Konpetentzia profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko dirulaguntzak, 2023ko ekitaldian.

[FP_GAITASUNEN_EBALUAZIOA]

Deskribapena


Xedea

Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeei eta sindikatuei dirulaguntzak emateko deialdia egitea, beren jarduera-eremuan konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedurekin zerikusia duten jarduera sustatzaileak eta eragileak garatzeko, baita horiek behar bezala gauzatzeko behar diren koordinazio- eta kudeaketa-lanak egiteko ere.

Aurrekontuko zuzkidura

468.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza bi epetan ordainduko da:

a) Lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, Aginduaren 20.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa Aginduaren 15. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Enpresen eta sindikatuen elkarteak

Betekizunak

  • Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten enpresa-erakundeak edo sindikatuak izatea, edo erakunde horien antolaketa federatuak edo konfederatuak.
  • Zergen arloko betekizunak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betekizunak ordainduta izatea

  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik ez izatea, sexuagatiko diskriminazioagatik gertatutakoak barnean direla, martxoaren 3ko 1/2022 Legearen (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa) arabera.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean ez egotea.
  • Xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik ez eskatu eta jaso izana administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.
  • Ez egotea sartuta martxoaren 3ko Eusko Legebiltzarraren 1/2022 Legeko (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoa) azken xedapenetatik laugarrengoan xedatutako inguruabarretan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1217202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2024ko urtarrilaren 10a baino lehen

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk