Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Kontratazioagatiko diru-laguntza. Lehen Aukera 2024.
[LAK-2024]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortuta eta haien laneratzea sendotuta.
Informazio gehiago
Aurrekontuko zuzkidura
8.300.000 €Prestazio ekonomikoa
Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
- Lehenengo ordainketa %52koa izango da, dirulaguntza emandako unean.
- Bigarren ordainketan gainerakoa ordainduko da, %48, edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua, eta betiere diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Enpresa pribatuek (haien forma juridikoa edozein dela ere), banakako enpresaburuek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, baita elkarte eta fundazioek ere.
Betekizunak
- Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea
-
Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik:
- Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude.
? Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
? Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera

Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erantzukizunpeko adierazpena
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra: 945160601
Posta elektonikoa: lehenaukera@lanbide.eus
Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945181327 / 945181338
Kodea
1015916Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada eta berariaz (eskabidean) Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak honako dokumentu hau eskuratzearen aurka agertzen bada, eskabidearekin batera aurkeztu beharko du
- Jarduera hastearen ondoriozko atxikipen-tasa murriztua (jarduerak hasteko zergaldia eta hurrengo biak) aplikatzeko Bigarren eta Hirugarren ataletan sartuta badago
- Prestakuntza duala bukatu duten edo prestakuntzarako bekak lortu dituzten gazteekin egiten diren kontratuetarako, 8.2 artikuluan zehaztutakoak
- Enpresa edo erakunde kontratatzaileak Langileen Legezko Ordezkaritza (LLO) izanez gero:
- Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea
-
Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50 edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik:
- Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude.
? Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez.
Erantzukizunpeko adierazpena
-
Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne:
? Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon.
- 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erantzukizunpeko adierazpena
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- eskeraren formularioa bete
- eta Egoitza elektronikoaren bidez igo, beharrezko dokumentazioarekin batera.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Kontratatukoen betebeharrak
-
16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak izatea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
Dagokion zerbitzu publikoan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hasteko bezperan langabea izatea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
5.1.c) artikuluan zehaztutako tituluren bat izatea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
Tituluarekin lotutako enpleguetan gehienez 6 hilabeteko esperientzia izatea
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
-
Enpresak zuzenean pertsona hautatuek, deialdiaren 7.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute, kontratua sinatu aurreko egunetik hasita, gutxienez
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
Kontratuen Justifikazioa
Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena.
Hori aurkezteko epea hau izango da:
a) Praktikaldiko kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.
b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.
Kasu batean zein bestean, zerrenda aurkezteko azken eguna 2025eko abenduaren 16a izango da, egun hori barne dela.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan aurkeztu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak