Gaztemundu 2024

[Gaztemundu 2024]

Deskribapena


Xedea

Gaztemundu programarako deia egitea da, programa hori arautzen duen azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteek egonaldia egin dezaten Euskadin 2024ko irailaren 15etik 29ra.

Gaztemundu programaren aurtengo gaia "euskal dantza tradizionala" da. Helburua da programak, oro har, Euskal Diasporako gazteak euskal dantzen irakaskuntzan trebatu ahal izatea eta horrek euskal etxeen funtzionamenduan eragin positiboa izatea.

Edizio honetan 15 egonaldi eskainiko dira gehienez.

Aurrekontuko zuzkidura

70.000 euro(s)

Prestazio ekonomikoa

2024an 70.000 euro bideratu ziren laguntza horietara, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2024ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kreditutik.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • 18 eta 35 urte bitartean izatea deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean.
  • Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izatea.
  • Ofizialki aitortutako eta Euskal Etxeen Erregistroan inskribatutako euskal etxeetako bazkide izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasunarekin deialdia argitaratzen den unean.
  • Programaren urteko deialdian proposatutako gaiari edo gaiei buruzko ikerketa- edo azterketalan bat egina izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza

Nafarroa, 2 –  01007 VITORIA-GASTEIZ

Tef. 945 01 79 11 – Fax 945 01 81 58 – e-mail relaciones.exteriores@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0073504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk