2023ko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan (Winnipeg-en, Kanadan) eta Polizien eta Suhiltzaileen Europako IX. Jokoetan (Torreviejan) parte hartu zutenentzako laguntzak.

[2023ko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak]

Deskribapena


Xedea

2023an Winnipeg-en (Kanada) Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan eta Torreviejan Polizien eta Suhiltzaileen Europako IX. Jokoetan parte hartzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolarientzako dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

20 000 €

Prestazio ekonomikoa

  1. Agindu honen diru-zuzkidura hogei mila (20.000,00) eurokoa da. Eskatzaile bakoitzari, gehienez ere, parte hartzeagatik benetan sortu eta justifikatutako gastuaren % 60 emango zaio, agindu honetan ezarritako mugekin; hala ere, eskabide bakoitzeko, gehienez, bi mila (2.000,00) euro emango dira, Polizien eta Suhiltzaileen Munduko XIX. Jokoetan parte hartuz gero, eta bederatziehun eta berrogeita hamar (950,00) euro, Polizien eta Suhiltzaileen Europako IX. Jokoetan parte hartuz gero.
  2. Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretan ordainduko dira.
  3. Agindu honetarako, bidaia, ostatua, mantenua eta inskripzio-kuota hartuko dira gastutzat, betiere baldintza hauekin:
    1. Bidaia-gastuei dagokienez, hau ordainduko da: ordaindu eta justifikatutako joan-etorriko txartelaren zenbatekoa, hautatutako garraiobidekoa, Euskal Autonomia Erkidegotik edo, hala badagokio, penintsulatik Winnipeg hiriraino (Kanada) edo Torreviejaraino. Azken kasu horretan, norberaren ibilgailua erabiltzea aukeratu bada, egindako kilometroak eta bidesari-gastuak ordainduko dira.

      Halaber, ostatuaren eta lehiaketak egiteko instalazioen arteko joan-etorrien gastuak ordainduko dira, horretarako ezarritako egunetan, bai eta jokoak irekitzeko eta ixteko ekitaldietara joateko gastuak ere.

      Garraio publikoan egindako joan-etorriko txartelaren bidez justifikatutako gastuak ordainduko dira edo, hala badagokio, kilometrajea eta bidesaria, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuaren aurreikuspenen arabera; kasu horretan, bi puntuen arteko distantzia egiaztatu beharko da.

    2. Ostatuko gastutzat joko dira, berriz, logela eta gosaria ordaintzekoak. Gehienez ere lau izarreko hoteletan hartu beharko dute ostatu.

      Ostatu-gastuengatik jasoko den zenbatekoa benetan ordaindutakoa eta justifikatutakoa izango da, hurrengo zenbakian ezarritako mugen barruan.

      Hartutako ostatuan gosaririk eduki ezean, benetan gastatutako eta justifikatutako gosaria ordainduko zaie, eta gehienez ere 6 euro.

    3. Mantenu-gastuetarako laguntzak ordaindutako eta justifikatutako zenbatekoetan emango dira, eta zenbateko horiek ezin izango dute urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuan ezarritako muga gainditu (5/2012 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa).

      Dagokion diru-kopurua sortze aldera, mantenu-gastutzat joko dira bazkaldu edo afaltzekoak, banan-banan hartuta.

    4. Aukeratutako modalitateetan izena emateko gastuak joko dira inskripzio-gastutzat.
  4. Deialdi honen xede diren laguntzak bateratu ahal izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako eman ditzaketen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez bada. Kasu horretan, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.

Ordainketa-modua:

Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretanordainduko dira.

Nori dago zuzenduta


Ertzaintzako kirolariak

Ezarritako baldintzak betetzen dituzten Ertzaintzako kirolariak.

Eskakizunak:

  • Laguntzen onuradunak

  • Onuradunen betebeharrak

  • Dirulaguntzak eskuratzeko kirol-irizpideak

  • Aurkeztu behar den dokumentazioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1217802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk