Telekomunikazio-operadore laguntzaileek administrazioari jakinaraztea kolektibo kalteberentzako bonu digitalen onuradunen zerrenda, Europar Batasuna - Next Generation EUk (UNICO gizarte-bonua) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

[bonoak_2022_operadoreak_dtic]

Deskribapena


Xedea

Prozedura honen xedea da operadore laguntzaileak onuradunei bonu digitalen bidez emandako deskontuak ordaintzeko beharrezkoa den informazioa administrazioari jakinaraztea, oinarri-aginduaren 12. artikuluko 2., 3. eta 4. paragrafoetan jasotakoaren arabera:

Hamabigarren artikulua. – Laguntzak ordaintzea.

2.– Bonu digitalen programan laguntzen duen telekomunikazio-operadoreak zuzenean jasoko ditu zenbatekoak, hiru hilean behin, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzen­daritzaren eskutik. Horretarako, aldez aurretik eta hilean behin, dirulaguntzen xedea kontratatu duten pertsonen zerrenda aurkeztu beharko dio Informazioaren eta Komunikazioaren Teknolo­gien Zuzendaritzari. Zerrenda horretan, halaber, onuradun bakoitzak egindako jarduketak zehaztu beharko dira.
3.– Era berean, operadore laguntzaileak fakturen laburpena bidaliko dio Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzari, eta bertan adieraziko du soilik laguntzen xede diren jarduerak kontratatu eta gauzatu direla.
4.– Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzak egiaztatuko du operadore laguntzaileak bidalitako zerrendan dauden pertsonak laguntzen onuradunak direla.

Azalpena:
Administrazioari bidalitako informazioan laguntza honen xede den zerbitzua (Interneterako sarbide-zerbitzua) ezin bada bereiztu, nahikoa izango da operadore laguntzailearen erantzukizunpeko adierazpen batekin, non adieraziko den bidalitako pertsonen zerrendan bezero guztiei Interneterako sarbide-zerbitzua ematen ari zaiela, Bonoaren deialdian ezarritako baldintzen arabera, Interneterako sarbide-zerbitzu horren kostuak fakturazioaren guztizko kostuan sartuta daudela eta aplikatutako deskontua zerbitzu horrek fakturatutakoa baino txikiagoa dela.


Gaur egun kanpaina honekin bat egin duten operadoreen zerrenda:

  • LOWI (Vodafone Enabler España S.L.) 
  • Euskaltel S.A. (MasMóvil)

Aurrekontuko zuzkidura

564.240,00 euros

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Gaur egun kanpaina honekin bat egin duten telefonia-operadoreen zerrenda:

  • LOWI (Vodafone Enabler España S.L.) 
  • Euskaltel S.A. (MasMóvil)

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordetza > Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Emailak:

iktz-dtic@euskadi.eus

Telefonoak:

945 01 80 00

012

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1215302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru (3) hilabetekoa da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk