2023-2024 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko diru-laguntza deialdia.

[ESPAR]

Deskribapena


Xedea

Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, 2023-2024ko ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko diru-laguntza eskatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

476.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa


Esleitutako zenbateko osoa 476.000,00 euro, honela banatuko da:


● % 70, 333.200 € ziklo industrialetarako (II eranskina).


● % 30, 142.800 € gizarte-zerbitzuetarako eta beste (II eranskina).

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da.

  1. Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 39,23a 21. e) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, diru-laguntzari uko egin ez bazaio.

  2. Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa 2024an egingo da, berriz, 22.a eta 22.b artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ikastetxeak aitortzen du heziketa-ziklo hori irakasteko baimena daukala.
  • Heziketa-ziklo berak 2023-2024ko ikasturterako eskaintza partzialean irakasteko baimena eskatu behar izango du aurretiaz.
  • Ikastetxeak proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartzen duela, onartzen bada.
  • Klaustroak aitortzen du heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutzen dituela eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela.
  • Entitate eskatzaileak bere gain hartzen du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa. Halaber, erakunde eskatzaileak eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta irakasteko baimena edukitzeko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten du.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Ez zaio inolako laguntzarik edo dirulaguntzarik emango sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duen ezein jarduerari, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian.

  • Erakunde eskatzaileak egunean egon beharko du diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharretan.

  • Ikastetxe onuradunek, orokorrean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2, 13.3 eta 13.3 bis artikuluetan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0050812

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk