Toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei zuzendutako dirulaguntzak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten, 2022ko ekitaldirako.

[KIUB Laguntzak 2022]

Deskribapena


Xedea

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko jarduerak garatzen dituzten EAEko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko 2022ko deialdia. Dirulaguntzok emango zaizkie bai indibidualki aritzen diren toki-erakundeei bai zerbitzua partekatzen duten zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa aritzen direnei bai toki-erakundeek sustatuko erakundeei.

Aurrekontuko zuzkidura

1.060.000

Prestazio ekonomikoa

Guztira 1.060.000 euro erabiliko dira, 2022ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:

  • 960.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da honako hauen gastuak ordaintzeko: kontsumitzaile eta erabiltzaileei argibideak eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko, eta Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko jardueretarako. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
    • 2022. urtea: 720.000 euro.
    • 2023. urtea: 240.000 euro.
  • Kontsumoko ikuskaritza-jarduerek eragindako gastuak ordaintzeko 80.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:
    • 2022. urtea: 60.000 euro.
    • 2023. urtea: 20.000 euro.
  • 20.000 euroko aurrekontu-kreditua egongo da Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen (KIUB) gune eta zerbitzuak instalatzeko, eraberritzeko, handitzeko, ekipamenduz hornitzeko edo lekuz aldatzeko. Aurrekontu-kreditu hori honela banatuko da:

    • 2022. urtea: 15.000 euro.
    • 2023. urtea: 5.000 euro.

Prestazioaren mugak.

Ebazpenean aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

• Erakunde onuradun batek 4 a) artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitekeen kontzeptuagatik (funtzionamendua) 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.
• Erakunde onuradun batek 4 b) artikuluan aurreikusitako diruz lagundu daitekeen kontzeptuagatik (ikuskapena)20.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.
• Erakunde onuradun batek 4. artikuluan jasotako diruz lagundu daitezkeen kontzeptuengatik jaso dezakeen zenbatekoa ezin da inolaz ere izan onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa.

Ebazpenaren 4. artikuluan jasotako kontzeptu diruz lagungarrietatik datozen gastuak ordaintzeko eman beharreko dirulaguntzen guztizko zenbatekoa –11. artikuluan aurreikusitako portzentajeak eta mugak aplikatuta eta artikulu berean ezarritako balorazio-irizpideak ere aplikatu ostean– handiagoa bada eskuragarri dagoen aurrekontu-kreditua baino, erakunde onuradun guztiei dagokien hainbanatzea aplikatuko zaie.
4. artikuluan jasotako diruz lagundu daitekeen kontzepturen batean esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortuko ez balitz, dagokion soberakina gainontzeko kontzeptuei bideratutako zuzkidura handitzeko erabili ahal izango da.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira, honela:

• Lehenengo ordainketa, emandako zenbatekoaren %75ekoa, 16.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta uko adierazirik ez bada.
• Bigarren ordainketa 2023an egingo da, 15. artikuluan ezarritakoaren arabera emandako diru-laguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoarekin.

Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen baten bidez zordun bada.

Nori dago zuzenduta


Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal-Bulegoak eta kontsumitzaileei laguntza eta babesa ematen ibilbide luzea egin duten beste erakunde batzuk.

Erakunde onuradunak.


Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak kontsumitzaileei informazioa emateko udal-bulegoak (KIUB) zabalik dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek jaso ahal izango dituzte, bai indibidualki bai zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa. Toki-erakundeek sustatuko erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzok. Irizpide hauek izango dira indarrean laguntzak ematerakoan:

Zerbitzuak ematen dituzten udalerri eta mankomunitateak:

  • 20.000 biztanle baino gehiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean hogei orduz izango dira zabalik.
  • 10.000 eta 20.000 biztanle artean zerbitzatzen dituzten bulegoak gutxienez astean zortzi orduz izango dira zabalik.
  • 10.000 biztanle baino gutxiagori zerbitzua ematen dieten bulegoak gutxienez astean lau orduz izango dira zabalik.

Era berean, KIUBik izan ez arren, 2022an bat zabaltzeko proiektua aurkezten duten toki-erakundeek edo beraiek sustatutako erakundeek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak.

Deialdiko dirulaguntzak jasotzeko interesa duten erakundeek egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta dirulaguntzen itzulketagatiko obligazioekin lotutako ordainketak.

Dirulaguntzen 38/2003 azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13.2. artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden erakundeek ezin izango dute deialdian honetako dirulaguntzarik eskuratu.

Eskakizunak:

  • Eskabide orokorra

  • Dokumentazio gehigarria funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak egiteko.

  • Ikuskapen-jarduerak egiteko dokumentazio gehigarria.

  • Ekipamendu-gastuetarako dokumentazio gehigarria

  • Zaharberritzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuetarako dokumentazioa

  • KIUB berria irekitzeko dokumentazio gehigarria

  • Eskaera zenbait toki-erakunderen ordezkari gisa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ainitze Rodrigo Goikoetxea

Tel.: 945-06 21 66

E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus

Iraide Zuazua Calle

Tel.: 945-06 21 67

E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus

Kodea

0056511

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk