Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Elkartek 2023. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.

[Elkartek 2023]

Deskribapena


Xedea

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.

Aurrekontuko zuzkidura

39.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

2023. urterako, 18.000.000 € eta, 2024. urterako, 21.000.000 €.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

1.- Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak:

Lankidetza-ikerketako proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa estrategikoko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua) ezarritako lehentasunen barruan kokatutako arloetan ezagutzak zabaltzera bideratuta daudenak, bai eta plan horretan definitutako zeharkako ekimen eragilee¬tan kokatutakoak ere (zahartze osasuntsua, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra), erronka sozialen eta RIS3 estrategiaren artean integrazio handiagoa lortu eta espezializazio-eremuen arteko lankidetza handiagoa lortze aldera.

Elkarlaneko ikerketa-proiektuak:

      • Urte anitzekoak izan ahalko dira,
      • Lankidetzan eginak izan beharko dira eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragile-mota ordezkatu beharko dituzte gutxienez
      • Oro har, taldean parte hartzen duten erakundeak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.

2.- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak:

    • Urte anitzekoak izan daitezke
    • Proiektuak enpresetako I+G unitateek garatu beharko dituzte, banaka edo enpresetako I+G unitate baten gidaritzapean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan.
    • Oro har, erakunde parte-hartzaileak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.

 3.– Interes bereziko ekintza osagarriak

Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organis-moek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintzaren eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, hala nola:

    • Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.
    • Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
    • Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+b kudeatzeko jarduerak.
    • Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.

Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.

Ekintzok bakarka egin ahal izango dira, edo beste erakunde batzuekin elkarlanean, eta urte anitzekoak izan daitezke.

 

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradunak, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat eginez.

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 SPRI

Tfno.: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus 

Tfno: 94 403 70 43

e-mail: mgarcia@spri.eus 

 

GOBIERNO VASCO 

Tfno: 945 01 82 24

e-mail: a-gandarias@euskadi.eus 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1027109

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektuak hautatzeko I. faseko eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 18ko Agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko martxoaren 2an amaituko.
Deialdi honetara 2023. eta 2024. ekitaldietan garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak