Ikasiker lankidetza-bekak 2022-2023 ikasturterako.

[IKASIKER]

Deskribapena


Xedea

220 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta horien oinarriak onestea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen Eusko Jaurlaritzak errekonozitutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI), ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:

a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2023ko urtarriletik 2023ko ekainera): 165 beka.

b) B modalitatea (udan, 2023ko ekainetik irailera): 55 beka.

 

Aurrekontuko zuzkidura

330.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– A Modalitateko beketarako, 297.000 euro bideratuko dira.

2.– B Modalitateko beketarako, 33.000 euro bideratuko dira. Beka hauek emateko, ezinbesteko baldintza izango da 2023ko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).

Ordainketa-modua:

Ordainketak modu honetan egingo dira:

a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da:

Lehenengo ordainketan bekaren % 30 emango da eta ebazpena adjudikaziodunei jakinarazi eta adjudikaziodunek beka onartu ondoren ordainduko da. Ebazpena jakinarazi eta hamar eguneko epean onuradunak ez badio berariaz uko egiten, dirulaguntza onartzen duela ulertuko da, eta onuradun guztiei ordainketa egingo zaie.

Bigarren ordainketan gainerako % 70a emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako egiaztagiriak beka justifikatzeko balioko du.

b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Aginduaren 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Eskakizunak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.

  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, 2021eko abenduaren 31n.
  • Graduko edo gradu bikoitzeko (graduko edo gradu bikoitzeko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) edo masterreko (masterreko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) unibertsitate-titulu ofizialik ez izatea edo titulua lortzeko legezko betekizunak ez betetzea.
  • Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 izatea betetzeke gehienez, azken aurreko mailan matrikulatuta egonez gero. Graduko edo gradu bikoitzeko ikasketen azken mailan matrikulatuta egonez gero, ikasketa-planeko kredituen % 25 izatea betetzeke gehienez, edo % 50, masterreko ikasketak eginez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.
  • 2022-2023 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).

  • Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:

  • Beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiteko ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Master ofizialeko ikasketak eginez gero, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketak egiten ikasleak eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.

  • Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
  • Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.
  • Beka-eskatzaileek Dirulaguntzen Lege Orokorraren (38/2003 Lege Orokorra) 13.2 artikuluan jasotako betekizunak bete beharko dituzte. Edonola ere, horrek ez dio kalterik egiten 1721/2007 Errege Dekretuaren (abenduaren 21ekoa, ikasteko beken eta laguntzen araubidea ezartzekoa) 4.5 artikuluan xedatutakoari.

Betekizunak

  • Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez izana, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Errudun deklaratuak izan diren arrazoiengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana.
  • Honako lege hauetan jasotako kasuren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
  • Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea egoitza fiskala.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamendu bidez zehaztutako terminoetan.
  • Epai irmo bidez zehatuta ez egotea, eta, horren ondorioz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0056208

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Beka osorik elektronikoki eskatuko da. Horretarako, eskatzaileak baliozko ziurtagiri elektroniko bat izan beharko du.


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • I. eranskinean jasotakoak dira bekadun lankidetza egin ahal izango den ikerketa-zentroak edo -taldeak

    I. Eranskina (pdf , 483.05 KB)
  • Eskariarekin batera lankidetza aritzeko onarpen-idatzia aurkeztu beharko da (II. eranskineko formularioa).

    II. Eranskina (pdf , 138.06 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Justifikazioa:

Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-adjudikaziodunak dokumentu bat aurkeztu beharko du akreditatzeko batetik, egindako jarraipena eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak egin beharko du dokumentua, deialdi honen III. eranskinean jasotako ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk