Kirol-sektoreko enpresa eta profesional autonomoentzako dirulaguntzak, Covid-19 pandemiaren aurrean hartutako prebentzio neurrien eragin ekonomiko negatiboa arintzeko 2022

Deskribapena


Xedea

Kirol-arloko enpresentzako eta pertsona profesional autonomoentzako dirulaguntzak emateko oinarriak jartzea eta deialdia egitea, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondoriozko diru-sarreren murrizketaren eraginez haien jarduera profesionalaren jarraipena zalantzan ikusi dutenentzat 2022rako.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

Dirulaguntza kalkulatzeko, 2019 eta 2021 ekitaldien arteko fakturazio-aldea hartuko da erreferentziatzat, eta fakturazioa edo diru-sarrerak % 20 edo gehiago murriztu direla frogatzen duten eskabideak baino ez dira aintzat hartuko.

Onuradunari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa fakturazio-aldearen % 70era artekoa izango da, eta gehienez 20.000 eurokoa erakundeko eta pertsonako.

Ordainketa-modua:

Laguntza ordainketa bakarrean emango da, emateko ebazpenaren jakinarazpenetik 12.a) artikuluan adierazitako epea igaro eta uko egin ez bada.

Nori dago zuzenduta


Kirol-instalazioak edo ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresek edo pertsona profesional autonomoek

Betekizunak

  • Kirol-instalazioak edo ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresek edo pertsona profesional autonomoek edo Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko epigrafe hauetakoren bateko jarduerak egiten dituztenek:

  • Enpresa-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta izatea eta lantokia bertan kokatuta egotea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, 2020ko martxoaren 14a baino lehenagotik.
  • Jardunean egotea eskariaren datan.
  • 2021eko fakturazioak % 20ko edo gehiagoko murrizketa izatea 2019 ekitaldikoarekiko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1200002

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk