2022. Natura-ondarea -Toki-erakundeentzat diru-laguntzak

[herrijasangarriak_biodibertsitatea]

Deskribapena


Xedea

 

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etorriz:

a) Lurzoru kutsatuak eta lurzoruaren babesa. Lurzoruaren babesa sustatzen duten ekintzak, besteak beste lurzoru artifizializatu hutsen inbentarioak egitea eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

b) Klima-aldaketa. Arintzera (berotegi-efektuko gasen isuri garbien murrizketa), CO2 xurgapenera eta egokitzapenera (plangintza eta ekintzak) bideratutako ekintzak klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen efektuak murrizteko.

c) Natura-ondarea. Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatea eta dibertsitate geologikoa kontserbatzeko eta horiek leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.

d) Ekonomia zirkularra. Tokiko zirkulartasuna sustatzeko ekintzak.

e) Tokiko ekoberrikuntza. Transferi daitezkeen eta ingurumen-inpaktuak murrizten dituzten lehentasunezko esparruetako berrikuntza- eta erakustaldi-proiektu pilotuak garatzea.

f) Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko Agenda 21 edo Tokiko 2030 Agenda eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten ekintzak.

g) Asteklima 2022. Herritarrak klima-aldaketaren arloan ekintzara mobilizatzeko jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

4.680.000 euro

Prestazio ekonomikoa

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

1.– Lehen artikuluan zehaztutako ekintzetarako aurrekontu-zuzkidura hiru milioi laurehun eta laurogei mila (3.480.000) eurokoa izango da. Kopuru hori honela banakatzen da:

1.3.– Natura-ondarearen lerroan:

Gehienez ere, zazpiehun eta berrogeita hamar mila (750.000) euro bideratuko dira.

Natura-ondarearen lerroko laguntzak, Natura 2000 Sareko kokalekuetan egiten diren jarduketak zehazki, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu ahalko ditu, eta EGEFren ekarpena diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko berrogeikoa izango da gehienez. Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren mende egongo dira lerro honetako laguntzak, eta honako hauek dira EGEFren kofinantzaketatik edo horren ordezko erregelamenduetatik eratorritako betebeharrak.

2.– Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako aipatutako jardun lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, agindu honetako 14. artikuluan aurreikusitako organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Beste jardun-ildo bati esleitutako zenbatekoa handitzea Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onartuko da, Agindu honen 17. artikuluko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpena eman aurretik.

3.– Erakunde onuradunetako batek jaso duen dirulaguntzari uko egingo balio ezarritako exekuzio-epearen lehen urtean, proiektu horri esleitutako kopurua zati batean edo batere ez (aurrekonturik ez edukitzeagatik) diruz lagundutako jarduketetako batera bideratu ahal izango da, 17.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

15. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

1.– Dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango ditu muga hauek gainditu:

c) Natura-ondarearen lerroan:

7.000 biztanletik gorako
toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75.

7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak
edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95.

 

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa proiektuko 75.000 eurokoa izango da.

Ibaiertzak eta ibilguak garbitzeko proiektuen kasuan, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.

2.– Oro har, a), b), c), d) eta e) letren lerroei dagokienez, erakunde eskatzailea eskualde-erakunde bat bada, eta proiektuan parte hartzen duten udalerrien % 75en biztanle kopurua ez bada ezarritakoa baino handiagoa, kopuru horretatik beherakoetarako ezarritako balorazio-irizpidea baliatuko da.

Ordainketa-modua:

23. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako dirulaguntza:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, dirulaguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, dirulaguntzaren % 33, 2022ko urriaren 31 baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, dirulaguntzaren % 33, 2023ko ekitaldian egingo da, 22.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean jasota egon beharko du. Alta eman edo hirugarren interesduneko datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenentzako erregistro telematikora jo beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Beharrezko baimenak izatea
  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Teléfono 946.620.220.

E-mail: daz_sas@ihobe.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009510

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


7. artikulua.– Dirulaguntza-eskabideak eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak aurkezteko mugak.

1.– Ez dago mugarik eskabideak aurkezteko, jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroan izan ezik, 3. puntuan azaldu bezala.

Natura-ondarearen lerroan, erakundeak eskabide bat baino gehiago aurkeztu badu, puntuaziorik handiena lortu duen jarduerari bakarrik eman ahalko zaio dirulaguntza.

Ezarritako mugak kontuan hartzen ez badira, eskabidea egin duen erakundeari eskabidean egindako akatsa konpontzeko eskatuko zaio. Akatsak konpontzen ez baditu, erakundeak laguntza-eskabidea guztietan atzera egin duela ulertuko da, gorago ezarritako mugak kontuan izan gabe.

4.– Udalerri bera ordezkatzen duten erakunde onuradun desberdinek ezingo dute proiektu berari buruzko eskabiderik aurkeztu, nahiz eta proiektuaren fase desberdinetarako izan.

8. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu bererako erakunde honek edo beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste dirulaguntza batzuekin; betiere, horren ondorioz gainfinantzaketarik sortzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

9. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta aurkezteko epeak.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztu ahal izango dira eskabideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

c) Natura-ondarearen lerroan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1009509

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

3.– Bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoan izapideak egiteko ordezkari bat izendatu behar bada, pertsona horrek alta emanda egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).

4.– Eskabidea aurkeztu ondoko izapideak «Nire karpeta» aplikazioan egin eta jakinaraziko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta).

5.– Datuak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

10. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskabidearekin batera.

1.– Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta egin nahi den ekintza kontuan hartuta, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal
Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» inprimakia.

c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jardun-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera. Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatuak, kapituluak eta abar).

i) Natura-ondarearen lerroko eskaeren kasuan, proiektuaren kokapenari buruzko informazioa eman beharko da, ahal dela, jarduketaren xede den partzelaren edo partzelen katastro-erreferentzia (SIGPAC), edo, bestela, kokalekuaren kokapen zehatza ahalbidetzeko beste informazio bat (UTM30N ETRS89 koordenatuak, etab.).

j) Natura-ondarearen lerroko eskabideetan, beharrezkoak diren baimenen laburpenen inprimakia aurkeztu behar da, eta erakunde eskudunek emandako baimenak, halakorik izanez gero (jabari publiko hidraulikoko jarduketak, itsas-lehorreko jabari publikokoak, naturagune babestuetakoak, etab.).

k) Natura-ondarearen lerroko eskabideen kasuan, eta proiektuan lurrak erostea jasota badago, behar bezala akreditatutako eta dagokion erregistro ofizialean inskribatutako tasatzaile independente baten ziurtagiria aurkeztu behar da, alegia, jarduketaren xede den lurzati zehatzarena.

2.– Eskatzaileek, borondatez, eta ebaluazio hobea egite aldera, honako agiri hauek aurkeztuko dituzte eskabideekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.

e) 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

17. artikulua.? Deialdiaren ebazpena. 1.? Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetu eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen horren berri emango zaie interesdunei Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz eta egoitza elektronikoaren bidez interesdunei bana-banako jakinarazpena eginez helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta. Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra. 2.? Dirulaguntza eman den edo ez zehaztuko da ebazpenean; gainera, dirulaguntza eman bada, hauek ere bai: zer erakundek jaso duen, dirulaguntza zer proiektuk jaso duen, zer puntuazio eskuratu duen (lehia-prozedura bidez proposatu diren proiektuetan), zenbatekoak diren diruz laguntzeko gastuak eta zenbateko dirulaguntza jaso duen. Aitzitik, eman ez bada, dirulaguntza ez emateko arrazoiak adieraziko dira. Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, eta erabat edo zati batean banatu gabe geratu diren dirulaguntza-lerroetako funts-aldaketaren kasuan, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten. Uko egin aurretik dirulaguntzaren zati bat ordaintzen bada, uko egindako zenbatekoa dagokion berandutze-interesarekin gehituko da. 3.? Aurreko paragrafoetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

  • [2022/12/20]

Justifikazioa


 

23. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Erakunde onuradunek 2024ko urriaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, kasu hauetan salbu:

– Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko ekintzek diruz lagundutako ekintza exekutatu eta justifikatu beharko dute 2023ko urriaren 31 baino lehen.

– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko ekintzak 2023ko uztailaren 15a baino lehen exekutatu beharko dira; proiektuaren amaierako dokumentazioa, berriz, 2023ko irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dute (egun hori barne).

– Asteklima 2022 lerroko ekintzak 2022ko irailaren 30etik 2022ko urriaren 9ra bitartean (egun hori barne) exekutatu beharko dira, eta jarduketaren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean.

– Natura Ondarearen lerroko 2.2.c) artikuluan deskribatutako 1)etik 5)era bitarteko ekintzek 2024ko abenduaren 31 baino lehen exekutatu eta justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza.

2.– Horretarako, Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren, Klima-aldaketaren, Natura-ondarearen, Ekonomia zirkularraren eta Tokiko ekoberrikuntzaren lerroetako proiektuen erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/):

a) Erakunde onuradunaren Idazkaritzak egindako ziurtagiria, emandako dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte ziurtagirian.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jarduketa-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko onuren kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea –adierazleak–, a priori ezarritako helburuekin alderatuta, Agindu honen 19. artikuluan zehaztutako baldintza-agirian adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan. Proposamenean aurreikusitako ekintzen exekuzio-maila balioetsi ahal izateko adina informazio eman beharko dute, aurreikuspenen eta azkenean egindako jarduketen irismenaren arteko alderaketa barne.

Tokiko ekoberrikuntzaren lerroko proiektuen kasuan, amaierako justifikazio-memoria teknikoan, gainera, jarduketa kokatzen den arauzko eta plangintzako tresnen identifikazioa eta gakoak eta ikasitako irakaspenak jasotzen dituen proiektuaren amaierako garapen-metodologia jaso beharko dira, proiektua beste udalerri eta/edo eskualde batzuetara estrapolatu ahal izateko.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Fakturetan, edo, hala dagokienean, ordainketa-egiaztagirietan, fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen zerrendan, fakturatutako kontzeptuak nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia, azterketak, txostenak eta zabalkunde eta komunikaziorako materialak barne.

g) Georreferentziatutako informazioari dagokionez, kartografia shape formatuan eta ETRS89 proiekzioan aurkeztu behar dute. Kartografia-informazioko metadatuen fitxa bat bete beharko da kartografiako geruza bakoitzeko (https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/instrucciones_documentacion/eu_def/adjuntos/formulario_metadatos_eu_g.pdf).

h) Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroko proiektuetan, diruz lagundutako jarduketaren kokalekuari dagokion Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpenaren espedientea hasteko eskaeraren kopia.

i) Karbono-xurgapena sustatzen duten ekintzen bidezko Klima-aldaketaren lerroko proiektuetan, proiektuaren iraunaldian karbonoa xurgatzeko helburuak betetzea bermatzen duen kudeaketa-plana erantsi beharko dute.

j) Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barnean sartzen bada, erakunde onuradunak Jabetzaren Erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.

k) Ekonomia zirkularraren lerroko proiektuen kasuan, elikagaien xahubidea prebenitzea sustatu edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerriko elikagaien xahubidearen benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte, nazioartean onartutako metodologien arabera.

l) Hala badagokio, beharrezkoa izango da agiri bidez justifikatzea Agindu honen 2. eta 20. artikuluetatik eratorritako betebeharrak bete direla.

3.– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko eta Asteklima 2022 lerroko proiektuen erakunde onuradunek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza justifikatzeko:

a) Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren helburua eta xedea bete direla eta bestelako dirulaguntzarik lortu ote duten adierazten duena. Bestelako dirulaguntzarik lortu badute, ziurtagirian laguntza eman duen organoa, emandako dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa eta jasotako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi beharko dituzte.

b) Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko eta haien ezaugarri nagusiak eta ezarritako helburuen betetze-maila azaltzeko. Memoria horretan, lauki batean bilduko dira ikastetxeek udalei egindako proposamenak, udalek hartutako konpromisoak eta aurreko ekitaldietan hartutako konpromisoen betetze-mailaren jarraipena. Udalerri bakoitzak, halaber, Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko jarduketaren azalpen-memorian bildutako koordinazio-gakoei buruzko informazioa eman beharko du.

Azalpen-memoria –eskuragarri dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan– Asteklima 2022 lerroari dagozkion jarduketak egin direla adierazteko, egindako jarduerak deskribatuz eta lortutako emaitza, erakunde laguntzaileak, parte-hartzaile kopurua, erabilitako materiala eta argazkiak aurkeztuz.

c) Diruz lagundutako proiektuaren fakturak. Ziurtagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda. Gastuen justifikazioan, fakturatutako kontzeptuak behar bezala zehaztuta azaldu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta halakoei ez dagozkienak bereizi ahal izateko.

e) Jasangarritasunerako hezkuntzaren lerroko proiektuetan, proiektuan sortutako ikasmaterialen eta dibulgaziokoen kopia, formatu digitalean; horrekin batera, zerrenda batean adieraziko da horietatik zein izan daitezkeen material edo baliabide didaktiko erabilgarriak hezkuntza-komunitatearentzat.

f) Asteklima 2022 lerroaren proiektuen kasuan, diruz lagundutako jardueren zabalkundea egiteko erabilitako kartelen kopia, Euskadiko 2022ko Klima eta Energiaren Asterako berariaz sortutako formatuak eta zabalkunde-materiala erabili direla ikusteko aukera ematen duena.

Beste tramite batzuk