Lehendakaritza

Agenda 2030 Bonuak. 2023

[Agenda 2030 Bonuak. 2023]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da 2023rako 2030 Agenda Bonuen Programako dirulaguntzen deialdia egitea, 2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntza horiek eskuratu nahi dituzten entitateentzat.

Aktak

Eskabideak baloratzeko aktak I (PDF, 236 KB)

Eskabideak baloratzeko aktak II (PDF, 50 KB)

Aurrekontuko zuzkidura

500.000

Prestazio ekonomikoa

Bonuen zenbatekoa eta muga kuantitatiboak.

1. – Bonuen zenbatekoa, eskaera bakoitzeko, gehienez 5.000 eurokoa izango da.

2. – Diru-laguntza hauen onuradun den erakunde berak, bere kabuz edo beste erakunde batzuekin lankidetzan, ezin izango du urte berean, diruz lagundutako ekintzen baturagatik 25.000 euroko kantitatea.

3.- Laguntzaren zenbatekoa guztizko gastu-aurrekontuaren %75a izango da.

Ordainketa-modua:

Diruz lagundutako proiektu bakoitza justifikatu ondoren diru-laguntzak ordainduko dira, emandako laguntzei dagokien totala.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1210402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

  • beharrezko dokumentazioa prestatu
  • eskaera eta eranskinak bete
  • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk