2023-2024 aldian lehentasunez langile langabeei bideratutako teleprestakuntza-modalitateko prestakuntza-eskaintza egiaztagarria finantzatzeko laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

[TF23]

Deskribapena


Xedea

Akordioaren xedea hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan 2023ko ekitaldian lehentasunez langile langabeei bideratutako teleprestakuntza-modalitateko prestakuntza-eskaintza egiaztagarriko Prestakuntza Planak finantzatzeko emango diren laguntzak arautzea. Laguntzak 2023-2024 ekitaldien artean gauzatzekoak dira.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

2.000.000 euro; horietatik, 1.000.000 euro 2023ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.000.000 euro, 2024ko konpromiso-kredituari.

Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka-prozedura.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitzari banakako balorazioa egingo zaio.

Eskabideak aztertzeko eta haien balorazioa egiteko batzorde bat osatuko da. Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan ezartzen diren balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta.

Hala, horren berri emango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariari, hura baita ebazpena emateko organo eskuduna. Behin-behineko ebazpena Lanbidearen webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 10 egun baliodun emango dira, erakundeek LAN-F aplikazio informatikoaren bitartez alegazioak egin ditzaten edo eskaerari uko egin diezaioten behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.

Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena prestatuko du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio.

Ebazteko modua: Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez.

 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela banatuta:

a) Lehen ordainketa, 2023ko ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-planaren dirulaguntza guztiaren % 50, lehen prestakuntza-ekintzaren hasieraren jakinarazpena jaso ondoren.

b) Bigarren ordainketa, 2024ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planaren dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitutakoan, lanekoak ez diren praktikak barne, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, baldintza hauek betetzen dituzten heinean: ez egotea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mende edo horietara atxikita, eta deialdi hau argitaratu baino lehen teleprestakuntza-modalitatean eskatzen diren profesionaltasun-ziurtagirietan akreditatuta egotea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan.

Prestakuntza-erakundeek, horrez gain, aurrez aurreko saioak egiteko zentroak eduki beharko dituzte Euskadin, horietan egin daitezen bai ebaluazio-probak baita aurrez aurreko tutoretzak ere, behar izanez gero. Zentro horiek baimenduta egon beharko dute deialdia argitaratu baino lehen.

Eskakizunak:

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

  • Ez edukitzea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen dion zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik, hauek barnean direla: -Sexu-bazterkeriagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, edo -Zehapen osagarri bat jaso izana, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera, ebazpen irmo bidez.

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, barnean direla Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoak: -Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon. -50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan xedatzen diren gainerako egoeraren batean.

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

Betekizunak

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde pribatua edo publikoa izatea.
  • Deialdia argitaratu baino lehenago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta egotea.
  • Aurrez aurreko saioak egiteko gutxienez zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, han egin daitezen halako saioak (ebaluazio-probak eta tutoretzak, halakorik behar bada). Zentro horrek baimenduta egon beharko du deialdia argitaratu baino lehenago.
  • Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo konpromisoa hartzea baliabideok dirulaguntza esleitu ostean eskuratzeko.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1221901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena. Hartan zehaztuko da zer instalazio dituen erakundeak prestakuntza-ekintza bakoitza egiteko; zer zentro erabiliko den aurrez aurreko saioak egiteko (ebaluazio-probak eta tutoretzak, halakorik bada) eta zer lurraldetan dagoen zentro hori. Gainera, 2. artikuluan aurreikusteko betebeharrak jasoko dira —Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu gabeak—.
  • Laguntza jasotzeko aurkeztu den prestakuntza-plana, haren barruan emango diren prestakuntza-ekintzak bereizirik zehaztuta.
  • Egoki denean, 9. artikuluko balorazio-irizpideak egiaztatzeko agiriak.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk