Informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko 2022eko diru-laguntzak.
- Erakundea:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta dirulaguntzen deialdia egitea, norgehiagoka-prozeduraren bidez, bai udal informazio geografikoa hobetzeko, bai udal erabilerako baliabide edo zerbitzu geografikoak ezartzeko, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren osagaiak geoEuskadi geoatariaren bidez integratzean edo berrerabiltzean oinarrituta.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Diruz lagun daitezkeen gastuak
1.– Udal informazio geografikoa biltzeko, egokitzeko edo eguneratzeko eta/edo udal baliabide edo zerbitzu geografikoak abian jartzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak dakartzan gastuak finantzatuko dira, honako helburu hauek lortzen laguntzen dutenak kontuan hartuta:
a) Udal informazio geografikoa hobetzea eta biltzea.
b) Udal informazio geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo edo erakundeek kudeatutako datu geografikoen multzoetara migratzeko kanalak harmonizatzea, egokitzea eta hobetzea.
c) Udal baliabide geografiko osagarri eta integragarri berriak integratzea geoEuskadin.
d) GeoEuskadiren osagaiak berrerabiltzea udal erabilerako baliabide geografikoen garapenean.
2.– Dirulaguntza honen xede diren ekintzak 2022eko ekitaldian hasi beharko dira.
3.– Ez da diruz lagunduko azpiegitura teknologikoko softwarea edo hardwarea erostea, ez eta produktuak lizentziatzea ere.
4.– Dirulaguntza hori jasotzeko, Eusko Jaurlaritzaren esku jarri beharko dira proiektuaren azken emaitzak, bai eta proiektua gauzatzeko erabilitako metodologia eta berariaz garatutako IKT tresnak edo tresna geografikoak ere.
Deitzen den diru-laguntza esleitzeko, kudeaketa-organoak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
1.– Proiektuaren Memoriari –6.4.a artikuluan jasoa– 5 puntu emango zaizkio gehienez, honako hauen arabera:
a) Memorian jasotako atal guztien arteko koherentzia. 1,5 puntu, gehienez.
b) Diagnostikoaren zehaztasuna, kalitatea eta garapen zehatza, irismena, metodologia eta proposamenak. 2 puntu, gehienez.
c) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa. 1,5 puntu, gehienez.
2.– Proiektuak Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren eta geoEuskadi geoatariaren hobekuntzan duen eragina, 1.2 artikuluan ezarritako helburuen arabera - 5 puntu, gehienez.
Horretarako, lehentasuna izango dute aipatutako artikuluan zehazten diren ordena berean:
a) irizpidearentzat, 5 puntu gehienez.
b) irizpidearentzat, 5 puntu gehienez.
c) irizpidearentzat, 3 puntu gehienez.
d) irizpidearentzat, 3 puntu gehienez.
3.– Dirulaguntza jasotzeko, proposamenek 5 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.
4.– Berdinketa gertatzen bada, lehentasun-hurrenkerako memorian lortutako puntuaziora joko da.
Diruz lagun daitekeen aurrekontua:
1.– Laguntza teknikoa kontratatzearen ondoriozko gastuen % 75 lagunduko da diruz, proiektuko 12.000 euro gehienez, dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere. Baina BEZa edo bestelako zergak ez dira inola ere diruz lagunduko.
2.– Diruz laguntzekoak diren gastu guztiei aplikatuko zaie Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua.
3.– Salbuespen gisa, hautaketa-prozesua amaitzean eman daitekeen gehieneko zenbatekoa agortu ez bada, gainerako zenbatekoa hautatutako proiektuen artean esleitu ahal izango da, proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoaren proportzioan banatuta. Prozesu horretan 12.000 euroko gehieneko dirulaguntza gainditu ahal izango da, betiere zenbateko hori proiektuaren aurrekontuaren % 75 baino txikiagoa bada.
4.– Inbertsioaren behin betiko kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, eta gero dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa:
Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak emango ditu dirulaguntza ordaintzeko ebazpenak, eta honela ordainduko da:
a) Lehen ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 20 esleipen-ebazpena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean egingo da.
b) Bigarren eta azken ordainketa bat, emandako dirulaguntzatik ordaintzeke dagoen zenbatekoari dagokiona, dirulaguntza justifikatu ondoren. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalean aurkeztu beharko da, beranduenez 2023ko urriaren 15ean, dokumentu hauekin batera:
1) Burututako jarduerak justifikatzeko memoria.
2) Azken emaitzak, erabilitako metodologia, eta proiektua gauzatzeko berariaz garatu diren IKT tresnak edo tresna geografikoak.
3) Ordaindutako zerbitzu-sarien ziurtagiria, udal idazkariak emandakoa, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30.4 artikuluan jasotako baldintzen egiaztagiria.
Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 15. artikuluan aipatua, eta 13. artikuluan adierazitakoa.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA
ESKAERAREN TITULARRA E.A.E.KO UDAL BAT IZAN BEHAR DA
Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.
Eskaera egiteko aukerak:
1.- Titularra:
"Titularra" aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, titularra beti E.A.E.ko Udala izan beharko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.
2.- Ordezkaria:
Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da aukera hori sakatu ahal izateko, eta ez diru-laguntzaren eskaeraren titular gisa.
Eskakizunak:
-
Euskal Autonomia Erkidegoko udala izate.
Ezin dira onuradun izan 2021eko deialdian dirulaguntza esleitu zaien erakundeak
Betekizunak
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

- Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean izatea eskaera egiteko unean. Eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, dagokion ziurtagiri administratiboaren bidez egiaztatu beharko du.
- Eskaerak berekin ekarriko du baimena organo kudeatzaileak ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela. Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimentzen ofizioz egiaztatzea betebehar tributarioak betetzen direla, dagokion administrazio-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana.
Servicio de Información Territorial.
Tel.: 945-01.98.10
e-mail: g-monterroso@euskadi.eus
e-mail: j-fernandezlabastida@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua
Internet
Euskadi.eus kontaktu-postontzia
Telefonoa
012 / 945 01 80 00
Aurrez aurre (hitzordua)
Zuzenean bulegoak
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
1016608Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Titular udaletxe bat izan daiteke bere CIF-arekin soilik; ezin da pertsona fisiko bat inoiz izan.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Beste finantziazio-iturri batzuk” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
- Proiektuaren azalpen-memoria; bertan, gutxienez, alderdi hauek guztiak adierazi beharko dira, berariaz eta ordena ezarrian:
- Aurrekontua
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
- Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean izatea eskaera egiteko unean. Eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, dagokion ziurtagiri administratiboaren bidez egiaztatu beharko du.
- Eskaerak berekin ekarriko du baimena organo kudeatzaileak ofizioz egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak betetzen dituztela. Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela baimentzen ofizioz egiaztatzea betebehar tributarioak betetzen direla, dagokion administrazio-ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko udala izate.
Ezin dira onuradun izan 2021eko deialdian dirulaguntza esleitu zaien erakundeak
Dirulaguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53 artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko duen
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabeteko epean eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita emango du ebazpena.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua