Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

MAE Sustapena 2022/2023 - Hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzak

[MAE sustapena]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegorako Europako Erkidegoko erregelamenduko eta estatuko oinarrizko araudiko mahastizaintza eta ardogintzako sektoreko Erkidegoko laguntza neurrien garapena eta aplikazioa ezartzea hirugarren herrialdeetako merkatuak sustatzeko.

ETEen definizioa Europar Batasunaren arabera

Iruzurraren aurkako borroka

Nori dago zuzenduta


Hirugarren herrialdeetan sustatzeko neurrien laguntzen onuradun izan daitezke

A) Ardogintza-enpresak.

B) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 152., 156. eta 157. artikuluetan definitutako mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeen elkarteak eta lanbide arteko erakundeak, estatu kideak onartuak, bai eta Europako Parlamentuaren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako lanbide-erakundeak eta taldeak ere. Ekoizle biko edo gehiagoko aldi baterako elkarteen edo elkarte iraunkorren kasuan, abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren 61.2 eta 64.4 c) artikuluetan, 66.1 artikuluaren azken paragrafoan, 68. artikuluan eta 70.6 artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

C) Era berean, lehen aipatutako onuradun-motei dagozkien programak onartu ondoren aurrekontua nahikoa izanez gero, onuraduntzat jo ahal izango dira, halaber, hirugarren herrialdeetako merkatuetan Espainiako ardoak sustatzeko jarduerak garatzeko legez ezarritako eskumena duten erakunde publikoak.

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek frogatu beharko dute, dituzten langileen arabera, eta, hala badagokio, enpresaren tamainaren eta azken urteotan izan duten lanbide-esperientziaren arabera, hirugarren herrialdeekiko merkataritza-eskakizunei aurre egiteko gaitasun tekniko nahikoa dutela, eta neurria ahalik eta modu eraginkorrenean aplikatzen dela ziurtatzeko behar beste finantza- eta langile-baliabide dituztela. Era berean, produktuen kantitatea eta kalitatea bermatu beharko dute, amaitu ondoren egindako sustapenaren ondorioz sor daitezkeen eskariei epe luzerako erantzuna emango zaiela ziurtatzeko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Marian Alustiza / Mikel Albaina

Telefonoa: 945 01 96 84

E-maila: m-alustiza@euskadi.eus / m-albaina@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0111011

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk