Malgutze-neurriak GAUZATU-INDUSTRIA, GAUZATU-KANPO EZARPENAK, BIDERATU, BIDERATU BERRIA eta INDARTU programen onuradun diren enpresentzat. Hauek dira neurriak: Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea eta inbertsioa eta enplegua sortzeko epea luzatzea.

[Malgutze-neurriak 2022]

Deskribapena


Xedea

Malgutze-neurriak hartzea likidezia eta finantzaketa bermatzeko, bai eta Ukrainaren aurkako Errusiako eraso militarrak eragindako egungo krisiaren ondorioz erronka ekonomikoei aurre egin behar dieten enpresei kaudimen-arazoak saihesteko ere.
Laguntza-programen onuradun diren enpresei zuzenduta daude neurriak, deialdia edozein dela ere:

  • Gauzatu-Industria
  • Gauzatu - Kanpoko ezarpenak
  • Bideratu, Bideratu Berria e
  • Indartu

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

1. – Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea.

  • Gauzatu Industria, Bideratu eta Bideratu Berria programak
    • 2022ko uztaileko kuotaren itzulketa atzeratzea.
    • Hurrengo itzulketen egutegia berregokitzea ekarriko du.
  • Gauzatu Programa - Kanpoko ezarpenak
    • 2023ko otsaileko kuotaren itzulketa atzeratzea.
    • Hurrengo itzulketen egutegia berregokitzea ekarriko du.

2.- Inbertsioa eta enplegua egiteko epea luzatzea

  • Gauzatu Industria eta Indartu programak
    • 6 hilabetera arte luzatzea inbertsio-aldia eta enplegua sortzea edo mantentzea, hura amaitzen den egunetik aurrera, luzapen arrunta barne, halakorik balego.
  • Gauzatu Programa - Kanpoko ezarpenak
    • 2023ko abenduaren 31ra arteko atzerapena. Atzerapen horrek ez du eragozten ondoren beste luzapen batzuk onartzea, kasuan kasuko laguntza-emakidak arautzen dituzten xedapenen arabera.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak

Donostia-San Sebastian, 1 kalea

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, Helbide elektronikoa: d-industria@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, Helbide elektronikoa: ro-murillas@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 82 14, Helbide elektronikoa: agus-garcia@euskadi.eus

ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944037040

E-maila: icuetara@spri.eus

E-maila: maguirrezabal@spri.eus

BTI-NAZIOARTEKOTZEKO EUSKAL AGENTZIA

Urkixo zumarkalea, 36- Bizkaia plaza, 4. solairua

48011 – Bilbo

Telefonoa: 944037178

E-maila: inmalopez@basquetrade.eus

E-maila: jcanton@basquetrade.eus

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko azaroaren 30eko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak epearen azken eguneko 12: 00ak baino beranduago sarrera daukaten eskabideak.

Eskaera Telematikoa

  • Emakida-ebazpenean eta luzapenetan (baleude) aurreikusitako epeak amaitu baino lehen aurkeztuko da.
  • Eskabidea pertsona edo erakunde eskatzaileak sinatu beharko du.
  • Eskabidearekin batera, agindu arautzailearen 4. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat, atzeratzeko eskabidea aurkezten denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak