Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak 2022

Deskribapena


Xedea

Xedea da udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia sartzera bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea, norgehiagoka-prozedura erabiliz.

Analisien, diagnostikoen eta ondorioen dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak eragiten dituen gastuak finantzatuko dira, barnean hartuta hirigintza-tresnak hobetzeko proposamenak edo neurri zuzentzaileak, genero-ikuspegiari dagokion aldetik, eta, zehatzago esanda, hauek:

a) Eraikuntza- edo urbanizazio-ordenantzak proposatzea, edo

b) Hirigintza-plangintzarako, genero-ikuspegia duten tresnak proposatzea.

c) Plangintza orokorra berrikusteko prozesua hastear dauden edo izapidetzearen hasierako faseetan dauden udalerrien kasuan, dirulaguntza bakarra izango da eta behin emango da: aurrerapenari erantsitako agiria aurkeztean edo hasierako onespenaren dokumentuari erantsitako agiria aurkeztean. Hasierako onespena lortu duten berrikuspen-kasuak ez dira diruz lagunduko.

Ez da diruz lagunduko egikaritze-tresnei buruzko dokumentuak idaztea, adibidez, hirigintza- edo eraikuntza-proiektuak.

Orobat, ez da diruz lagunduko dokumentuen idazketa, baldin eta dokumentuok dagoeneko dirulaguntza-lerro honen bidez dirulaguntza jaso badute.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Diruz laguntzeko moduko gastuak eta dirulaguntzen zenbatekoa
    1. Diruz lagunduko da 1.2. artikuluan aipatzen den dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuen % 90 (BEZik gabe), betiere dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.
    2. Enkargatutako dokumentuaren benetako kostua alde batera utzita, dirulaguntzarako kontuan hartu behar den gehieneko zenbatekoa (Z) kalkulatzeko, kontuan hartuko da udalerriko edo jardun-eremuko biztanleria (B), formula honetaz baliatuta:
      • Z= 190 x √B
      • Edonola ere, kontuan hartuko den gutxieneko biztanle kopurua 700 izango da, baita udalerri txikiagoetarako ere.
      • Dirulaguntza ez da inola ere 22.000 euro baino gehiago izango.
    3. BEZa edo bestelako zergak ez dira inola ere diruz lagunduko.
  • Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak
    1. Proiektuaren memoria: 6.4.a) artikuluan jasotzen dena. Kalitatea baloratuko da; 6 puntu gehienez ere, honako hauek kontuan hartuta:
      1. Memorian jasotako atal guztien arteko koherentzia. 1,5 puntu gehienez
      2. Genero-ikuspegia integratzeko analisiaren, metodologiaren eta proposamenen garapen zehatza. 2 puntu gehienez..
      3. Proposamenaren zehaztasuna eta bideragarritasuna. 2 puntu gehienez.
      4. Udaleko arlo desberdinek planteatzen den proiektuan daukaten inplikazioa. 0,5 puntu gehienez.
    2. Herritarrek parte hartzeko programa. Gehienez ere, 2 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:
      1. Parte-hartze proposamena dirulaguntzaren xedera egokitzea. 0,5 puntu gehienez.
      2. Xede dituen talde eta pertsonei egindako proposamenaren zehaztasuna eta koherentzia. 0,5 puntu gehienez.
      3. Proposamen metodologikoaren xehetasuna eta koherentzia. 1 Puntu gehienez.
  • Parte hartzen duten arloetako langileentzako prestakuntza-proposamena. Gehienez ere, 2 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:
    1. Prestakuntza-proposamena dirulaguntzaren xedera egokitzea. 0,5 puntu gehienez.
    2. Xede dituen arlo eta langileentzako proposamenaren zehaztasuna eta koherentzia. 0,5 puntu gehienez.
    3. Proposamen metodologikoaren eta proposatutako gaien xehetasuna eta koherentzia. 1 Puntu gehienez.
  • Dirulaguntza jasotzeko, proposamenek 5 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.
  • Berdinketa badago, lehentasun-hurrenkerako memoria lortutako puntuaziora joko da

Ordainketa-modua:

  1. Lehen ordainketa -emandako dirulaguntzaren % 20koa- esleipen-ebazpena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean egingo da.
  2. Bigarren, eta azken, ordainketa, dirulaguntza justifikatu ondoren, gehienez emandako zenbatekoaren % 80koa. Horretarako, 2023ko azaroaren 30era arte gehienez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    • Hirigintza-tresnak hobetzeko edo zuzentzeko proposamena.
    • Justifikazio-memoria, bai egindako parte-hartze prozesuarena, bai lanean parte hartu behar zuten arloetako langileen hirigintzako genero-ikuspegiari dagokion prestakuntzarena.
    • Laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuak ordaindu izanaren ziurtagiria, udal idazkariak egina. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30.4 artikuluan jasotako alderdiak egiaztazten dituena.

Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 15. artikuluan aipatua, eta 13. artikuluan adierazitakoa.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan egoteko eskatzen bada, hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke dagokion zerbitzuaren bidez (egoitza elektronikoan ere eskuragarri dago), honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

ESKARIAREN TITULARRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDAL BAT IZANGO DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera,  titularra beti Euskal Autonomia Erkidegoko Udal bat izango da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko. Ez eskariaren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea.

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan

  • Ez egotea sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

  • Pertsona edo entitate eskatzaileak ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

  • Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak.

  • Eskaera egitean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Eskabideak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Entitate eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituen, órgano eskudunek egindako ziurtagiri administratibo positiboen bidez egiaztatu beharko du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza

Tlnoa.: 945-01.98.60 / 945-01.98.38 / 945-01.98.83

e-maila:

  • h-biurrun@euskadi.eus
  • sonia-abecia@euskai
  • j-loyo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1044906

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hileko gehieneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk