(INDARKERIA-PORTAEREI BURUZKO SENTSIBILIZAZIOA) Emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2025ean diru-laguntzak
[IND 2025]
- Erakundea:
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea.
1.– Ebazpen honen helburua hauxe da: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beherago zehazten diren erakunde, elkarte eta fundazioei –irabazi-asmorik bakoak badira– emateko dirulaguntzen oinarriak arautzea eta euretarako deialdia egitea: emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizatzeko proiektuak, programak edo egintza konkretuak gauzatzea, 2025. urtean zehar; betiere, aurrekontuan kontsignatutako kredituek ezartzen dituzten mugen barruan, eta bat etorriz Erakundearen xede eta helburuekin; besteak beste: EAEko bizitza politiko, ekonomiko eta sozialaren arloetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egiazkoa eta eragingarria lortzea; sexuen arteko berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzea; berdintasunaren osotasuna egitez eta zuzenbidez galarazten duten eragozpenak ezeztatzea, eta Euskadin emakumearekiko diskriminazio-era guztiak kentzea.
2.– Emakumeen aurkako indarkeria matxista dira bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aurkako indarkeria, familia barrukoa, sexu-indarkeria, feminizidioa, emakumeen eta neskatilen salerosketa, sexu-esplotazioa, emakumeen genitalen mutilazioa, behartutako ezkontzak eta beste praktika tradizional kaltegarri batzuk, hertsapena edo askatasun-gabetze arbitrarioa, tortura, indarkeria instituzionala, jazarpena, genero-indarkeria politikoa, indarkeria digitala eta sare sozialetakoa, obstetrikoa, sexu- eta ugalketa-eskubideen urraketa, bai eta emakumeen eta neskatilen duintasuna, osotasuna edo askatasuna urratzen duen edo urra dezakeen beste edozein indarkeria-mota ere, nazioarteko tratatuetan, Espainiako Zigor Kodean edo estatuko edo autonomia-erkidegoko araudian aurreikusita badago. Hori guztia, kontuan izan gabe alor publikoan edo pribatuan gertatzen den; horren barnean sartzen dira, besteak beste, eremu hauek: familia, lana, hezkuntza, osasuna, kirola, komunitatea, komunikabideak, aisialdi- eta jai-espazioak eta eremu birtuala.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 54. artikuluaren 3. eta 4. apartatuen arabera, emakumeen aurkako indarkeria matxistatzat hartzen da, halaber, biktimei laguntzen dieten pertsonen aurka erabilitako indarkeria, bai eta haien ingurune hurbilean edo afektiboan gauzatutakoa ere, batez ere seme-alaben edo beste senide batzuen aurka, emakumea laidotzeko borondatearekin.
3.– Ez dira diruz laguntzekoak izango indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzea xedetzat duten proiektu, programa eta jarduerak.
Aurrekontuko zuzkidura
300.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0082912Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, dagokion laguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe horretan ebazpenik adierazten ez bada, dirulaguntza eskabideari ezezkoa eman zaiola ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
