Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kluster programa 2023: Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak.

[Kluster 2023]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) 2023ko ekitaldirako laguntzak arautzea eta haien deialdia egitea, hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan, ETEen eta, orokorrean, EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

3.818.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli ezingo diren dirulaguntzak dira eta honako laguntza-muga hauek dituzte:

  • a) Laguntza-zerbitzuak eta nazioartekotze-jarduketak:
    • Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40ra arte. Basque Trade & Investment sarearekin elkarlanean egindako proiektuak eta jarduketak izanez gero, onartutako gastuen % 50era arte handituko da.
    • Onartutako kanpoko gastuetarako, honako muga hauek aplikatuko dira jarduera-tipologiaren arabera:
      • Zuzeneko merkataritza-misioak: helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50era arte (II. eranskinean dago zerrenda), misioko 50.000 euroko mugarekin.
      • Alderantzizko merkataritza-misioak: beharrezko gastuen % 50era arte, misioko 50.000 euroko mugarekin.
      • Misioan parte hartzen duten pertsonen joan-etorrietarako, egonaldietarako eta mantenurako gastuak jatorriko herrialdeari dagokion bidaia-poltsaren zenbatekora mugatzen dira (II. eranskinean dago zerrenda).
      • Nazioarteko feriak: standak eta dekorazioak eragindako gastuen eta helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50era arte (II. eranskinean dago zerrenda).
      • Nazioarteko sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren % 50era arte.
    • Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeentzako dirulaguntzentzat 180.000,00 euroko muga deialdian aurkeztutako nazioarteko laguntza-jarduera guztietarako.
  • b) Enpresek proiektuetan parte hartzeko eta haiei laguntzeko zerbitzuak (nazioartekotze arlokoak salbu): onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 40ra arte.
  • c) Zaintza-, informazio-, benchmarking- eta estrategia-zerbitzuak: onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 40ra arte.
  • d) Hedapeneko jarduerak, jardunaldiak, topaketak eta ekitaldiak (nazioartekoak salbu).
    • Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40ra arte.
    • Onartutako kanpo-gastuetarako, % 50era arte, eskaerako 8.000,00 euroko laguntza-mugarekin.
  • e) Kluster sustapeneko eta garapeneko jarduerak, bazkideak erakartzea, komunikazioa (webguneak, buletinak eta abar):
    • Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40ra arte.
    • Onartutako kanpo-gastuetarako, % 50era arte, eskaerako 8.000,00 euroko laguntza-mugarekin.
  • f) Foroak dinamizatzeko zerbitzuak jarduketa-ildoak eta lankidetza-proiektuak definitzeko: onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 50era arte.
  • g) Erronka partekatuko proiektu-taldeak dinamizatzeko zerbitzuak –aurretik e) hizkian landua–: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 50era arte.
  • h) Elkarteko talde teknikoaren gaitasunak garatzea: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 40ra arte.
  • i) Ekintza-pilotuak: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 50era arte.

2.– Deialdi honetako baliabide ekonomikoak honako zuzkidura hauek dituzten lau poltsatan banatzen dira:

  • Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuak gehitzeko jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 150.000 euro.
  • Nazioarteko laguntza-jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 950.000 euro.
  • Teknologiako eta trantsizioko jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 1.650.000 euro.
  • Berrikuntzako eta Estrategiako jarduketetarako poltsa. Zuzkidura. 1.068.000 euro.

a) Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bakoitzak poltsa bakoitzetik jasoko duen dirulaguntza finkatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

  • Alde batetik, poltsa bakoitzaren zuzkidura Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde eskatzaileen artean banatzea. Banaketa horretarako, III. eranskinean ezarritako parametroen ehunekoak aplikatuko dira. Poltsa bakoitzaren parametroak Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeei aplikatuko zaizkie, poltsa horrekin bat egiten duten jarduerak egiten badituzte.
  • Bestalde, kontuan hartuko dira Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeek proposatutako jarduerak. Diruz lagundu daitezkeen jardueron gastuak honako irizpide hauen arabera finkatuko dira:
    • Poltsa bakoitzerako aurkeztutako jardueretan onartutako gastuak.
    • Artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako laguntzen mugak.
    • Eskaeran zehaztutako jarduketen lehentasun-hurrenkera.

b) Poltsa bakoitzeko zuzkiduren banaketa eta Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeek proposatutako jarduerak kontuan hartu ondoren, bi egoera hauetako bat sortuko da:

  • III. eranskineko parametroak aplikatu ondoren poltsa jakin batean Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bati dagokion diru-kopurua, poltsa horrekin bat egiten duten jarduera onartuen gastura iristen da. Egoera horretan, Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari poltsa horrekin bat egiten duten jarduera onartuen zenbateko osoa emango zaio.
  • III. eranskineko parametroak aplikatu ondoren poltsa jakin batean Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bati dagokion diru-kopurua, ez da iristen poltsa horrekin bat egiten duten jarduera onartuen gastura. Egoera horretan, esleitutako zuzkidura emango zaio Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari.

c) Poltsa baten zuzkidura esleitu ondoren soberakin bat sortzen bada, soberakin hori bigarren txanda batean banatuko da hasiera batean poltsa horretan onartutako jarduketen gastu osoa ordaindu ez zaien Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeen artean. Kasu horretan, ondoz ondoko txandetan eta irizpide berberen arabera, soberakina egoera horretan dauden Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeen artean banatuko da.

d) Soberakina agortzen ez bada, Berrikuntza eta Estrategiako poltsan sartuko da, zeina azken lekuan banatuko den.

Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bakoitzari emango zaion dirulaguntza esleipen-txanden amaieran poltsa bakoitzean esleitutako kopuruen batura izango da.

3.– Onuradun bakoitzak 450.000,00 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez.

Nori dago zuzenduta


EAEko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.

  • Irabazi asmorik gabeko eta berezko nortasun juridikoa duten elkarteak (elkar¬tea), edo
  • Elkarte horien federazioak (federazioa), berezko nortasun juridikoa dutenak, eta,
  • Elkarte-taldeak (taldea), berezko nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak.

KADek Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute beren jarduera ekonomikoa.

Betekizunak

  • Betekizunak: Informazio xehatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industriaren eta Energia Trantsizioaren  Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, e-mail-a: d-industria@euskadi.eus, clusters@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, e-mail-a: ro-murillas@euskadi.eus

SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia

Urquijo Zumarkalea, 36- Bizkaia Enparantza Eraikina, 4. Solairua

48011 – Bilbao

Telefonoa: 944 037 000, e-mail-a: dfernandez@spri.eus

Kodea

1012911

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2023ko otsailaren 15ean amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak