Alokairua sustatzea. Babes publikoko nahiz etxebizitza libreetako etxebizitza kolaboratiboak sustatzeko laguntzak. COHOUSING programa

Deskribapena


Xedea

Programaren xedea da gutxienez 5 etxebizitza edo bizitokiz osatutako etxebizitzak, etxekidetza-programakoak, sustatzea, baldintza hauetan:

a) Kooperatibistak edo elkartekideak etxebizitza eta espazio komunak erabiltzeko eskubidea soilik eskuratu ahal izango du, eta higiezina kooperatibaren edo irabazi-asmorik gabeko elkartearen titulartasunekoa izango da.

b) Erabilera-eskubidea mugagabea eta inter vivos edo mortis causa egintzen bidez eskualdatua izan daiteke, baina beti ohiko bizilekurako erabili beharko da.

c) Espazio komunen izaerarekin partekatzen diren oinarrizko zerbitzuak ezarriko dira, hala nola sukaldea, erabilera anitzeko gelak, aisialdirako guneak, berdeguneak edo haurrentzako guneak.

Prestazio ekonomikoa

  1. Oro har, 9.000 euroko laguntza emango da etxebizitza libre bakoitzeko, eta 12.000 eurokoa sustatutako babes publikoko etxebizitza bakoitzeko.
  2. Erabilera lagatzeagatiko hileko kanonak ez baditu gainditzen 600 euroak eta hasierako ekarpenak ez baditu gainditzen 25.000 euroak, laguntzaren zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da etxebizitza libre bakoitzeko, eta 15.000 eurokoa babes publikoko etxebizitza bakoitzeko.
  3. Belaunaldiarteko etxebizitzak badira, laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da etxebizitza libre bakoitzeko, eta 18.000 eurokoa babes publikoko etxebizitza bakoitzeko –agindu honen ondorioetarako, hau da belaunaldiarteko etxebizitza: gazte eta adinekoak nahasten diren etxebizitza; elkarri laguntzeko prestazioak eta banaketa orekatua izan behar ditu, Administrazio honek balioetsiak–
  4. Edozein modalitatetara egokitutako etxebizitzek hasieran dagokien laguntza baino 3.000 euro gehiago izango dituzte

Prestatzaile kualifikatua

  1. Mailegu kualifikatuaren amortizazio-epea 35 urtera artekoa izango da, 5 urteko aukerako gabealdiarekin aipatutako epearen barruan. Ez dute interes-tasaren subsidiaziorik izango.
  2. Mailegua hipotekarekin bermatu ahal izango da eta, behar izanez gero, kreditu-entitateek mailegu-hartzaileari eskatutako bermeekin.
  3. Sustatzaileek maileguaren % 100eraino erabili ahal izango dute, inbertsioaren garapenaren eta obren exekuzio-erritmoaren arabera. d) Mailegua formalizatzeko, sustatzaileek 6 hilabeteko epea izango dute gehienez ere, behin-behineko kalifikaziotik aurrera kontaturik (salbu eta banku-deskontua hautatu badute), edo, kalifikazioa behar ez denean, obra-lizentziatik aurrera kontaturik; mailegua lehen aldiz erabiltzeko, 6 hilabeteko epea izango dute, gehienez ere, formalizaziotik aurrera kontaturik.
  4. Gabealdiaren epea behin betiko kalifikazioa ematen den datan bukatuko da, edo, kalifikazioa behar ez denean, lehen okupazioko lizentzia ematen denean.
  5. Maileguen amortizaziorako aplikatuko den interes-tasa, eman eta administratiboki onartu zirenean aplikatu zitzaien bera izango, dagokien eguneratzeekin, bat etorriz Eusko Jaurlaritzak kreditu-entitateekin duen lankidetza finantzarioari buruzko dekretuetan etxebizitza- eta lurzoru-arloan ezarritakoarekin eta hura garatzean izenpeturiko finantza-tresnekin.
  6. Kreditu-entitateen interesak eta amortizazioa barne hartuko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta hilero sortuko dira, alde batera utzita noiz ordainduko diren.

Banku-deskontua

Aurreko apartatuan adierazitako sustatzailearentzako maileguez gain, kreditu-entitateek eta babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek banku-deskontuko eragiketak itun ditzakete obra-esleipendun diren eraikitzaileen mesedetan, eraikitzaile horiek deskonturako aurkezten dituzten obra-ziurtagirietan, betiere bat etorriz Eusko Jaurlaritzak kreditu-entitateekin duen lankidetza finantzarioari buruzko dekretuetan etxebizitza- eta lurzoru-arloan itundutakoarekin eta hura garatzean izenpeturiko finantza-tresnekin.

Ondorio horietarako, banku-deskontuko eragiketatzat hartzen da kreditu-entitateak eraikitzaileari obra-ziurtagiriaren zenbatekoa aurreratzea, hura kobratzeko eskubidea lagata.

Eragiketa horrek sortutako interesak sustatzaileak berak ordainduko ditu, eta kreditu-entitateekin sinatutako finantza-hitzarmenean finkatuko dira.

Deskontu-lerroaren gehieneko zenbatekoa hipoteka-maileguari ezarritako gehieneko zenbateko bera izango da, eta 5 urteko iraupena izango du gehienez ere, formalizatzen denetik aurrera kontaturik.

Eraikuntza-obra bukatzen denean, hipoteka-mailegua formalizatuko da sustatzailearen eta kreditu-entitatearen artean. Hipoteka-mailegu horri mailegu kualifikatuei ezarritako betekizun eta muga berak ezarriko zaizkio, eta amortizatzeko gehieneko epea lehenengo deskontu-eragiketa formalizatzen den datatik aurrera hasiko da kontatzen

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo etxebizitza-kooperatibak, erabilera-lagapeneko erregimenean

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde eskatzaileen betekizun orokorrak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1071707

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk