Egileentzako Euroeskualdeko Egoitza deialdia aurkeztu berri da

[24egilegoitzaeuroeskualde]

Deskribapena


Xedea

 

 

Euroregional Green Audiovisual Hub-ek egoitzen lehenengo deialdia zabaldu du, animazioko gidoiak idazteko proiektuak bultzatzeko.

 

KSIgunek, CLAVNAk eta Pôle Image Magelisek bat egin dute ekimen honetan, Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen laguntzarekin, 2025eko martxoaren 3tik 21era bitartean 3 egileren egoitza jasotzeko Akitania Berrian, Nafarroan eta Euskadin.

 

Dagoeneko animazioko gidoi proiektu bat garatzen ari direnei zuzenduta dago proiektua eta proiektua jasotzen duten hiru eskualdeetako ikus-entzunezkoen ekosistemetara hurbiltzeko aukera emango die egileei. Idazketa prozesuan zehar aholkularitza emateko sektoreko profesionalen laguntza eskainiko du, hala nola ekoizpena, errealizazioa eta estudio zuzendaritza bezalako alorretatik, eta ibilbide aintzatetsia duten gidoilarien eskutik, besteak beste.

 

Era berean, green eredua eta sektorearen jasangarritasuna zeharkako ardatzak izango dira egonaldi horien garapenean.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 10era arte zabalik egongo da. Informazio guztia dago parte hartzeko oinarrietan.

 

Kontaktu-informazioa


Kodea

24egilegoitzaeuroeskualde

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk