Enplegua mantentzeko laguntzak irakasleak birkokatuz. 2021-2022.

[Irakasle_Birkokatzea]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuentzako laguntzen deialdia enplegua mantentzeko, datozen urteetan beherakada demografikoa gertatzea aurreikusten dela kontuan izanik.

Aurrekontuko zuzkidura

10.533.774 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Birkokatzearen bidez enplegua mantentzeko dirulaguntzaren zenbatekoa itunpeko ikasgelamurriztu duen ikastetxean birkokatutako pertsonak aitortuta duen antzinatasunaren zenbatekoaizango da, honela kalkulatuta:

Hirurtekoa/hilabetea  

Gizarte Segurantza

Guztira

HH-LH

43,53

13,67

57,20

DBH 1eko maisu-maistrak

43,53

13,67

57,20

DBH 1 - Liz. + DBH 2 + Batx. + LH

52,04

16,34

68,38

Zenbateko horiek eguneratu egingo dira Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezarritako soldata-igoerekiko proportzioan.

Ezin bada birkokatu, eta egiaztatzen bada, eteteagatiko kalte-ordainaren zenbateko legala ordainduko da, hala eskatzen bada.

Ordainketa-modua:

Enplegua mantentzeko antzinatasunaren ordainketa birkokatzeari ekiten zaionean: 

6.a) artikuluan aurreikusitako enplegua mantentzeko antzinatasunaren ordainketa 2022koirailean egingo da, birkokatutako langileei ordaindutako nominak aurkeztu ondoren.

Birkokatu ondoren ordainketa delegatuan alta emandako pertsonen antzinatasuna hilero ordaindukoda, ordainketa-sistema horren bidez.


Kaleratzeagatiko legezko kalte-ordainaren ordainketa: 

Kaleratzeagatiko kalte-ordain legala emakida ebatzi ondoren ordainduko da.



Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan bildutako dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako gainerako egoeretan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1101704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Birkokapenaren eraginpeko langileen antzinatasunaren kostua finantzatzeko laguntzak:

Hilabeteko epean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, ikastetxeek birkokatutako langileak aitortuta duen antzinatasunaren kostua finantzatzeko dirulaguntzak eskatuko dituzte.

Birkokatzea aurreko paragrafoan adierazitako epearen ondoren egiten bada, eskaera hilabete bateko epean aurkeztuko da, birkokatzea gertatzen denetik zenbatzen hasita.

Kaleratzeagatiko kalte-ordainak finantzatzeko laguntzak: 

Kaleratzeagatiko kalte-ordainen kasuan, dirulaguntzak hilabete bateko epean eskatuko dira, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita, betiere ikastetxeak hura ordaindu badio lanpostua galdu duen langileari.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea hura izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera .

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk