Irakasleen plantilla gaztetzeko laguntzak errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez. 2021-2022

[Irakasle_Gaztetzea]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuentzako laguntzen deialdia irakasleen plantillak gaztetzeko, datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela kontuan izanik.

Aurrekontuko zuzkidura

10.533.774 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Prestazioa Aginduan jasotako errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez irakasleen plantilla gaztetzeko laguntzen eta  irakasleak birkokatuz enplegua mantentzeko laguntzen artean banatuko da.

Ordainketa-modua:

Errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren Gizarte Segurantzaren gainkostuak, sei hilean behin ordainduko dira, ekainean eta abenduan, dirulaguntza emateko ebazpena eman eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan ezarritako itun-araubidearen berezko betekizunak betetzea
  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan bildutako dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako gainerako egoeretan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1101703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea hura izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera .

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk