Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek edo tokiko gainerako erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko. 2023. urterako dirulaguntzak

[mem_hist_udalak_2023]

Deskribapena


Xedea

Xedea da 2023. urterako laguntzen deialdia egitea, norgehiagoka-araubidean. Laguntzok bideratuko dira EAEn Gerra Zibiletik gaur egunera arte gertatukoaren memoria berreskuratzeko eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borrokaren tokiko ikerketa sustatzeko proiektuetara. Era berean, sinbologia frankista kentzera bideratutako proiektuak eta hedapen-jarduketak egiteko.

Aurrekontuko zuzkidura

137.500

Prestazio ekonomikoa

Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eta eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten eskabideek lortutako puntuazioaren arabera zehaztuko da eskatzaile bakoitzak jasoko duen diru-laguntzaren zenbatekoa, deialdi honen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Deialdiaren baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak irizpide hauen arabera baloratuko dira:

  1. Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 35 puntu, gehienez.

  • Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. 15 puntu, gehienez.

  • Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. 10 puntu, gehienez.

  • Gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematen duen tratamendua. 10 puntu, gehienez.

Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak, bai eta ikuspegi kualitatiboa barne hartzen duten proiektuak ere.

Ikerketa-jardueretan baloratuko diren alderdi berritzaileak honako hauek izango dira, adibidez:

  • Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegia.

  • Gutxiago landu den denbora-tarte kronologikoa edo eremu geografikoa.

  • Orain arte jorratu ez diren gaiak, orain arte lekukotzarik jaso ez zaien edo hainbesteko tokia eman ez zaien kolektiboen lekukotzak barne hartzea eta abar.

Garrantzi berezia emango zaie Memoria Historikoaren ibilbideak taxutzeko eta garatzeko jarduerei, eta, beraz, horrelako proiektuak puntuazio handiagoarekin baloratuko dira.

  1. Proiektuaren kalitate tekniko eta ekonomikoa. 35 puntu, gehienez.

  • Erakunde eskatzailea. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileek proposatu dutenaren antzeko proiektuak gauzatzen duten esperientzia eta gaitasuna baloratuko dira, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jardueretan duten esperientzia ere.

  • Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa. 15 puntu, gehienez.

  • Erakunde eskatzaileak proiektua garatzeko jarriko dituen giza baliabideak eta baliabide materialak. 5 puntu, gehienez.

Eskatzaileak egin beharreko proiekturako baliabide material egokiak dauzkala dokumentu bidez egiaztatzea baloratuko da, bai eta proiekturako giza baliabide egokiak dauzkala ere.

  • Proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa. 5 puntu, gehienez. Aurrekontua proposatutako jarduera garatzeko egokia den baloratuko da, banakapen xehatuaren bidez, zeina gastuen eta diru-sarreren kontzeptuen zerrenda xehatu eta argi batean oinarrituko den.

  • Beste finantzaketa-iturri batzuk. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileak zer baliabide ekonomiko jarriko dituen baloratuko da; propioak edo beste laguntza posible batzuetatik etorriak izan daitezke.

  1. Elkarteen eta udalen arteko lankidetza, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan sartzeko gaitasuna. Beste erakunde batzuekin lankidetzan halako jarduerak egiten izandako esperientzia baloratuko da. 10 puntu, gehienez.

  2. Helburuak bete diren eta gastu-efizientzia ebaluatzeko kontrol-mekanismoak; puntuazio handiagoa emango zaie ebaluazio-tresnak eta -uneak behar bezala deskribatzen dituzten proiektuei deskribapen orokorragoak eta ez hain espezifikoak dituzten proiektuei baino. 5 puntu, gehienez.

  3. Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. 15 puntu, gehienez.

Horretarako, aurkeztutako proiektuetan genero-ikuspegia nola jasotzen den baloratuko da. Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, bai eta proiektuan jardungo duten langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza duten ere.

Guztira, 100 puntu emango dira gehienez.

Dirulaguntza esleitzeko, eskabideak 50 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo aipatutako Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, izapideak elektronikoki egitera behartuta dauden pertsonek elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen:  https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

  1. Lehenengo ordainketan, % 60, 2023an.
  2. Bigarren ordainketa: %40, 2024an.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoak baino eremu txikiagoko toki-erakundeek, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean araututakoek, deialdi honen xede diren jarduerak garatzeko eskumenak dituztenak.

Zehazki, onuradun izan ahalko dira udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino eremu txikiagoko beste lurralde-erakunde batzuk, lurralde bakoitzean dagoen foru-araudian eta toki-araubidearen oinarrizko legerian xedatutakoaren arabera, udalerrien mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak eta hainbat toki-erakunde biltzen dituen beste edozein erakunde, aipatutako apirilaren 7ko 2/2016 Legean xedatutakoaren arabera.

Betekizunak

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

  • Proiektuaren memoria xehatua.
  • Proiektuaren aurrekontua.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Kodea

1043207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk