Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kluster programa 2022: Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak.

[Kluster 2022]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) 2022ko ekitaldirako laguntzak arautzea eta haien deialdia egitea, hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan, ETEen eta, orokorrean, EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

3.568.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak

1.– Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli ezingo diren dirulaguntzak dira eta honako laguntza-muga hauek dituzte:

  • a) Nazioartekotze-prozesurako laguntza-zerbitzuak eta jarduketak: onartutako gastuen % 40, gehienez.

    BasqueTrade & Investment agentziarekin elkarlanean egindako proiektuak eta jarduketak iza¬nez gero, laguntzaren gehieneko intentsitatea onartutako gastuen % 50era arte handituko da.

  • b) Enpresek proiektuetan parte hartzeko eta haiei laguntzeko zerbitzuak (nazioartekotzean salbu): onartutako gastuen % 40, gehienez.
  • c) Zaintza-zerbitzuak, informazioa, benchmarking eta estrategia: onartutako gastuen % 40, gehienez.
  • d) Hedapen-zerbitzuak, jardunaldiak, topaketak eta ekitaldiak (nazioartekoak salbu): onartutako gastuen % 40, gehienez.
  • e) Foroak dinamizatzea, jarduketa-ildoak eta lankidetza-proiektuak zehazteko: onartutako gas¬tuen % 50, gehienez.
  • f) Erronka partekatuko proiektu-taldeak dinamizatzea (aurrez garatu da, DIN1ean): onartutako gastuen % 50, gehienez.
  • g) Elkarteko talde teknikoaren gaitasunak garatzea: onartutako gastuen % 40, gehienez.
  • h) Klusterraren sustapena eta garapena, bazkideak erakartzea, komunikazioa (webguneak, buletinak eta abar): onartutako gastuen % 40, gehienez.
  • i) Ekintza pilotuak: onartutako gastuen % 50, gehienez. 

2.– Kanpoko gastuek honako laguntza-muga hauek dituzte:

  • a) Eginkizun komertzial zuzenak: 2. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50 gehienez ere.
  • b) Eginkizun komertzial zuzenak: misioa behar bezala garatzeko beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere. Misioko kideen bidaiak, egonaldiak eta mantenuak eragindako gastuetarako, laguntzaren gehieneko muga pertsona bakoitzeko honako hau da: jatorrizko herrialdeari buruzko bidaia-poltsaren zenbatekoa, 2. eranskinaren araberakoa.
  • c) Azokak kanpoaldean: 2. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-pol¬tsen zenbatekoaren eta standak eta dekorazioak eragindako gastuen % 50 gehienez ere.
  • d) Nazioarteko sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren % 50 gehienez ere.
  • e) Klusterraren komunikazio-jarduerak (webguneak, buletinak eta abar), sustapena eta baz-kideak erakartzea: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere, 6.000,00 euroko mugarekin urteko eskabide bakoitzeko.
  • f) Jardunaldiak, mintegiak eta ekitaldiak: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez, urteko eskaera bakoitzeko 8.000,00 euroko mugarekin.

Laguntza-zerbitzuei eta nazioartekotze-jarduketei dagozkien kanpoko gastuen kasuan –a), b), c) eta d) apartatuetan deskribatzen dira–, 50.000,00 euroko dirulaguntza emango da gehienez ere, banaka egingo diren azoka, misio edo jarduketa bakoitzerako, eta 180.000,00 euro urteko eskabidean aurkeztutako jarduketa guztietarako..

3.- Onuradun bakoitzak 450.000,00 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez.

4.- Dirulaguntza hauek bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, betiere guztira jasotako dirulaguntzek onartutako gastu guztien % 60 gainditzen ez badute. Laguntza guztien baturak esandako muga gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

Nori dago zuzenduta


EAEko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.

  • Irabazi asmorik gabeko eta berezko nortasun juridikoa duten elkarteak (elkar¬tea), edo
  • Elkarte horien federazioak (federazioa), berezko nortasun juridikoa dutenak, eta,
  • Elkarte-taldeak (taldea), berezko nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak.

KADek Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute beren jarduera ekonomikoa.

Betekizunak

  • Betekizunak: Informazio xehatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industriaren eta Energia Trantsizioaren  Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, e-mail-a: d-industria@euskadi.eus, clusters@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, e-mail-a: ro-murillas@euskadi.eus

SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia

Urquijo Zumarkalea, 36- Bizkaia Enparantza Eraikina, 4. Solairua

48011 – Bilbao

Telefonoa: 944 037 000, e-mail-a: dfernandez@spri.eus

Kodea

1012910

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2022ko ekainaren 22ko 15:00etan amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak