Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2022-2023)

[HIZKUNTZA-ATZERRI]

Deskribapena


Xedea

Deialdiaren xedea da 532 plazatarako deialdia egitea, hain zuzen ere Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2023ko udan, hurrengo artikuluan zehazten denaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat izango dira plaza horiek.

Hizkuntzak ikasteko ikastaroak antolatzeko lehiaketan, beste 20 plaza gehituko zaizkie Erresuma Batuko plazei. 2022-2023 ikasturteko deialdian Batxilergoko Aparteko Saria lortu duten 16 pertsonentzat eta matematika-olinpiadan lehen lau postuak lortu dituzten DBHko 2. mailako ikasleentzat izango dira plaza gehigarri horiek. Atzerrian hizkuntzak ikasteko plaza horiek hurrengo apartatuan aurreikusitakoaren antzeko edukia izango dute.

Deialdiko plaza bakoitzak honako kontzeptu hauek hartuko ditu barnean:

  • Joan-etorriko bidaia, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik egonaldia egingo den herrialdeko tokiraino.
  • Bidaia-asegurua eta egin beharreko hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala.
  • Ostatua, mantenua eta ikastaroa egingo den zentrorako hiri-garraioa.

Deialdi honen xede diren ikasleentzat deitzen diren plazak partaidetza-kuota ezberdineko bi tartetan banatzen dira, hezkuntza-mailaren arabera, eta hizkuntza eta herrialde bakoitzerako. Aipatu partaidetza-kuotak familien egoera ekonomikoari egokitu zaizkio. Hauxe da banaketa:

Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

BATX.

DBH

BATX.

1.- Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2.- Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

37

264

3.- Frantsesa Frantzian

30

20

50

4.- Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

144

532

Aurrekontuko zuzkidura

847.718 euro

Prestazio ekonomikoa

Ikasleek deialdiko plazak eskuratzeko eskubidea izango dute, baldin eta dagokien partaidetza-kuota ordaintzen badute.

  • 1. tartea: 170 euro.
  • 2. tartea: 680 euro.

1. tartean sartuko dira:

  • eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntzen eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak.
  • eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntzen eta beken deialdian bekarik jaso ez arren, eskabidearekin batera epe barruan uko haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zutela egiaztatzen duten ikasleak. Kasu horretan, deialdi honen xede den laguntzaren eskaeraren ebazpenak kontuan hartuko du aipatutako gorako errekurtsoaren ebazpenean xedatutakoa.

2. tartean sartuko dira:

  • aurreko paragrafoan zehaztutako baldintzetako bat ere betetzen ez duten ikasleak.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan

  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak eskabidearen aurkezpen-data baino lehenagoko bi ikasturteetan (2020-2021 eta 2021-2022) ikasi behar izan dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eta, horietatik, azken ikasturtea funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egin behar izan da
  • Epe-barruan egitea plaza bakoitzaren tarteari dagokion diru-ekarpena (4.3. artikuluan jasota dagoen moduan).
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; baldintza hau betetzetik salbuetsita daude Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak
  • Beranduenez 2023an betetzea 19 urte

Betekizunak

  • Ezin izango dira dirulaguntzaren onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden ikasleak. Besteak beste, honako egoera hauetakoren batean daudenak:
  • Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak
  • Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea
  • Organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du ikasleak egunean daudela zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan. Hala ere, ikasleak berariaz uka dezake baimen hori, eta, kasu horretan, eskumena duen organoak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. 9. artikuluan aipatutako eta eskabide-ereduan jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira gainerako betekizunak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0098506

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Ahal dela, bide elektronikoz egingo da eskaera. Hona hemen eskabidea egiteko aukerak. LAGUNTZA DOKUMENTUA

Tramitazio elektronikoa:

– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

Ziurtagiri digitala erabiltzeak aurkezpen telematikoa egin beharra dakar. Eskabidea elektronikoki sinatu beharko da. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide elektroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

Tramitazio presentziala:

– Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:

● HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.

● Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Kasu batean eta bestean, eskatzailearen nortasuna egiaztatu egingo da, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskaera-formularioa inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea, 8. artikuluan zehazten den epean. Ikastetxeak elektronikoki erregistratu behar du eskabidea, epe horretan bertan.

Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ikaslearen eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen-proposamena: Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo 20 egun baliodunetan. Erreklamatzeko epea: 10 egun baliodun, ebazpen-proposamena jakinarazi eta gero. Ebazteko epea: 6 hilabete, deialdiaren agindua argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk