Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko diru-laguntzak. 2022ko lehen seihilabetekoa.

[IKERBILERAK 1SEMESTRE]

Deskribapena


Xedea

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan 2022ko lehenengo seihilekoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilerak, presentzialak nahiz birtualak, antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek lortzeko interesa duten erakundeei horretarako deialdia egitea.

2.– Deialdi honen ondorioetarako, kongresutzat hartuko dira elkarte zientifikoen aldizkako bilerak, non gutxienez bi saio mota egingo diren: gonbidapenetako hitzaldiak aurkeztekoak, eta ikertzaileak unean-unean ikertzen ari diren lanei buruzko datuen gaineko komunikazioak aurkeztekoak. Izan beharko dute batzorde antolatzaile bat, batzorde zientifiko bat eta hautaketa-batzorde bat, maila zientifikoa bermatu beharko duena, eta inskripzio bidez parte hartzeko deialdi publiko bat egin behar dute.

3.– Ekitaldiak nazioartekotzat edo estatukotzat hartuko dira erakunde deitzaileak edo antolatzaileak ematen dion izaeraren arabera.

4.– Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola: prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak eta mintegiak – irakasleak nahiz ikasleak trebatzekoak–; doktorego-, master- edo graduondo-programekin lotutako batzarrak; etengabeko prestakuntzarako jarduerak, eta ate irekien jardunaldiak eta jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, ikerketa zientifikoarekin lotura zuzena ez dutenak.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Agindu honen babesean emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira, gehienez ere:

Aurrez aurrekoa

Birtuala

Kongresua

Nazioartekoa

20.000 €

10.000 €

Estatukoa

10.000 €

5.000 €

Bilera zientifikoa

Nazioartekoa

7.500 €

3.750 €

Estatukoa

4.000 €

2.000 €

2.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.

3.– Emandako guztizko zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbateko osoa, ezta agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz laguntzeko gastuen aurrekontuaren herena ere. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.

4.- Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, artikulu honen aurreko apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.

a) Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatia, berriz, 2023. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antaloarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluak ezarritako egoeretako baten eraginpean ez egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0057509

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute jarduera egin dutela, jarduera hura bukatzen denetik sei hileko epearen barruan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk