Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntza berriak emateko 2022-2023 deialdia. LAGUNTZA BERRIAK- IKERKETA OROKORRA

[POSDOC BERRIAK OROKORRA]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile doktoreentzako eta 2022-2023ko ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira.

Aurrekontuko zuzkidura

1.096.108

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren % 20 (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, Aginduko 11.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan ordainduko da: 2023ko martxoan % 27; 2023ko maiatzean, % 27; eta 2023ko irailean, % 26.

 

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Betekizunak

  • Sozietatearen egoitza EAEn duen unibertsitate batekin, ikerketa-zentro batekin, ikerketa sanitarioko zentro batekin edo Ikerbasque fundazioarekin Espainiako Zientzia,Teknologia eta Berrikuntza Sisteman sartzeko kontratua sinatzen duen ikertzaile doktorea izango da laguntza hauen onuraduna.
  • Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez 2018ko urtarrilaren 1az geroztiko antzinatasunarekin.

  • Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena eduki behar dute.
  • Doktoretza-titulua edukitzea, 2019ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:

  • Azaroaren 17ko Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiek ezingo dute deialdian jasotako dirulaguntzaren onuradun izan. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:

  • Onuradunek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute betekizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
  • Betekizun horiek betetzen ez dituztenak edo eskatutako epean eta moduan egiaztatzen ez dituztenak hautaketa-prozesutik kanpo geratuko dira; ildo horretan, 27.2 artikuluan ezarritakoa hartu beharko da aintzat.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0101806

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk