Zero eta hiru urte arteko umeentzako haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako dirulaguntzak (2023-2024).

[HAURMUNI]

Deskribapena


Xedea

Diruz laguntzea 0 eta 3 urte arteko haurrentzako haur‑eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.

Aurrekontuko zuzkidura

3.500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa, %30ekoa, hitzarmena sinatu ondoren gauzatuko da.

b) Bigarren ordainketa, % 70ekoa, dirulaguntzaren onuradunak 2023-2024 ikasturtean izandako gastu eta diru-sarreren agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ondoren egingo da; justifikazio hori udal-idazkariaren edo kontu-hartzailearen ziurtagiri bidez egingo da.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxea izatea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen Haur Eskolak arautu dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean jarri aurretik sortutako haur-eskolak badira. Bere garaian Gizarte Laguntzako Institutu Nazionalak eskualdatutako haur-eskolen titular diren udalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta eskaerak aurkezteko epea hasten denerako Haurreskolak Partzuergora bildu ez badira.
  • Laguntzarik eman edo ordaintzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak emandako izaera bereko laguntzak edo dirulaguntzak direla?eta hasi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomiadunak oraindik izapidetzen ari diren edozein itzultze? edo zigor?prozedura.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ogasunarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.

Betekizunak

  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso badira edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, hala adieraztea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.

  • Eskatzailea ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluko 3. eta 3. zenbakietan jasotako egoera batean.
  • Bete beharreko itzulketa-prozedura guztiak bukatuta egotea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak esaten duen bezala.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096913

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntza sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta sei hilabete baino lehenago.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hitzarmena


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu 2024ko uztailaren 1etik 31ra.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk