Diru-laguntzen deialdia, lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei zuzendutako 2022-2024 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko

[landunak-2022]

Deskribapena


Xedea

Urte anitzeko deialdi honen xedea da 2022ko ekitaldian eman beharreko laguntzak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten langileei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza osatzen duten enplegurako prestakuntza-planak finantzatzeko. Prestakuntza-plan horiek 2022tik 2024ra bitarteko ekitaldietan gauzatuko dira, eta konpetentziak eta kualifikazioak hobetzeko nahiz langileak banaka eguneratzeko prestakuntza-ekintzak barne hartuko dituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

29.797.020 euros

Prestazio ekonomikoa

29.797.020 euro; horietatik, 7.449.255 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, 14.898.510 euro 2023eko konpromiso-kredituari, eta 7.449.255  euro 2024ko konpromiso-kredituari.

Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, eta egintza bakar batean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabideak.

Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua modu bereizian garatuko da I. eranskinean jasotako diru-laguntzen lerro bakoitzari dagozkion prestakuntza-ekintzen artean (49 lerro).

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat sortuko da.

Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu eskabideak, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta. Proposamen horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariari, hura baita ebazpena emateko organo eskuduna.

Behin-behineko ebazpen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 10 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak aurkezteko edo eskabidean atzera egiteko, behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei edo batzuei dagokienez.

Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio.

Ebazpena: lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez egingo da.

Ezein prestakuntza-planek ezin izango du 1.680.000 eurotik gorako diru-laguntzarik jaso.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntza lau ordainketatan ordainduko da, onuradunak aldez aurretik eskatuta:

  • Lehenengo ordainketa, 2022ko ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntza osoaren %25 lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazten den unean. Gehienez ere, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.

  • Bigarren ordainketa, 2023eko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntza osoaren %25; gutxienez,  prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen %40 hasi ondoren.

  • Hirugarren ordainketa, 2023eko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion diru-laguntza osoaren %25koa; gutxienez, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen %60 hasi ondoren.

  • Laugarren ordainketa, 2024 konpromiso-kredituaren kargura, Prestakuntza Planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak justifikatu ondoren.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka hartuta edo aurreko ordainketen zenbatekoei gehituta, 180.303,63€ baino handiagoa bada, diru-laguntzaren erakunde onuradunak, dagokion ordainketa egin baino lehen; bermea, abala edo fidantza eratu dela egiaztatzen duen frogagiria aurkeztu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzan, zenbateko horri erantzuteko.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, Autonomia Erkidegoko Enplegurako Prestakuntzako Erakundeen beste edozein Erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan eskabideak aurkeztu aurretik egiaztatuak eta/edo inskribatuak, eskatzen dituzten prestakuntza-ekintzei dagozkien espezialitateak emateko.

Betekizunak

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde pribatua edo publikoa izatea.
  • Eskabideak aurkeztu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea
  • Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea; edo, diru-laguntza esleitu ondoren, baliabide horiek edukitzeko konpromisoa hartzea

  • Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • No estar incursa en causa legalmente establecida que le impida el acceso a ayudas o subvencioners, incluidas las previstas en la Ley 4/2005 de 18 de febrero para la igualdad de hombres y mujeres.

  • Berdintasun-plan bat indarrean izatea, eta enpresa horretara behartuta egotea, Estatuaren araudiaren arabera.

  • 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuko Legeriak ezarritako baldintzetan.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo subsidiariorik, ezta horretarako legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne. Eta abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmo baten bidez.

  • 9. artikuluaren A.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren A.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.3.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.3.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.3.3 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.3.4 atalean xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.4.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

  • 9. artikuluaren B.4.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1073803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzen den Prestakuntza-Plana, 3. artikuluan adierazitako betekizunekin.
  • Hala badagokio, sozietate-talde batekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

Landunak 2022 - Espezialitate programagarriak (XLSX, 667 KB) (XLSX)

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk