2022. Klima-aldaketa - Toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

[herrijasangarriak_klima]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei. Klima-aldaketa. Arintzera (berotegi-efektuko gasen isuri garbien murrizketa), CO2 xurgapenera eta egokitzapenera (plangintza eta ekintzak) bideratutako ekintzak klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen efektuak murrizteko.

2. artikulua.– Dirulaguntzen xede diren ekintzek bete beharreko eskakizunak.

1.– Hasteko epea:

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren proiektuek soilik jaso dezakete dirulaguntza.

2.– Dirulaguntza jaso ahal izateko, ekintzek eskakizun hauek bete behar dituzte:

1.– Klima-aldaketa: Mugikortasun jasangarria.

– 5.000-50.000 biztanle bitarteko udalerrietan Isuri Gutxiko Eremuak diseinatzea eta ezartzea. Isuri Gutxiko Eremutzat joko dira administrazio publiko batek bere eskumenak baliatzean mugatutakoak. Eremu horiek beren lurraldean kokatuko dira, etengabeak izan beharko dute, eta bertan ibilgailuen sarbide-, zirkulazio- eta aparkaleku-murrizketak aplikatuko dira, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko.

– Bidegorriak edo bidegorri-lotuneak, mugikortasun-eragileak (besteak beste, bizitoki-eremuak, ikastetxeak, industrialdeak eta kirol-instalazioak) konektatzea ahalbidetuta, baldin eta natura-ondarea eta lurzorua kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak txertatzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

– Disuasio-aparkalekuak eta horiek hobetzeko jarduketak ibilgailu pribatu motordunaren erabilera murrizteko, baldin eta natura-ondarea kontserbatzearekin bat badatoz eta diseinutik bertatik klima-aldaketara egokitzeko irizpideak kontuan hartzen badituzte; adibidez, lurzoru iragazkorren erabilera, zuhaiztiak, etab.

2.– Klima-aldaketa: Karbonoa xurgatzea.

– Gutxienez hektarea bateko azalera basotzea eta basoberritzea, karbonoa aireko eta lurpeko biomasan eta lurzoruan xurgatzeko, bertako espezieetako baso-eremu zuhaiztuak sortuz eta zaintzeko xedez (aprobetxamendurik gabe).

Basotzetzat joko da basorik ez zuten lurrak landatuz, ereinez edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoaren bidez eraldatzea.

Basoberritzetzat joko da basoa soildutako lurretan lantzea, ereitea edo berroneratze naturalaren sustapen antropikoa egitea.

Proiektuak 30 urteko iraupena izan beharko du gutxienez; heldutakoan zuhaitzen adaburuen estalkia % 20koa izango da, eta garaiera potentziala 3 metrokoa. Basoa kudeatzeko plana ere eduki beharko dute.

Klima-aldaketaren aurreko udal-kalteberatasunaren analisiaren emaitzak kontuan hartzen dituzten jarduketak lehenetsiko dira, bai eta hondatutako lurzoruetan egin eta horiek berreskuratzen laguntzen dutenak zein higadura-arriskua gutxitzen dutenak ere.

Basotzeak zein basoberritzeak bertako baldintza ekologikoen araberako zuhaitz espezieekin egin beharko dira, egokitzapen-irizpideak barne hartuta, esaterako, klima-aldaketarekiko kalteberatasun txikia duten espezieak hautatzea, bero-uharteak gutxitzen laguntzea, uholdeak erregulatzea, etab.

Basotzean zein basoberritzean, diruz laguntzeko modukoa izango da lursaila landaketaren aurretik prestatzea, betiere lurzorua eta biodibertsitatea babesteko irizpideei jarraikiz egiten bada.

Hala basotzeko nola basoberritzeko jardueretan, proiektuaren sustatzaileak kudeaketa-plan bat landu beharko du, baso-masak karbonoa xurgatzea bermatzeko moduko baldintzetan iraungo duela ziurtatzeko, gutxienez proiektuaren iraunaldi osoan zehar (30 urte). Plan horrek honako hauek jasoko ditu gutxienez: baso-kudeaketaren helburuak eta azalpena, karbono-xurgapenak ziurtatzeko behar diren mantentze-lanak, eta baso-jarduketen kronograma bat.

Kudeaketa plana egitea diruz laguntzekoa izango da.

Ez dira diruz laguntzekoak honako jarduketa hauek:

– Edozein lan zibil exekutatzeak eragindako inpaktua edo bestelakoak konpentsatzeko helburua duten jarduketak.

– Azpiegiturak eraikitzea behar duten jarduketak (baso-pistak eraikitzea, adibidez).

– Biodibertsitatea eta lurzorua zaintzearekin bateragarriak ez diren edo horren kontra doazen jarduketak. Hori horrela, ez dira diruz laguntzekoak izango, besteak beste, Batasunaren eta/edo eskualdearen intereseko espezie edo habitatei eragiten dieten jarduketak.

– Makineria astunaren erabilera intentsiboa behar duten jarduketak.

– Exekutatzearen ondorioz beste toki batean isuriak sortzen dituzten jarduketak, proiektuaren eremuan aurretik garatutako jarduerak lekualdatzeagatik.

3.– Klima-aldaketa: Egokitzapena.

– Klimari eta energiari buruzko udal- eta eskualde-planak egitea.

Planaren ekintzak epe laburrera edo ertainera definitzen badira ere, horiek egiteko epe luzerako klima-egoera bat aurreikusi beharko da (gutxienez 20 urtera). Egokitzapena udalerrirako egindako klima-arriskuari buruzko analisi espezifikoan oinarritu beharko da edo, halakorik ezean, honetan: «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa», Ihobek egina. Eta parte-hartzearen bidez egingo dira.

Planak Ihobek argitaratutako «Klima eta Energiako Tokiko Planak egiteko Gida» betez garatu beharko dira.

– Klima-aldaketa eta/edo naturan oinarritutako konponbideak hiriguneko plangintzan eta azpiegitura berdetzat hartutako eremuetan txertatzea dauden tresna eguneratuenak erabiliz (besteak beste, Euskadiko klima-agertokiak; hiri-klimako mapak, hiri-materialek beroa xurgatzeko eta lagatzeko duten ahalmena aztertzeko; eta hiri-aireztapeneko mapak). Txertatze horren adibidea izan daitezke hiri-azpiegitura berdea eta urdina hobetzea plangintza mailan eta udal-mailako esku-hartzeen eremuak lehenesteko tresnak edo metodologiak.

– Hirigunean eta hiri-periferian klima-aldaketari lotutako arriskuen prebentziora bideratutako naturan oinarritutako konponbideak sustatzeko eta erabiltzeko esku-hartzeak (adibidez, bero-boladen, lehorteen, uholdeen eta itsas mailaren igoeraren ondoriozko arriskuetara egokitzea) eta biodibertsitatea eta hari lotutako ekosistema-zerbitzuak bultzatzea eta balioan jartzea.

Naturan oinarritutako konponbideak identifikatzeko, proiektuek “Irtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko. Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa” (www.euskadi.eus helbidean eskuragarri) argitalpenean proposatutako metodologia aplikatu beharko dute.

Klima-aldaketara egokitzeko proiektuen kasuan, kontuan hartu beharko da Ihobek argitaratutako “Jardunbide egokiak Euskadiri aplika dakizkiokeen klima-aldaketara moldatzeko tokiko neurrietan” dokumentua.

– Kostaldeko ingurunearen arriskuaren eta egokitzapenaren azterketa zehatzak egokitzapen-planak edo hiri-antolamenduko plan orokorrak egiteko, eta itsas mailaren igoeraren ondorioz itsasertzean uholde-arriskua murrizteko jarduketak.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

– Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea, edo bidegorriak eraikitzea, mugikortasun-eragileen (ekoizleen eta erakarleen; tartean, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak, etab.) arteko loturarik ez dakartenak.

– Azterketak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.

– Bereziki, ez dute dirulaguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten jarduketek, baldin eta ez badira kontuan hartu klima-aldaketara egokitzeko irizpideak, irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta natura-ingurunearen gaineko inpaktuak txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira natura-ingurunearen kontserbazioarekin bateragarriak.

Azpiegiturek materialak sartzea behar dutenean, eraikuntzaren % 40k material birziklatua izan beharko du gutxienez, ahal dela eraikuntza- eta eraispen-hondakinetatik eratorritako agregakin birziklatuak eta altzairugintzako zepen balorizaziotik eratorritako agregakin siderurgikoak, araudi teknikoak ehuneko horiek lortzea eragozten duen erabilerak izan ezik (esate baterako, errodadura-geruza fresatuak, egiturazko hormigoizko eraikuntza- eta eraispen-materialak...). Obra-unitateko eta eraikuntza osoko kantitateak kalkulatzeko, Eraikuntzako material birziklatuak erabiltzeko gidaren kalkulatzeko tresna erabili beharko da. Tresna hori eskuragarri dago hemen: https://www.ihobe.eus/argitalpenak/eraikuntzan-material-birziklatuak-erabiltzeko-gidaliburua.

Aurrekontuko zuzkidura

4.680.000 euro

Prestazio ekonomikoa

1.– Klima-aldaketaren lerroan, gehienez ere milioi bat (1.000.000) euro bideratuko dira.

2.– Eskaerarik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako aipatutako jarduketa-lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 15. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Kasu horretan, 24. artikuluan aurreikusitako ordainketa bakoitzerako aurreikusitako ehunekoa aldatu ahal izango da.

Beste jarduketa-lerro bati esleitutako zenbatekoa handitzea, eta, hala badagokio, 24. artikuluan jasotako ordainketa-aurrerakinetarako aurreikusitako ehunekoen aldaketa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onetsiko da, Agindu honen 18. artikuluaren Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.

Aurreko paragrafoan aipatutako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3.– Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, uko egindako proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, Agindu honen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, atal honen babesean diruz lagundutako jarduerek agindu honen 23. artikuluan jasotako egikaritze- eta justifikazio-epeak bete beharko dituzte.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen eta Ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da emandako dirulaguntza:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, dirulaguntza ebatzi ostean, Agindu honen 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, 2023ko urriaren 31 baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, diruz lagundutako zenbatekoaren gainerako zenbatekoa, 2024ko ekitaldian egingo da, 23.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

2.– Artikulu honetan aurreikusitako ordainketa aurreratuetan aplikatu beharreko berme-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa izango da.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketaren justifikazioa
  • Xurgapen-jarduerak irauteko konpromisoa egiaztatzen duen agiria

  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Salomé Cenigaonaindia Gracia

Telefonoa: 94 423 07 43

E-mail: salome.cenigaonaindia@ihobe.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1009409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


7. artikulua.– Dirulaguntza-eskabideak eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.

1.– Ez dago mugarik eskaerak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, artikulu honen 3. apartatuan azaldu bezala.

Klima-aldaketaren lerroan, erakundeak eskaera bat baino gehiago aurkeztu badu, dirulaguntza eman ahalko da soilik klima eta energiako plana egiteko eta, gainerako tipologietan, puntuaziorik handiena izan duen jarduketarako.

Ezarritako mugak kontuan hartzen ez badira, erakunde eskatzaileari eskaeran egindako akatsa konpontzeko eskatuko zaio. Akatsak konpontzen ez baditu, erakunde eskatzaileak laguntza-eskaera guztietan atzera egin duela ulertuko da, gorago ezarritako mugak kontuan izan gabe.

4.– Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskaerarik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.

5. – Diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoak gainditzen baditu Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten du Espainiako ordenamendu juridikora) ezarritako zenbatekoak, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak obrarako, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta haien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badaude halakoak egiten, ematen edo hornitzen dituzten behar adina erakunde edo gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautaketa –dirulaguntzaren justifikazioan, edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko dira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da. Hautaketa memoria batean justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

6. – Ondasun inbentariagarriak eskuratu, eraiki, birgaitu eta hobetuz gero, hala nola bidegorriak eta baliokideak edo lursailak, honako arau hauei jarraituko zaie:

a) Onuradunak dirulaguntza eman zen xede zehatzerako erabili beharko ditu ondasunak 10 urteko epean.

Erregistro publiko batean inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, eskrituran jaso beharko da inguruabar hori eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa; alderdi horiek dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.

b) Aurreko paragrafoan aipatutako xede-betebeharra ez betetzea, edozein kasutan ondasuna besterendu edo kargatuz gero, itzultzeko arrazoia izango da, eta ondasuna itzulketa ordaintzeari atxikita geratuko da haren edukitzailea edozein dela ere, salbu eta erregistroko fede publikoak babestutako hirugarren bat denean edo ondasunak fede onez eta titulu zuzenarekin edo merkataritzako nahiz industriako establezimenduarekin eskuratu direla justifikatzen denean, inskribatzeko modukoak ez diren ondasun higigarrien kasuan.

8. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erakunde honek edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste dirulaguntza batzuekin; betiere, horren ondorioz gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

9. artikulua.– Eskaerak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

1.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2022ko uztailaren 29 arte, egun hori barne.

2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan. Klima-aldaketaren lerroan: https://www.euskadi.eus/servicios/1009409

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura-bitarteko elektronikoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/.

3.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/).

4.– Eskaera aurkeztu ondoko izapideak «Nire karpeta» aplikazioan egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

11. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskaerarekin batera.

1.– Erakunde eskatzailearen ezaugarriak eta garatu nahi den jarduketa kontuan hartuta, eskaera guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» inprimakia.

c) Laguntza eskatzen den jarduketa-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatua, kapituluak eta abar).

e) «Kokalekua» inprimakia: Kokaleku batean jardutea proposatzen den kasuetan, erakunde eskatzaileak esku-hartzea exekutatuko den lurzati(ar)en mugen identifikazio georreferentziatua aurkeztu beharko du. Proiektuaren kokapen zehatzari buruzko informazioa eman beharko da; ahal dela, jarduketaren xede den lurzati(ar)en katastro-erreferentzia (SIGPAC), edo, bestela, kokalekuaren kokapen zehatzari buruzko beste informazioren bat (UTM30N ETRS89 koordenatuak, etab.).

g) Berotegi-efektuko gasen isuriak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, dirulaguntza eskatzen den jarduketari dagokion isuri-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta horiek azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.

h) Karbonoa xurgatzeko proiektuei buruzko klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, proiektuaren iraunaldiko karbono-xurgapenak zehazteko egindako kalkuluak edo estimazioak jasotzen dituen frogagiria atxiki beharko da. Xurgapenen ex ante kalkulua egiteko metodologia egokia eduki ezean, hori egiteko behar diren datuak erantsi beharko dira, hau da, kokapena (koordenatuak), azalera, landatu beharreko espezieak eta landaketa-esparrua, bai eta hektareako oin kopurua eta erabilera mota ere. Jarduketak irauteko konpromisoaren egiaztagiria ere erantsi beharko da.

Gainera, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu beharko da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.).

2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskaerekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jarduketen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

b) Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.

c) Egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta dauden klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, dagokion agintariaren baimena beharko da proiektua garatzeko.

d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.

e) Agindu honen 17. artikuluan zehaztutako esleipen-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

17. artikulua.? Deialdiaren ebazpena. 1.? Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetu eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen horren berri emango zaie interesdunei Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez interesdunei bana-banako jakinarazpena eginez helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra. 2.? Dirulaguntza eman den edo ez zehaztuko da ebazpenean; gainera, dirulaguntza eman bada, hauek ere bai: zer erakundek jaso duen, dirulaguntza zer proiektuk jaso duen, zer puntuazio eskuratu duen (lehia-prozedura bidez proposatu diren proiektuetan), zenbatekoak diren diruz laguntzeko gastuak eta zenbateko dirulaguntza jaso duen. Aitzitik, eman ez bada, dirulaguntza ez emateko arrazoiak adieraziko dira. Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, eta erabat edo zati batean banatu gabe geratu diren dirulaguntza-lerroetako funts-aldaketaren kasuan, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten. Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da. 3.? Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


 

23. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Erakunde onuradunek 2024ko urriaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan salbu:

– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko ekintzek diruz lagundutako ekintza exekutatu eta justifikatu beharko dute 2023ko urriaren 31 baino lehen.

– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko ekintzak 2023ko uztailaren 15a baino lehen exekutatu beharko dira; proiektuaren amaierako dokumentazioa, berriz, 2023ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dute (egun hori barne).

– Asteklima 2022 lerroko ekintzak 2022ko irailaren 30etik 2022ko urriaren 9ra bitartean (egun hori barne) exekutatu beharko dira, eta jarduketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

– Natura Ondarearen lerroko 2.2.c) artikuluan deskribatutako 1)etik 5)era bitarteko ekintzek 2024ko abenduaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza.

2.– Horretarako, Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen, Ekonomia zirkularraren eta Tokiko ekoberrikuntzaren lerroetako proiektuen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):

a) Erakunde onuradunaren Idazkaritzak egindako ziurtagiria, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte ziurtagirian.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jarduketa-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko onuren kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea –adierazleak–, a priori ezarritako helburuekin alderatuta, Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako baldintza-agirian adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko dute, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.

Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, amaierako justifikazio-memoria teknikoan, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen-metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Fakturetan, edo, hala dagokienean, ordainketa-egiaztagirietan, fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia, azterketak, txostenak eta zabalkunde eta komunikaziorako materialak barne.

g) Georreferentziatutako informazioari dagokionez, kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan aurkeztu behar dute. Kartografia-informazioko metadatuen fitxa bat bete beharko da kartografiako geruza bakoitzeko (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/eu_def/adjuntos/formulario_metadatos_eu_g.pdf).

h) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuetan, diruz lagundutako jarduketaren kokalekuari dagokion Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren espedientea hasteko eskaeraren kopia.

i) Karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzen bidezko Klima-aldaketaren lerroko proiektuetan, proiektuaren iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzea bermatzen duen kudeaketa-plana erantsi beharko dute.

j) Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barnean sartzen bada, erakunde onuradunak Jabetzaren Erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.

k) Ekonomia zirkularraren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerriko elikagaien xahubidearen benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte, nazioartean onartutako metodologien arabera.

l) Hala badagokio, beharrezkoa izango da agiri bidez justifikatzea Agindu honen 2. eta 20. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete direla.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko proiektuen erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza justifikatzeko:

a) Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.

b) Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko jarduketaren azalpen-memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Asteklima 2022 lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko, egindako jarduerak deskribatuz eta lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, parte-hartzaile kopurua, erabilitako materiala eta argazkiak aurkeztuz.

c) Diruz lagundutako proiektuaren fakturak. Ziurtagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak behar bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko.

e) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko proiektuetan, proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.

f) Asteklima 2022 lerroaren proiektuen kasuan, diruz lagundutako jardueren zabalkundea egiteko erabilitako kartelen kopia, Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materiala erabili direla ikusteko aukera ematen duena.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk