Heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak (2022-2023)

[FP_HIZKUNTZAK]

Deskribapena


Xedea

Heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan atzerriko hizkuntza indartzeko programentzako 2022-2023 ikasturterako dirulaguntzen deialdia.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa hau izango da: 50 euro modalitate presentzialean sortu den talde baimendu bakoitzaren irakastorduko. Modalitate ez-presentzialean (online) sortu den talde baimendu bakoitzaren zenbatekoa 4 eurokoa izango da irakastorduko eta ikasleko. Modalitate mistoan sortu den talde baimendu bakoitzaren gehieneko zenbatekoa 5 eurokoa izango da irakastorduko eta ikasleko.

Deialdiaren xedeetarako, talde baimendua izango da Agindu honetan ezarri diren dirulaguntzak jasotzeko baldintzak edo betekizunak betetzen dituena.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da:

Lehena, emandako laguntza osoaren % 80, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 19.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren gainerako % 20a hizkuntza-ikastaroak amaitu eta ikastetxeko zuzendaritzak behar bezala egin direla egiaztatu ondoren ordainduko da, justifikazioa 20. artikuluan zehazten diren epe eta baldintzetan aurkezten bada.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintzeko baimen ofiziala edukitzea
  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ikastetxe onuradunek egunean egon beharko dute dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrei dagokienez.
  • Honako hauetan xedatutako baldintzak bete beharko ditu: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean 13. artikulua eta haren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia, laguntzon onuradun izateko indarrean dagoen araudia denez.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, haren erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozeduren eraginpean ez egotea.

  • Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzea galarazten duen zigor- edo administrazio-arloko zehapenak dituztenek, ez eta sexu-diskriminazioa dela-eta zigor- edo administrazio-arloko zehapenak dituztenek ere (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).

  • Derrigortasun-kasuetan, berdintasun-plan bat indarrean izatea eta/edo sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiaztatzea, indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0097511

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko eta ebatzitakoa ikastetxe interesdun guztiei jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan 2023ko ekainaren 30era arte, egun hori barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk