2023-2024 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA ORROKORRA

[PREDOC BERRI]

Deskribapena


Xedea

2023-2024ko ikasturterako doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarriak ezartzea. Doktorego-tesia gauzatzera zuzendutako ikerketa finantzatzera daude zuzenduta laguntzok. 

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Halaber, prestakuntza-programa honen bitartez, doktore titulua lortu ondoren doktorego osteko orientazioko aldi bat finantzatuko da, hamabi hilabetez gehienez, ikertzaileen lanbide-hobekuntza eta -espezializaziorako, baldin eta titulua laguntza gauzatzeko aldian eskuratzen bada. Edonola ere, kontratua ezingo da lau urtetik gorakoa izan.

Aurrekontuko zuzkidura

2.465.963 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ordainsaria zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren bi hilekori dagokion ordainsaria (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, aginduaren 12.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan: 2024ko martxoan (lau hileroko), 2024ko maiatzean (hiru hileroko); eta 2024ko urrian (hiru hileroko).

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Laguntzen onuradunak doktorego-tesi proiektu bat gauzatzen ari diren pertsona fisikoak izango dira
  • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera A modalitatean aurkeztuz gero, edo 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera B edo I. modalitateetan aurkeztuz gero. Hala ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta betekizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
  • Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
  • Doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.

  • Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatzea:

  • Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomaturako ikasketen amaiera-data 2019ko ekaina izango da, edo geroagoko data, salbuespen hauekin:

  • Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:

  • Agindu honen babesean emandako laguntza bat erabiltzea ez da bateragarria, agindu honen ebazpena baino lehen, ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatzearekin.

Betekizunak

  • Eskatzaileek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0101710

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindua argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk