Errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko dirulaguntzak 2022an.

[Teknologia berriak]

Deskribapena


Xedea

Autobusetan egiten den bidaiarien garraio publikoa eta salgaien garraio publikoaren sektorea modernizatu dadin, honako hauek eskuratu eta ezartzea: flotak kudeatzeko sistemak, segurtasun-elementuak, gidaritzaren optimizazioa, eta haur-atxikipenerako sistema homologatuak, eskola-umeak eta adingabeak garraiatzeko zerbitzuak emateko.  

 

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza programa honen xedea da 2022an eta, betiere, 2022ko azaroaren 30a baino lehen, egin behar diren honako sistema hauek eskuratu eta ezartzeko laguntzak ematea da (salbuetsita leasing edo renting kontratuak, edo eskurapenaz bestelako beste edozein negozio juridiko):

  1. Ibilgailu-floten lokalizaziorako eta kudeaketarako (GPS edo antzekoak) sistemak, kudeaketa eta kontrol-zentro batekin lotuta, dela ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraio publikorako, dela gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraiorako. Ez da emango dirulaguntzarik ibilgailu-floten kudeaketa eta kontrol-zentro batean sartuta ez daudenen lokalizaziorako elementu bakarrak erosteko.
  2. Salgaien garraio publikoko ibilgailu astunetan eta, gidaria barne dela, bidaiarientzat bederatzi jarleku baino gehiago dituztenetan, gidatze seguruari laguntzen dioten sistemak, hala nola:

    • Artaziarena ez egiteko sistemak.
    • Istripuak erregistratzekoak.
    •  Suteak detektatu eta autoitzaltzea.
    • Aurreko leihotik gidatze-dinamika erregistratzen duten kamera-sistemak (dash cam), bai eta gidatzean ikuspena edo maniobragarritasuna hobetzera bideratutakoak ere.
    • Talkak arintzeko teknologiak, hala nola sentsoreak eta radarrak erabiltzea talka horiek saihesteko.
    • Istripuaren edo larrialdien kasuan, kontrol-gunera
      automatikoki deitzeko edo abisatzeko sistemak.
  3. Gidatze-optimizatzea eta erregai-kontsumoa murriztea helburu duten sistemak, hala nola:
    • Ekonometroak eta gidatzea monitorizatzeko sistemak.
    • Gurutzaldi-abiaduraren kontrolagailuak.
  4.  Eskola-umeak eta adin txikikoak errepidez garraiatzeko linea erregular erabilpen berezikoetan aritzen diren ibilgailuetarako, ECE R44/04 araudiak homologatutako haurren erretentzio-sistemak.

  

Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira:

  1. Agindu honen 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  2. Agindu honen 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  3. Agindu honen 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, kostu orokorraren % 50. Nolanahi ere, dirulaguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izango da, onuradun bakoitzeko.
  4. Agindu honen 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetarako, 60 euro, ekipaturiko jarleku bakoitzeko.

Agindu honen 1. artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko du dirua Garraio Zuzendaritzak. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

 

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez ordainduko da, diruz lagundutako jarduera guztiz burutu ondoren eta justifikazio-kontu bat aurkeztuz egindako gastu guztiak agiri bidez justifikatu ondoren. Kontu hori egiteko, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluaren bigarren paragrafoan eta hura garatzen duen Erregelamenduaren (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua) 72. artikuluan adierazitakoa bete beharko da.

Justifikazio-kontu horrek honako alderdi hauek izango ditu:

  1. Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen jarduketa-memoria, egindako inbertsioak eta lortutako emaitzak adierazita.
  2. Inbertsioen eta gastuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera ematen bada, gertatutako desbideratzeak adieraziko dira.
  3. Diruz lagundutako inbertsioa finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasunak, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

Horrekin batera, diruz lagun daitekeen gastuaren behin betiko fakturak edo egiaztagiriak aurkeztuko dira. Nolanahi ere, dokumentazio hori 2022ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

Ezin izango da dirulaguntza ordaindu onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu edo itzulketa-ebazpen baten ondorioz zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Betekizunak

  • Diru-laguntza jasotzeko, pertsona fisiko nahiz juridikoek, baldintza hauek bete beharko dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian Kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tel: 945019714

E-maila:DT-Trans@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan. Izapideak bide telematikoz baino ezin dira hasi eta jarraitu.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk