Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kirol lehiaketetan parte hartzeko dirulaguntzak 2023 - NAZIOARTEKO LEHIAKETETARAKO DIRULAGUNTZA LERROA

Deskribapena


Xedea

2023an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan parte hartzeko dirulaguntzak.

Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko esparrua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialtzat joko dira nazioarteko federazio baten, Europako federazio baten edo nazioarteko profesionalen liga baten egutegi ofizialean sartzen diren lehiaketak. Emakumezkoen liga estatalak izango dira federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialeko maila gorenekoak, kategoria absolutukoak.

Goi-mailako kirola sustatzeko xedea izan behar dute lehiaketa horiek. Ez da dirulaguntzarik emango funtsean partaidetzako kirola sustatzera bideratuta dauden jardueretarako (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ez eta selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.

Aurrekontuko zuzkidura

600.000

Prestazio ekonomikoa

  • 420.000,00 euro, kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko espa­rrua eta izaera dutenetan, eta kategoria absolutuan parte hartzeko dirulaguntzatzak emateko, eta horietatik 210.000,00 euro 2023. urteko ordainketa-kredituei eta 210.000 euro 2024. urteko kon­promiso-kredituei dagozkie.

  • 180.000,00 euro emakumezkoen liga estataletan parte hartzeko dirulaguntzatzak emateko, horietatik 90.000,00 euro 2023. urteko ordainketa-kredituei eta 90.000,00 euro 2024. urteko konpromiso-kredituei dagozkie

Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez dituztelako modalitateetako batean ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, kreditu-soberakin hori beste modalitatetarako zenbatekoa handitzeko erabiliko da, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago.

Ordainketa-modua:

Bi alditan ordainduko da dirulaguntza.

  • Lehenengo ordainketa 2023an egingo da, dirulaguntza onartu ostean, Aginduaren 15.b) artikuluan ezarritako epea berariazko uko-egiterik gabe igaro ostean. Onartutako zenbatekoaren ehuneko berrogeita hamarri dagokion zenbatekoa emango da lehenengo ordainketa horretan.
  • Bigarren ordainketan, gainerako zenbatekoari dagokiona, 2024an egingo da, dirulaguntza Aginduaren 17. artikuluan xedatutako moduan justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Kirol-klubak

Kirol elkarteak

Helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek

Betekizunak

  • Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte legez eratuta eta dagokien erregistroan inskribatuta dauden kirol-klubek, kirol-elkarteek eta helburutzat kirola duten nortasun juridikoko erakundeek. Kirol-federazioek ezin izango dituzte dirulaguntza hauek eskuratu.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaldutako egoeretako edozeinetan dauden erakundeek. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, ez zaie deialdi honetako dirulaguntzarik emango sexuaren ziozko bereizkeria egiten duten jarduerei, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako epean. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik eskuratu Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak lehiaketa bererako bideratutako dirulaguntza izendunak jasotzen dituzten erakundeek.
  • Dirulaguntza eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, pertsona edo erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko edo haren sektore publikoko edozein erakunderekin zorrik ez badute betearazpen-aldian dirulaguntzak itzultzeagatik, edo, pertsona onuradunen edo premiamendu-bidea erabiltzea bidezkoa ez den erakunde laguntzaileen kasuan, borondatezko epean ordaindu gabeko zorrik ez badute. Pertsonek edo erakundeek dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta eta bermatuta daudenean, edo dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta horiek etetea erabaki denean.
  • Kategoria absolutuko emakumezkoen liga estatalei dagokienez, erakunde eskatzaileek parte hartu beharko dute nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko aukera dakarten maila goreneko lehiaketa estataletan, eta hirurehun mila (300.000) euroko gutxieneko aurrekontua izan behar dute. Kanpoan utziko dira futboleko ligak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0130011

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira 2024ko martxoaren 1 baino lehen.

Beste tramite batzuk