Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko diru-laguntzak. 2022ko bigarren seihilabetekoa.

[IKERBILERAK 2SEMESTRE]

Deskribapena


Xedea

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan 2022ko bigarren seihilekoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera aurrez aurrekoak nahiz birtualak antolatzeko laguntzak arautzea eta haietarako deialdia egitea parte hartzeko interesa duten erakundeei.

2.– Deialdi honen ondorioetarako, kongresutzat hartuko dira gutxienez bi saio mota egiten diren ekitaldi zientifikoak: gonbidatutako hitzaldiak aurkeztekoak eta ikertzaileak unean-unean ikertzen ari diren lanei buruzko datuen gaineko komunikazioak aurkeztekoak. Izan beharko dute batzorde antolatzaile bat, batzorde zientifiko bat eta hautaketa-batzorde bat, maila zientifikoa bermatu beharko duena, eta inskripzio bidez parte hartzeko deialdi publiko bat egin behar duena.

Bilera zientifikoak izango dira ekarpen zientifikoak aurkezteko deialdi irekirik ez duten lan-bilerak.

3.– Ekitaldiak nazioartekotzat edo estatukotzat hartuko dira erakunde deitzailearen izaeraren arabera.

4.– Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola: prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak eta mintegiak – irakasleak nahiz ikasleak trebatzekoak–; doktorego-, master- edo graduondo-programekin lotutako batzarrak; etengabeko prestakuntzarako jarduerak, eta ate irekien jardunaldiak eta jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, ikerketa zientifikoarekin lotura zuzena ez dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

Aurrez aurrekoa

Birtuala

Kongresua

Nazioartekoa

20.000 €

10.000 €

Estatukoa

10.000 €

5.000 €

Bilera zientifikoa

Nazioartekoa

7.500 €

3.750 €

Estatukoa

4.000 €

2.000 €

2.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.

3.– Emandako zenbateko osoak ez du inola ere gaindituko ez eskatutako kopuru osoa, ez Agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuaren herena. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.

4.– Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, artikulu honen aurreko apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.

a) Lehen zatia aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, berriz, 2023. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatua izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea
  • Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
  • Laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten mende ez egotea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako egoeretako batean ez egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0057510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute jarduera egin dutela, jarduera hura bukatzen denetik sei hileko epearen barruan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk