Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kultura- eta Sormen-Industrien Berrikuntza-Funtsaren KSI BERRITZAILE+ programarako dirulaguntzak 2022

Deskribapena


Xedea

EAEko KSIen sektorean 2022-2023 aldirako berrikuntza-potentzial handiko proiektuak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntza-deialdiaren oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek iragartzea.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak eta betekizunak.
EAEko KSIen sektorean ahalmen berritzaile handia duten proiektuak, sektorearen lehiakortasunaren hobekuntzan edo nazioarteko posizionamenduan eragina dutenak, eta, horrela, transferentzia-prozesuak garatzen eta sinergiak eta aukera-espazio berriak sortzen laguntzen dutenak. Hauek egitearen aldeko apustua egiten duten KSIen sektoreko proiektuak lagunduko dira diruz:

  • Produktuaren/zerbitzuaren, prozesuaren edo negozio-ereduaren berrikuntza-proiektuak, diferentziazioa eta balio instrumentala, intrintsekoa edo soziala dakartenak.
  • Ernalketa gurutzatua sustatzen duten I+G+b proiektuak.
  • KSIek 2030erako ZTBPren hiru trantsizioetako batekin zerikusia duten I+G+b proiektuetan parte hartzea sustatzen duten proiektuak.
  • Teknologia edo irtenbide berritzaileak erabiltzen dituzten proiektuak.

Hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Lehendik dauden produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak hobetzera bideratutako proiektuak, edo garatutako produktuak/zerbitzuak, prozesuak edota negozio-ereduak berritzat hartzeko adinako berritasunik ez dutenak. Kanpo geratuko dira, halaber, ohiko aldaketak edo aldaketa arruntak, aldaketa horiek lehendik badauden produktu/zerbitzuetan, prozesuetan edo negozio-ereduetan hobekuntzak ekar baditzakete ere.
  • Era berean, ez dira diruz lagunduko kudeaketa- edo euskarri-prozesuak hobetzera bideratutako soluzio digitalak ezartzeko proiektuak (ekonomia- eta finantza-kudeaketarako softwarea ezartzea, SW lokalizazioa, giza baliabideen kudeaketa, inbentario- eta katalogo-programak, etab.). Webguneak garatzea, on-line salmentarako irtenbideak ezartzea, eta SW (lizentziak) eta hardwarea erostea ere ez da finantzatuko.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean gauzatu beharko dira.

Aurrekontuko zuzkidura

700.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza hauetara 700.000 euroko zenbatekoa bideratuko da; horren % 50 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 50a, 2023. urteari.

Proiektu bat hautatu eta diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 10.000 euroko aurrekontua aurkeztu beharko da. Hautatutako proiektu bakoitzari ezingo zaio 50.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman, ezta diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuaren % 80 baino gehiago ere.

Aurrekontuak gutxienez % 20ko autofinantzaketa aurreikusi beharko du, hots, iturri publikoetatik ez datozen diru-sarreren zatia.

Ordainketa-modua:

Hiru alditan ordainduko dira esleitutako dirulaguntzak, jarraian adierazten diren baldintzetan:

  • Lehenengo ordainketa, hots, dirulaguntzaren % 50, esleipen-ebazpena eman ondoren egingo da, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hamabost eguneko epea igarota, beren-beregi uko egin ezean.
  • Bigarren ordainketa, hots, laguntzaren % 30, proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2022rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak justifikatu ondoren ordainduko da.
  • Azken ordainketa, hots, gainerako % 20a, dirulaguntzaren azken justifikazioa egin ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Enpresak, zeinen jarduera nagusia baita EAEko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako bat.

Erakunde hauek izan daitezke onuradun:

  • Jarduera ekonomiko bat egiten duen pertsona eta erakunde oro, dena delakoa izanik haren forma juridikoa, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko (EB) 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskineko 1. artikuluan zehazten den bezala.
  • Enpresak, zeinen jarduera nagusia baita EAEko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako bat, hots: Arte eszenikoak, Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoak, Argitalpenak eta medio inprimatuak, Musika, Kultura-ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sormen-gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak; baita KSI sektorearen zehar-erakundeak ere, hots: kultura- eta sormen-bitartekaritza eta/edo aholkularitzako enpresak.

Betekizunak

  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresak.
  • Enpresa-taldeak. Enpresa bat beste erakunde batzuekin lankidetzan aurkezten bada, enpresa horrek ordezkari gisa jardungo du, onuradun gisa enpresa-taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko botere nahikoarekin. Enpresa-taldeko kide den erakunde bat ezin izango du talde bereko beste erakunde batek azpikontratatu.
  • Egunean edukitzea zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta ordainduta edukitzea dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak. Nahitaezkoa izango da eskakizun horiek betetzea enpresa onuradun izateko, eta, beraz, dirulaguntza eman eta ordaintzeko unean horiek egiaztatuko dira.
  • Ordainduak izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian ezartzen den bezala.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1041204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da. Pertsona fisikoek aurrez aurre nahiz telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Proiektua bi unetan justifikatuko da, eta, bigarren eta hirugarren ordainketak egiteko, beharrezko baldintza izango da hori:

  • Bigarren ordainketaren aurreko justifikazioa 2023ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean egingo da, eta proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2022rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak jasoko ditu.
  • Hirugarren eta azken ordainketaren aurreko azken justifikazioa 2023ko abenduaren 15a baino lehen egingo da, eta proiektua eta jarduerak gauzatu izana eta 2023rako onartutako aurrekontu osoari dagozkion gastuak jasoko ditu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk