2022ko MEC. Merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza.

[MEC_2022]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

3.350.000

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

1. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea:

Bere helburua saltegia eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea da. Eraberritze eta modernizazio hori gauzatzeko, obrak eta inbertsioak egingo dira merkataritza jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan, bai eta horien elementuetan ere, barnekoetan zein kanpokoetan, behar bezala funtziona dezaten.

Honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz:

  • Saltegiaren barnealdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, saltegia atontzeari, merkataritza azalera antolatzeari edo haren irudia hobetzeari eragiten diotenak.
  • Energia aurrezteko edo energiaren erabilera eraginkorra egiteko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
  • Arkitektura-oztopoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna errazteko.
  • Merkataritza-establezimenduaren kanpoalderako errotuluak erosi eta instalatzea, merkataritza-izena, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, eta toldoak erosi eta instalatzea.
  • Jarduera nagusia gauzatzearekin lotutako altzariak eta makinak erostea, instalatzea eta muntatzea.
  • Produktuak erakusgai jartzeko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, salmahaiak, taulak, apalategiak, beira-arasak eta erakustokiak (hoztekoak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
  • Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne).
  • Hotz-ganberak, baldin eta energia-eraginkortasun handiko etiketa energetikoa badute (A, B, C).
  • Alarmak eta segurtasun-sistemak. Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da, BEZik gabe.
  • Lokala girotzeko ekipoak, baldin eta energia-eraginkortasun handiko etiketa energetikoa badute (A, B, C).
  • Merkataritza-jarduerarekin zuzeneko lotura duten enpresa txiki eta ertainek merkataritza-gune itxi batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, besteak beste hiriko merkataritza-zentro batean integratutakoak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxaurreak, zerbitzuak eta sarbideak berrantolatzeko eta modernizatzekoak, betiere espazio eta elementu horiek saltegien titularrek berek jabekide-erkidegoko erregimenean kudeatuak badira. Zentroan integratutako saltegiko titular bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide, esandako espazio edo elementu komunetan egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari (zati alikuota) dagokion gastuen zatia­gatik eskatu ahal izango du laguntza.
  • Lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitala, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, eta antzeko ezaugarriak dituen ekipamendua.

2. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea:

Helburua da enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta web-orrien bidez produktuak merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak txertatzea.

Honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz:

  • Saltegiaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, informatika-aplikazioak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Kasu horretan, funtzio nagusien deskribapena eta garatutako jarduerarekin duten lotura aurkeztu behar dira.Ekipo informatikoetako eta periferikoetako inbertsioa mugatu egingo da, eta, gehienez ere, saltegi bakoitzari mota bakoitzeko batengatik emango zaio dirulaguntza.
  • Saltegiaren (bezeroak, hornitzaileak, etab.) merkaturatze (web-orria garatzea, online bidezko salmenta –ecommerce, scommerce, mcommerce edo gisakoak) edo kudeaketa abian jartzeko edo hobetzeko sistemak sortzea, garatzea edo ezartzea.
  • Saltegiko terminalak eta produktuen kodifikazio eta irakurketa optikoko sistemak.
  • Salgaien baskula elektronikoak.
  • Kutxa erregistratzaileak.
  • TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.

 

Merkataritza establemetu bakoitzeko onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa (BEZik gabe):

  • 3.000 euro 8. oinarriko lehen puntuan jasotako inbertsioetarako.
  •    750 euro 8. oinarriko bigarren puntuan jasotako inbertsioetarako.

 

Ez dira diruz lagunduko:

a) Lokalak erostea edo eskualdatzeko eskubideak.

b) Garraio-elementuak, telebistak edo telefono-terminalak erostea.

c) Ekipamendua leasing edo renting bidez erostea.

d) Administrazio-baimen edo lizentzien ondoriozko tasak, aseguruak, garraio-kostuak.

e) Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta, oro har, mota orotako zergak, tasak edo kontribuzioak.

f) Erakusteko eta probatzeko artikuluak, baita ondoren salgai jar daitezkeenak ere.

g) Luminaria-aldaketak. Luminariak diruz lagundu ahalko dira, baldin eta energia-efizientzia altukoak badira (A+++, A++, A+ edo A, B, C) edo instalazio elektrikoa berritzeko inbertsio baten barruan integratuta badago.

h) Establezimenduaren irudia argi eta modu zuzenean berritzea eragingo ez duten eraberritze-lanak.

i) Aktibo baten mantentze-, konponketa- edo ordezte-lanen gastuak.

j) Enpresa eskatzaileak berak fabrikatu, egin edo garatutako elementuak edo ekipamenduak.

k) Obrak edo instalazioak baliabide propioekin egitera bideratutako materialak erostea.

l) Bulegoko materialean, tresnen eta parekoen gastuak.

m) Maskara higieniko, eskularru, erabilera bakarreko mantal eta bestelako material kontsumigarrietan egindako gastuak.

n) Zerbitzuaren edo merkataritzaren tipologia dela eta, gastu gisa hartuko diren ekipamenduak eta tresnak, eta ez aktiboko inbertsio modura.

o) Profesionalen aholkularitzako eta prestakuntzako gastuak.

p) Softwareko mantentze-lanen eta eguneratzeen gastuak, betiere ezinbestekoak ez badira TICKETBAI sistema ezartzeko; datu hori modu egokian justifikatu beharko da.

Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izan beharko dira -BEZik gabe-.

 

Diruz lagundu daitezkeen aktiboen baldintzak:

a) Laguntza jasoko duten inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako txikizkako merkataritza-establezimenduetan eta zenbait zerbitzutan egin beharko dira.

b) Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea, diruz lagundutako establezimenduan bertan egotea, hau da, salmenta gauzatzen den establezimenduan edo haren eranskinetan egotea.

Aktiboak gutxienez bi urtez egon beharko du merkataritza-establezimenduaren aktiboan, kasuan kasuko fakturaren datatik aurrera. Aldi horretan ezingo zaizkie hirugarren pertsona fisiko nahiz juridikoei laga.

c) Inbertsioa diruz lagun daitezkeen 8. oinarriko puntuetan jasota egotea.

d) Zorrozki beharrezkoak diren inbertsioak eta diruz lagundutako establezimenduan garatutako jarduerarekin zuzenean lotutakoak.

e) Inbertsioa 6. oinarrian aipatutako diruz lagun daitekeen denbora-aldian benetan egin eta ordaindu izana.

Eskabidean ordainagiriak aurkezten ez badira, gehienez ere bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; betiere, aurkezteko gehieneko epea errespetatuta: 2022ko azaroaren 30a.

Diruz lagun daitekeen denbora-aldia: 2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean, biak barne, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.

 

Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira. Zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren gaineko % 30eko dirulaguntza jasoko dute

Inbertsio onargarriaren aipatutako ehunekoak handitu egingo dira merkataritza-establezimenduak baldintza hauetakoren bat egiaztatzen badu:

a) "Merkabide", "Retail Euskal Eskola" edo "Eus-commerce" programetako batean parte hartzea: 1 puntu.

b) 8. oinarriko bigarren puntuan jasotako inbertsioa: teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: 2 puntu.

c) Emakumearen enplegua egonkortzeko irizpidea, dirulaguntzaren xede den Merkataritza-establezimenduko edo merkataritzarekin lotutako zerbitzu-establezimenduko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela eta emakumeak direla egiaztatzen bada: 1 puntu.

d) Berdintasun-plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana izatea, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago: 1 puntu.

e) Enpresa Kontsumobideko arbitraje-sistemari atxikita egotea. 1 puntu.

f) Merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzea: 1 puntu.

g) “Berriz Enpresa” enpresa-transmisioa bermatzeko programan parte hartu izana: 1 puntu.

h) Dirulaguntza eskatu duen merkataritza-establezimenduaren antzinatasuna (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dauden datuen arabera):

• 10 urtetik gorako antzinatasuna: 1 puntu

i) Erosleei arreta euskaraz ematea merkataritza-establezimenduan, Bai Euskarari edo Bikain ziurtagirien bitartez: 1 puntu.

Dirulaguntzaren ehunekoa ezin izango da inola ere izan onartutako inbertsio guztiaren % 40 baino handiagoa(igoera-puntuak barne hartuz) eta emandako gehieneko diru-laguntza 9.000 eurokoa izango da establezimendu eta urte bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra egingo da

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Enpresak

Mikroempresa eta empresa txikiak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.

 

Betekizunak

  • Pertsona eta erakunde onuradunek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte, eta eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK

BESTE KONTSULTA MOTAK :

ZUZENEAN

TFNO.: 012 Y 945018000

POSTA ELEKTRONIKOA:

ayudas_mec@euskadi.eus

TELEFONOAK

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

945 01 70 54

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

94 403 18 44 -94 403 14 26

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

943 02 25 81 -943 02 25 65

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1010109

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitatu eta hurrengo egunean haskio da, eta 2022ko irailaren 30ean amaituko da, edo, hala badagokio, erabilitako kreditua agortu arte.

Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk