Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara sektore pribatuan: Planik gabeko jarduerak 2023-2024 (LanHitz)

Deskribapena


Xedea

EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan, 2023an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea eta deialdia egitea (LANHITZ).

1. multzoa: entitatean euskara planik izan gabe euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak. Gehienez ere, hiru urtez jaso ahal izango da dirulaguntza multzo honetan, eta, betiere, 2021eko Lanhitz deialdira arte dirulaguntzarik jaso ez bada edota 2022ko deialdian 2., 3. edo 4. multzoan ere dirulaguntzarik jaso ez bada.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza ebazteko prozedurak honako pauso hauei jarraituko die:

1. – Baldintzak betetzen dituzten eskabideen aurrekontuak araztu egingo dira, 15.4 artikuluko irizpideen arabera.

2.- Onartutako aurrekontuaren arabera kalkulatuko da eskaera bakoitzari legokiokeen gehienezko dirulaguntza: lehen eta bigarren multzoetan gehienez ere onartutako aurrekontuaren % 80 eta hirugarren eta laugarren multzoetan, berriz, % 60. Nolanahi ere, entitate eskatzaileak egindako dirulaguntza eskaera kopuru hau baino txikiagoa baldin bada, jasotako eskaera hartuko da oinarri.

3.- 14. artikuluko balorazio irizpideak aplikatuko zaizkie onartuak izan diren eskabideei eta dagokien puntuazioa kalkulatuko da.

4.- Lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adib.: 50 puntu = % 50) eta artikulu honetako 2. puntuan kalkulatutako kopuruari aplikatuko zaio, esleipen-proposamena kalkulatzeko.

5.- Ateratzen den kopuruari 15.3 artikuluak multzo bakoitzerako zehaztutako mugak aplikatuko zaizkio, gehienez lortu ahal den kopurua finkatzeko.

6.- Multzoren batean dagoen diru-partidarekin hasierako esleipen-proposamena estaltzerik ez badago, begiratuko da gainontzeko multzoetan soberakinik dagoen, multzo horren beharrak asetzeko. Horrela ez balitz, hainbanaketa egingo litzateke multzoko eskaera guztien artean. Soberakinak agindu honetako 2.3 artikuluak ezarritako lehentasunen arabera banatuko dira.

Soberakinik ez balego eta dirulaguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, hainbanaketa egingo litzateke multzoko eskaera guztien artean. Kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da, hiruko erregela sinplea erabilita.

Halaber, lehen multzo honetan, eskaria aukezten duen pertsona edo entitateak, gehienez ere, 5.000 € jaso ahal izango ditu. Nolanahi ere, multzo honetako pertsona edo entitate eskatzaileak dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa jasoz gero, bermatuta izango du, gutxienez, 1.000 euroko dirulaguntza.

Ordainketa-modua:

Esleitutako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (%65) ordainduko da.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (%35) ordainduko da, dirulaguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2024ko aurrekontuen kontura egingo da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea

  • Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzea

  • Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela egiaztatzea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • Jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • Gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • Legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Elkargo profesionalak

Betiere euren funtzio pribatuak egikaritzeari dagokionean. Ondorioz, deialdi honen bidez ez dira diruz lagunduko elkargo profesionalen funtzio publikoei dagozkien honako gai hauek:

  • Nahitaez elkargoko kide izatea
  • Hauteskunde-araubidea eta diziplina-araubidea
  • Elkargoaren oniritzia, kasuan kasuko estatutuek hala eskatzen dutenean
  • Elkargoko organoek emandako administrazio-egintzen aurkako errekurtso-araubidea
  • Sektorearen interesak ordezkatzea eta defendatzea, gai horretan eskumena duten administrazioen aurrean
  • Lanbidea arautzea
  • Korporazio horiek herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, sektorearekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko
  • Arau deontologikoak betetzea
  • Administrazioak eskuordetu ahal izan dizkien beste eginkizun batzuk

Betekizunak

  • Jarduera edo jarduera-sorta entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta.

  • Euskara-koordinatzailea edo jardueren komunikazioaz arduratuko den pertsona izan behar du.

  • Autofinantzazioa gutxienez % 20 izan behar da

  • Araudian ezarritako baldintzak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Helbide elektronikoa: lanhitz@euskadi.eus

Telefono bidez:

  • 945 018105
  • 945 018109
  • 945 019487
  • 945 018115

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096114

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Laguntza onartzea


Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea.

Dirulaguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean dirulaguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, dirulaguntza onartutzat emango da.

Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du ezinbestean Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean.

Dirulaguntza zuritzeko, gastuak 2023ko urtarrilaren 1a eta 2023ko abenduaren 31 bitartekoak izango dira, eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak 2023ko urtarrilaren 1etik aurreragokoak eta justifikazioa egiteko epea amaitu baino lehenagokoak.

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko azken eguna 2024ko martxoaren 31 izango da.

Beste tramite batzuk