Alokairua sustatzea. Jarduketa babestuak (une jakin batean alokairua sustatzeko laguntzak alokairu babestuan jartzeko sustapenaren edo eskuratzearen bidez jaso dituzten jarduketak)

Deskribapena


Xedea

Une jakin batean errentamendu babestua sustatzeko aurreikusitako laguntzei –errentamendu babesturako erabiltzeko etxebizitzen sustapenaren bidez– heldu dieten jarduketa guztiek, etxebizitzak nahitaez errentamendu babesturako erabiltzeko aurreikusitako epea amaitu ondoren, etxebizitzak errentamendu babesturako erabiltzen jarraitu nahi badute, Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte.

  1. 12.000 euroko zuzeneko laguntza etxebizitza bakoitzeko, alokairuko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin gutxienez 10 urtez errentamendu babesturako erabiltzeko. Eta gutxienez 20 urtez alokatzen badira, zuzeneko laguntza 24.000 eurokoa izango da etxebizitza bakoitzeko.

  2. Araubide bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin errentamendu babestura bideratutako etxebizitzen kasuan, 15.000 euroko zuzeneko laguntza emango da 10 urtez gutxienez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko, eta, 30.000 eurokoa, gutxienez 20 urtez alokatzen den etxebizitza bakoitzeko

Nori dago zuzenduta


5 etxebizitza edo gehiago eskuratzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak.

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde eskatzaileen betekizun orokorrak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1071704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk