Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeei zuzendutako laneratze eta berrikuntzako gizarteratze proiektu berezien garapenerako laguntzen 2022 urterako deialdia

[PS2022]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da proiektu bereziak finantzatzera bideratutako 2022. urterako laguntzak arautzea, gizarteratzeko eta laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integralak diren aldetik, betiere langileei zuzenduta.

Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo gehiagok bultzatutakoak dira, eta prestakuntzako, orientazioko, enpleguko edo bestelako esku-hartze motak koordinatzen dituzte, parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta konpetentzia pertsonalak eta profesionalak indartzeko.

 

Aurrekontuko zuzkidura

5.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

- Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak: 4.000.000€

- Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak: 1.000.000€

Emateko prozedura ondoz ondoko lehia-prozedura izango da. Eskabideek deialdi honetako betekizunak betetzen dituztela egiaztatuta.

Kolektibo kalteberentzako proiektu berezien kasuan, 8.A.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu behar da (gutxienez 50 puntu guztira, eta gutxienez 18 puntu 8.a irizpidean).

Berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu berezien kasuan 8.B.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu behar da (gutxienez 50 puntu guztira, eta gutxienez 40 puntu 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. atalen artean).

Ordenean emango dira dirulaguntzak, espedientea osatzen den unearen arabera, jarduketa horietarako aurrekontu-zuzkidura amaitu arte, 2.2 artikuluan aipatutako finantzaketa-lerroen arabera.

Eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko izaera teknikoko ebaluazio-batzorde bat sortuko da.

Eskabideak deialdi honen 8. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balioespen Batzordeak aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen-proposamena egin eta helaraziko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariari.

Balioespen Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, Lanbideko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariak emate-erabakia edo laguntza ukatzea aginduko du proiektu bereziak egiteko, eta agindu hori banaka jakinaraziko da.

Dirulaguntzak emateko eskaerak ukatu egingo dira, dagokien aurrekontuan kreditu egoki eta nahikorik ez badago, eta horren berri emango da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketaren zuzendariaren ebazpena argitaratuta.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketa erakunde onuradunari emandako guztizko kopuruaren % 50 izango da, onuradunak proiektuari dirulaguntza emateko ebazpena onartu eta proiektu berezia hasi eta gero.

b) Bigarren ordainketa gainerako kopurua izango da, proiektua osatzen duten ekintzak egin direla eta helburu operatiboak lortu direla justifikatu ondoren.

Ordainketen zenbatekoa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbiden aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Nori dago zuzenduta


Eskatzaileak

a) Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak:

  • Foru-aldundiak eta foru-sektore publikoa.
  • EAEko udalak eta tokiko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko sektore publikoko entitateak.
  • EAEko tokiko edo eskualdeko garapenerako agentziak eta horiekin lotutako elkarteak.
  • Prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak, irabazteko asmorik gabekoak, eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak.
  • Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko prestakuntza-erakundeak.
  • Diruz laguntzen den ekintza burutzeko beharrezkoak diren baliabideak EAEn duten entitateak, baldin eta horien merkataritza-jarduera xede sozial baten mende badago, lehentasunez, eta azken hamar urteetan bere irabazien % 70 xede sozial horiek lortzean inbertitu badute.

b) Berrikuntza - eta esperimentazio-proiektu bereziak:

Aurreko puntuan aipatutako erakunde guztiak, baita prestakuntza-erakunde pribatu akreditatuak eta/edo dagokion Prestakuntza Erakundeen Erregistroan agertzen direnak ere.

Noizean behin eta proiektu berezi bat zuzen garatzeko beharrezko baliabideak eta bitartekoak arrazionalizatzeko helburuarekin, aurreko atalaren barruan dauden erakundeen arteko lankidetza ahalbidetuko da, aldi baterako enpresa-elkarteen edo zuzenbide publikoko partzuergoen bitartez.

Orientazio-jarduerak

Eskakizunak:

  • Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra edukitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

  • Tableta grafikoko periferiko bat edukitzea, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU 430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

  • Orientazioko ekintzak egiten dituzten langileak teknikari gisa kontratatuko dira, eta unibertsitate-ikasketak amaituta izango dituzte.

Enplegu aukerak aztertzeko ekintzak

Eskakizunak:

  • Lanbiderekin bitartekotza-zerbitzua emateko lankidetzan diharduten erakundeek egin ahalko dituzte, Lanbideko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko Ebazpenean aurreikusitako prozedurari jarraikiz (2015-02-02ko EHAA, 21. zk.).

Betekizunak

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

  • Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.

  • Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Berdintasun-plan bat indarrean izatea, horretara behartuta baldin badago martxoaren 3ko 1/2022 Legearen arabera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duena

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1050205

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2022ko irailaren 30ean amaituko, egun hau barne.

Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.

Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

Diru-laguntzaren eskaera LAN-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Erakundea erregistroan ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan agertzen diren banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

Beste tramite batzuk