Osasun Saila

Osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusia izateko berrakreditatzea (2022)

[osasun-prestakuntza-espezializatua-tutoreak-berrakreditazioa]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko tutore nagusiak berrakreditatzea.

2008ko otsailaren 8ko 183/2008 Errege Dekretuak osasun-zientzietako espezialitateak finkatzen eta sailkatzen ditu, eta osasun prestakuntza espezializatuko alderdi konkretu batzuk garatzen ditu. Bada, errege-dekretu horrek 12.2 artikuluan ezartzen duenaren arabera, autonomia erkidegoek, tutoreen gaitasunak egokiak direla eta mantendu egingo direla bermatzeko, tutoreak akreditatzeko eta akreditazio horiek aldian-aldian berritzeko ebaluazio-prozedura batzuk arautuko dituzte, hala baitago ezarrita 2003ko azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10.1 eta 3. artikuluetan. Horretarako, kontuan hartuko dira, besteak beste, espezialista moduan esperientzia jarraitua izatea, irakaskuntzan esperientzia izatea, etengabeko prestakuntzako jarduerak, ikerkuntzako eta kalitatearen hobekuntzako jarduerak, eta irakaskuntza metodologietan prestakuntza espezifikoa izatea. Kontuan izango dira, halaber, kalitateari buruzko ebaluazioen emaitzak, eta lortutako gogobetetzea neurtzeko inkesten emaitzak.

Aurrekontuko zuzkidura

0 €

Nori dago zuzenduta


Osasun-prestakuntza espezializatuko tutoretza nagusiaren funtzioak betetzeko akreditatuak izan diren osasun-zientzietako espezialistek, azken hamabi (12) hilabeteetan egoiliarrak tutoretzapean izan dituztenek eta eginkizun horiek betetzen jarraitu nahi dutenek, baina 2022an amaituko da bere akreditazioaren balio-epea.

Eskakizunak:

  • Akreditatzeko eskatzen diren betekizun guztiak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1055713

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Oharra: BERRAKREDITATZEKO eskabidea egin aurretik, egiaztatu AKREDITAZIOAREN indarraldia noiz den; iraungita badago, beste AKREDITAZIO bat egin behar duzu.
Eskabideak aurkezteko epea akreditazioaren mugaegunaren aurreko hilaren egun berean amaituko da.

Izapidetzea elektronikoko abiarazi behar da. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da.

1. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.

a) Lehen akreditazioa lortu zuenetik dagozkion arloetan eskuratu dituen merezimenduen curri¬culuma edo txostena (horrekin batera egoki irizten dituen agiri eta ziurtagiri guztiak ere aurkeztuko ditu).
b) Egindako tutoretza-jarduerei buruzko txostena. (Interesatuek Tutore memoria burutzeko gida (PDF, 182 KB) dute).
c) Tutoretza-helburuen proiektua (hobekuntza-plana).

2. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora ("Eskabidea" botoian sakatuz).

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzak ebazpen arrazoitu eta esanbidezkoa emango du, eskatutako akreditazioa onartzeko edo ukatzeko, eskabidea aurkeztu eta hiru hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk