren pertsonentzako ekonomia‑jarduerarako guneak sortzea edo egokitzea du helburu.

Guneek/lokalek hainbat erabilera izan ditzakete (coworkinga, bulegoak, ostalaritza, etab.). Eremuak sustatzen laguntzea Euskadiko landa-ingurunean ekintzailetza eta jarduera ekonomikoa sustatzea da, eta ardatz horretan oinarritzen da, hain zuzen ere, Mendineten Estrategia.

Nekazaritzako elikagaien proiektuak garatzeko espazioak gaitzen lagunduko da, baldin eta herritarrei zerbitzu bat eskaintzen badiete eta erabilera partekatukoak badira.

Laguntza horietatik kanpo geratzen dira erabilera turistikoko etxebizitza partikularrak, erabilera turistikoko etxebizitza partikularreko logelak, ikastetxe arautuak eta energia ekoizten duten enpresak, energia-komunitateak izan ezik, betiere mikroenpresak badira eta laguntza jaso badezakete. Gainera, ez dira diruz lagunduko Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) diruz lagundu ditzakeen kontzeptuak.

Onuradunen betebeharrak

FEADERen kontura finantzatzen diren esku-hartzeen onuradunek (azalerekin eta abereekin lotutakoak ez diren esku-hartzeak, hain zuzen ere) honela jakinarazi beharko dute PEPACaren laguntza jaso dutela:

a) onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta;

b) herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Batasunaren laguntza jaso dutela;

c) operazioaren xedea azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzea bada eta horien guztirako gastu publikoa 500.000 euro baino gehiago bada, herritarrek erraz ikusteko moduko publizitate-plakak edo -hesiak jarriko dituzte, Batasunaren ikurra agerian dutenak (ikurraren ezaugarri teknikoak II. eranskinean zehazten dira), jardunen betearazpen fisikoa hasi edo erositako ekipoak instalatu bezain laster;

d) operazioaren xedea c) letran aipatzen ez diren aktibo fisikoetan inbertitzea denean eta guztirako laguntza publikoa 50.000 euro baino gehiago bada, proiektuari buruzko informazioa ematen duen plaka bat edo pantaila elektronikoa jarriko dute, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren finantza-laguntza;

e) operazioaren xedea LEADER motako jardunei laguntzea bada (zehazki, c) eta d) letretan aipatzen ez diren oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturei), eta guztirako laguntza publikoa 10.000 euro baino gehiago bada, jardunari buruzko informazioa ematen duen A3 tamainako kartel bat edo pantaila elektronikoa jarriko da, herritarrek erraz ikusteko moduko leku batean, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren laguntza. LEADER programaren bidez finantzatzen diren tokiko ekintzarako taldeen instalazioetan ere argibide-plaka bat jarriko da.

f) 7161 interbentzioaren kasuan, nekazaritzaren produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloetako Berrikuntzarako Europako Elkartearen (BEE) talde eragileentzako laguntzak direla-eta, talde operatiboek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketa-erakundearen eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan.

Iruzurraren aurkako borroka

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, iruzurraren aurka borrokatzeko duen planean, salaketa-bide bat jartzen du herritarren eskura, NPBtik, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) datozen funtsak iruzurrez erabiltzeari buruzko edozein susmo jakinarazteko.

Era guztietako informazioa konfidentzialtasunez tratatuko da, eta beti bermatuko da igorlearen datu pertsonalen babesa. Jakinarazpen hori posta elektronikoaren bidez egingo da: accionantifraudepac@euskadi.eus

Aurrekontuko zuzkidura

750.000 €

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen zati bat Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuko da ( % 80), eta beste zati bat, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ( % 20), Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduan jasotzen den bezala. Agindu horren bidez, argitara ematen da 2024ko ekitaldirako deialdira bideratutako zenbateko ekonomikoa, LEADER eremuan sartutako landa-udalerrien garapena eta dibertsifikazio ekonomikoa sustatzera bideratutako laguntzena, Nekazaritza Politika Bateratuaren (PEPAC) 2023-2027 Plan Estrategikoaren esparruan onartua.

Laguntza horiek diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 80ra irits daitezke gehienez.

Era berean, proiektu bakoitzeko gehienez 200.000 €-ko laguntza ezarri da deialdi bakoitzeko.

Laguntza lortzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa: 50 puntu.

  •  50 puntu: % 40
  • 100 puntu: % 80

Nori dago zuzenduta


Guneak gaitzeko LEADER laguntzen onuradunak

Toki-erakundeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen 2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  • Udalerria.
  • Kontzejuak eta udalerriarena baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakundeak,lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen gaineko oinarrizko legerian ezarritakoaren arabera.
  • Udalerrien mankomunitateak.
  • Arabako lurralde historikoko kuadrillak.
  • Beste zeinahi erakunde, baldin eta tokiko lurralde-erakunde zenbait biltzen baditu, dagokion izendapen bereziarekin, lege honetan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

Tokiko sektore publiko instituzionala (tokiko erakunde autonomoak, tokiko enpresaerakunde publikoak eta tokiko titulartasun publikoa duten merkataritza-sozietateak).

Landa Garapeneko Elkarteak.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak (fundazioak, elkarteak, etab.)

Betekizunak

  • Inbertsioa LEADER eremu batean egin behar da.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Idazkaritza Teknikoa

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako  landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1050936

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea


Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea LEADER


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk