Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia ezartzeko, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen bidez, eta horietan aurreikusitako jarduerak gauzatzeko toki-erakundeentzako dirulaguntzak. 2023

Deskribapena


Xedea

Tramitaziorako agiri lagungarria_IRISGARRITASUN UNIBERTSALA 2023 DIRULAGUNTZA (PDF, 188 KB)

Agindu honen xedea da Irisgarritasun Unibertsala Sustatzeko Plan Integralak egiteko (aurrerantzean, PIAU) edo dauden irisgarritasun-planak eguneratzeko eta plan horietan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko EAEko toki-erakundeei emango zaizkien dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, salbuespen gisa.

Abenduaren 4ko 20/1997 Legean aurreikusitakoa administrazio publikoek irisgarritasuna sustatzeko neurri gisa oinarritzat hartzen duten tresnak dira PIAUak, planaren entitate sustatzailearen eskumeneko esparruei aplikatutako irisgarritasun-baldintzetara pixkanaka egokitzea helburua dutenak. Baldintza horiek, gainera, Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategian zehaztutako printzipioak eta helburuak jasotzen dituzte, horiek ezartzeko ekintza positiboko neurri gisa.

Diruz lagun daitezkeen jarduketak.

Diruz lagundu ahal izango dira jarduketa hauek, bi lerrotan bereizita:

a) 1. lerroa.- Irisgarritasun unibertsaleko plan integralak (PIAU) egitea eta idaztea.

PIAUen aztertzeko eta esku hartzeko eremuan, planaren sustatzailearen mendeko arlo, sail edo beste entitate batzuen ingurune fisikoa, zerbitzu publikoak eta informazio- eta komunikazio-bideak sartuko dira, lehendik daudenak edo aurreikusitakoak.

Dirulaguntzaren xede diren PIAUen gutxieneko edukiak honako hauek jasoko ditu: proposamen estrategiko bat, abiapuntuko egoeraren analisi eta diagnostikorako atal bat, jarduketa-plan bat, kudeaketa-plan bat eta komunikazio-plan bat, agindu honen I. eranskinean jasotako ereduaren arabera.

Lehendik dauden irisgarritasun-planak eguneratzerik egongo da, baldin eta indarrean dagoen plana onartu zenetik lau urte baino gehiago igaro ez badira eta eguneratze horrek planaren edukia osatuko badu, PIAUetarako adierazitakora egokitu arte. Horrez gain, eguneratutako planaren esparruan lortutako emaitzen ebaluazioa ere egin behar izango da.

b) 2. lerroa.- PIAUetan aurreikusitako irisgarritasun-arloko jarduketak gauzatzea.

1. Diruz laguntzeko modukotzat joko dira ingurune fisikoa irisgarritasun fisikoaren, sentsorialaren eta kognitiboaren beharretara egokitzeko neurriei buruzko proposamenak, baldin eta talde hauetakoren batean badaude:

– Ibilbide irisgarriak diseinatzea igogailuak edo plataforma jasotzaile bertikalak, higiene-zerbitzuak eta aldagela egokituak instalatuz, hiri-ingurunean zein eraikinen barrualdean.

– Hiri-inguruneen eta eraikinen seinaleztapena hobetzea, pertsona guztientzat ulergarria izan dadin; horretarako, wayfinding orientazio- eta mugikortasun-baliabideak erabiliko dira, sinbolo edo piktograma unibertsalak sartuko dira, edo informazioa eta orientazioa hobetuko duten sistemak edo teknologiak sartuko dira, hala nola begizta magnetikoak edo alerta-sistema edo abisu irisgarriak.

2. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak toki-erakundearen Irisgarritasun Planean sartuta egon beharko dira.

3. Toki-erakunde onuradunak 2020an edo geroago onartutako Irisgarritasun Plan bat duenean, eskaeran bertan justifikatu beharko da hori.

4. Toki-erakunde onuradunak 2020an edo geroago onartutako Irisgarritasun Planik ez duenean, eskatzaileak PIAU bat egiteko konpromisoa adierazi beharko du, indarrean dagoena ordezkatzeko. PIAU hori laguntza-lerro honen bidez lortutako dirulaguntza likidatu aurretik idatzita egon beharko da, eta, aldi berean, 1. lerroren bidez finantzatzeko eskatu ahal izango da.

5. Hobekuntza-obrak egiteak kultura-interesekotzat jotako edo beste edozein babes-araubideri lotutako hiri-inguruneei edo higiezinei eragiten dienean, babes-araubide aplikagarria kudeatzeko eskumena duen organoak aldeko txostena eman beharko die, edo, hala badagokio, baimena eman, bere araudiaren arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontu-zuzkiduraren guztizko zenbatekoa bost milioi eurokoa da (5.000.000,00 €), eta honela banatuta dago:

  • 2024. urtea: milioi bat euro (1.000.000,00 €).
  • 2025. urtea: bi milioi euro (2.000.000,00 €).
  • 2026. urtea: bi milioi euro (2.000.000,00 €).

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza hainbat ordainketaren bidez ordainduko da, honako prozeduraren arabera:

  • 1. LERROA: Irisgarritasun unibertsaleko plan integralak egitea eta idaztea, PIAU.
    • Hasierako ordainketa: 2024ko ekitaldian, emandako zenbateko osoaren % 20ko ordainketa bakarra egingo da, jarduketa hasi dela justifikatu ondoren hori egiaztatzen duten agiriekin, lizitazioaren argitalpena, edo esleipen-ebazpena, edo horretarako sinatutako kontratua. Jarduketak 2024ko azaroaren 15a baino lehen hasi izana ez justifikatzeak emandako dirulaguntza galtzea ekarriko du.
    • Gainerako laguntza justifikatzeko eskatutako dokumentazioa 2025eko urriaren 31 baino lehen aurkeztu ondoren ordainduko da.

  • 2. LERROA: PIAUetan aurreikusitako irisgarritasun-arloko jarduketak gauzatzea.
    • Hasierako ordainketa: 2024ko ekitaldian, emandako zenbateko osoaren % 20ko ordainketa bakarra egingo da, jarduketa hasi dela justifikatu ondoren hori egiaztatzen duten agiriekin: lizitazioaren argitalpena, edo esleipen-ebazpena, edo horretarako sinatutako kontratua. Jarduketak 2024ko azaroaren 15a baino lehen hasi izana ez justifikatzeak emandako dirulaguntza galtzea ekarriko du.

    • Laguntzaren gainerakoa ordainketa bakoitzerako eskatutako dokumentuak aurkeztu ondoren ordainduko da, dirulaguntza kudeatzeko plataforma digitalaren bidez. Gutxienez, urte bakoitzean ordainketa bat dakarren justifikazio bat aurkeztu beharko da, nahiz eta jarduketa amaitzeko epea luzatzea eskatu eta onartu den.

    • 2025eko ordainketa partzialak: 2025eko urriaren 31 baino lehen zerrendatzen diren dokumentuak aurkeztu ondoren egingo dira. Ordainketa partzialen gehieneko kopuruak ez du gaindituko urte horretarako emandako urteko zenbatekoa.
    • 2026ko ordainketa partzialak: 2026ko uztailaren 31 baino lehen, eskatutako dokumentuak aurkeztu ondoren egingo dira.

    • Laguntzaren likidazioa (azken ordainketa): jarduketa amaitu ondoren egingo da, 2026ko urriaren 31 baino lehen justifikazio dokumentuak aurkeztu ondoren.

Likidazioaren aurretik egindako ordainketa partzialek ezin izango dute emandako dirulaguntza osoaren % 90 gainditu.

Jarduketaren amaiera justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa edo egindako jarduketa zuzendu behar bada, emandako dirulaguntza osoaren % 10 gordeko da, harik eta eskatutako zuzenketa egin dela egiaztatzen den arte.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak eta koadrilak

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskinaren 3.3 artikuluan ezarritako salbuespena erabaki den espedienteak jakinarazi dizkio.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Etxebizitza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


direcciondevivienda@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.


Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk