Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako eremuan gazteak prestatzeko bekak 2023 -2024

[bekak23_kanpoekintza]

Deskribapena


Xedea

Europar Batasuna eta kanpo-harremanen arloan gazteen prestakuntza bultzatzea.

 

Beken destinoa:

 

Europar Batasuna beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute beren jarduera:

 

·         Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian,Vitoria-Gasteizen.

 Bi beka Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzan, Bruselan.

 Bi beka Euskadiren Frantziako Ordezkaritzan, Parisen.

 

Kanpoan den euskal komunitatearen beken onuradunek destino hauetan gauzatuko dute beren jarduera:

 

·         Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian,Vitoria-Gasteizen.

 Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Airesen.

 Beka bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan, New Yorken.

 

Kanpo-harremanen beken onuradunek honako destino hauetan gauzatukodute beren jarduera:

 

·         Bi beka Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusian,Vitoria-Gasteizen.

 Bi beka Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan –bata Santiagoneta bestea Bogotan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

 288.000

 

Prestazio ekonomikoa

 

·         Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.

 

·         Kanpoko Euskadiko ordezkaritzak edo bere mendeko bulegoetan burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.

 

Oharra: Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.

 

Ordainketa-modua:

 

Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:

Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50koa izango da.

Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 20ekoa, bekaldia hasi eta lau hilabete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.

Hirugarren eta azken ordainketa, geratzen den % 30ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren.

Informazio gehiago

Kontaktu-informazioa


Kodea

bekak23_kanpoekintza

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk