Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 2022-2023ko ekitaldirako laguntza-programa

[MBT 2022-2023]

Deskribapena


Xedea

2022-2023an Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendua ahalbidetzeko diru-laguntzak arautzea eta diru-laguntzetarako deialdia egitea; bulego horietatik, doan eta merkataritza-banaketaren sektore osoari eta haren erakundeei zuzenduta, langile kualifikatuen laguntza-zerbitzua emango da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000,00

Prestazio ekonomikoa

Bulegoaren zerbitzua beteko duen pertsona urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko kostuen % 90ra arte estal dezake laguntzaren zenbatekoak. Edonola ere, bulego bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa ez da izango 40.000,00 eurotik gorakoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuetatik eskuratutako laguntzak edo dirulaguntzak batuta.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

 

EBALUAZIO-BATZORDEA

Ebaluazio-batzorde batek espedienteak aztertuko ditu, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, 14. artikuluan jasotako irizpide eta haztapenen arabera baloratuko ditu, eta prozedura ebazteko proposamena egingo dio eskumena duen organoari, eman beharreko laguntzak eta ukatu beharreko eskabideak jasota.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzari atxikitako bost pertsonak osatuko dute ebaluazio-batzordea.

Ebaluazio-batzordearen osaera:

Lehendakaria: Merkataritzako arduraduna
Batzordekideak: Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat

Idazkaria: Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat (botorik gabe)

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa tres ordainketaren bidez egingo da:

a) Lehen ordainketa –emandako dirulaguntzaren % 80– 19.a) artikuluan aurreikusitako epea igarotzean ordainduko da, tartean berariaz dirulaguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.

b) Bigarren ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 10 erakunde onuradunak sei hilean behingo jarraipen-txostena aurkeztu ondoren ordainduko da, 19. artikuluaren e) puntuan ezarritakoaren arabera.

c) Gainerako zenbatekoa, hau da, emandako dirulaguntzaren % 10, emandako dirulaguntza 18. artikuluaren arabera justifikatu eta likidatu ondoren ordainduko da, hala badagokio eta emandako dirulaguntzaren zati bat itzultzea ekarriko lukeen gutxitzerik eragiten ez badu.

d) Ordainketa horiek egiteko, onuradunak egunean eduki behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak bete behar ditu dirulaguntzak irauten duen aldi osoan.

Nori dago zuzenduta


Merkatarien elkarteak edo agrupazioak

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkatarien elkarteak edo mistoak (hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako beste zerbitzu batzuen presentzia onartzen dutenak, betiere bazkideen % 50 baino gehiago saltegiak edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak badira), edo elkarte-taldeak, horien jardun-eremuak dagokien I. eranskineko zona gainditzen ez badu.

Edonola ere, merkatari-elkarteak edo elkarte mistoak onuradun izan daitezke, betiere elkartearen sostengu ekonomikorako ekarpenak egiten dituzten 20 merkataritza-establezimendu ordezkatzen badituzte gutxienez.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, inskribituta egon beharko dute.

Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak

Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beren jardun-eremua lurralde historiko bat bada.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.

Udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Udalak, garapen-agentziak edo horiek sustatutako garapenerako erakundeak eta tokiko beste erakundeak.

Merkatarien elkarteak edo agrupazioak

Hiri-merkataritzako jarduerarekin lotuta dauden gremio-izaerako merkatari-elkarteak edo zerbitzuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean badute eta jardun-eremua lurralde historiko bat bada, betiere elkartearen sostengu ekonomikorako ekarpenak egiten dituzten 20 merkataritza-establezimendu ordezkatzen badituzte gutxienez.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira. Gremio-izaerako lurraldeko elkarteak edo taldeak puntu honetatik kanpo geratuko dira, betiere hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuetako profesionalak barne hartzen badituzte.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.

Betekizunak

  • Onuradun izateko baldintzak

  • Jarduketa-proiektu bat aurkeztea. Proiektu hori 2022. urtean hasi, eta 12 hilabetez jarraian egin beharko da horietatik bat, gutxienez 2022. urtean izango dira.
  • Jarduera-eremua zonakoa/tokikoa, lurraldekoa edo lurraldeko-gremiokoa izango da.
  • Kontratatutako teknikarien betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026909

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik 4 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zerbitzua emateko kontratua sartzea


Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Seihilabeko txostenak sartzea


Epealdi horren barruan bulego teknikoak egindako jarduerei buruzko laburpen-txostena, eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzari buruzko balorazioa, bai eta, hurrengo seihilabetekoari begira, ekintzen orientazio-aldaketa posiblea ere.

Memoriarekin batera, lan-planaren kronograma eta aginte-taula eguneratuak aurkeztu beharko dira, IV. eta V. eranskinetan ezarritako formatuen arabera, eskabidean aurkeztutako proiektuaren aurrerapen-maila adieraziz; horrez gain, ordura arte egindako izapideen laburpen-taula aurkeztu beharko da, VII-B eranskinean ezarritako formatuaren arabera egina.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntzen erakunde onuradunek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean, eta, nolanahi ere, 2022eko abenduaren 31 baino lehen, justifikatu egin beharko dute ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta laguntzaren helburua lortu dutela. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Justifikazio-formularioa, VII-A eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

b) Eskabidean aurkeztutako aginte-taula, V. eranskinean ezarritako formatuaren arabera, eguneratuta eta eskabidean ezarritako helburuen betetze-maila adierazita.

c) Eskabidean aurkeztutako kronograma, IV. eranskinean ezarritako formatuaren arabera, eguneratuta eta eskabidean ezarritako helburuen betetze-maila adierazita.

e) Egindako izapideen laburpen-taula, VII-B eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

f) Diruz lagundutako jardueraren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, VII-C eranskinean ezarritako ereduaren arabera:

g) Proiektuaren garapenari buruzko memoria laburtua, diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla egiaztatzeko. Hasieran aurkeztutako proiektuarekiko desbideratze oro justifikatu beharko da, bai eta proiektuaren bidez lortu nahi ziren helburuen ebaluazioa eta betetze-maila ere.

h) Proiektuaren gastu guztien egiaztagiriak eta gastu bakoitzaren ordainketaren egiaztapena:

i) Bulegoko teknikarien nominak. Proiektua gauzatu bitartean teknikariak aldi baterako ezintasun-egoeran badaude, langileen izen-zerrenda (RNT, lehengo TC2) aurkeztu beharko da.

ii) Kotizazioen likidazioaren ordainagiria (RLC, lehengo TC1).

iii) Aurkeztutako PFEZaren aitorpenak

iv) BGAEei edo gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuei egindako ekarpenak

v) Profesional independenteen fakturak

i) Eskabidea aurkeztu ondoren xede bererako lortu diren beste laguntza edo dirulaguntza guztien zerrenda.

j) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 22.2 artikuluan identifikatzen diren administrazio-ziurtagiri positiboak, baldin eta eskatzaileak aurka egiten badio kudeaketa-organoak zuzenean agiri horiek eskuratzeari.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk