Euskara sektore pribatuan: Planik gabeko jarduerak 2022-2023 (LanHitz)

Deskribapena


Xedea

EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan, 2022an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea eta deialdia egitea (LANHITZ).

1. multzoa: entitatean euskara planik izan gabe euskararen erabilera edota presentzia sustatzeko jarduerak.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskatutako kopuruaren arazketa egingo da, 16. artikuluak zehaztutako mugak aplikatuta. Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adib.: 50 puntu = % 50) eta ehuneko hori aplikatuko zaio eskaera araztu ondoren geratzen den kopuruari.

Dirulaguntzen baturak diru-baliabideen muga gainditzen badu, kasuan kasu esleitu beharreko diru-kopurua banaketa-sistema proportzionalaren arabera finkatuko da, hiruko erregela sinplea erabilita.

Ebazpen proposamena lantzerakoan, balorazio-batzordeak, multzo bakoitzean dauden diru-baliabideak kontuan izanik, multzo jakin batean diru soberakina izan eta besteren bateean diru-falta balego, diru-soberakinen birbanaketa egitea proposatuko du.

Birbanaketa hori egiterakoan hirugarren multzoak izango du lehentasuna; multzo horren premiak bete ondoren, gainontzeko multzoek diru-birbanaketan hurrenkera hau jarraituko dute: laugarren multzoa, bigarren multzoa eta, azkenik, lehenengo multzoa. Birbanaketa egiterakoan, multzoen beharrak izango dira gogoan.

Aurrekontu araztuaren gaineko % 80ko muga izango du multzo honetako dirulaguntzak. Halaber, eskatu baino gehiago ere ezin izango da esleitu.

Halaber, lehen multzo honetan, eskaria aurkezten duen pertsona edo entitateak, gehienez ere, 5.000 euro jaso ahal izango ditu. Nolanahi ere, dirulaguntza jasotzeko beharrezkoa den gutxieneko puntuazioa jasoz gero, bermatua izango du, gutxienez, 1.000 euroko dirulaguntza. Bertan behera utziko dira 1.000 eurotik beherako eskaerak edota balorazio fasean 40 puntutik behera jasotakoak.

Ordainketa-modua:

Esleitutako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (%65) ordainduko da.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (%35) ordainduko da, dirulaguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2023ko aurrekontuen kontura egingo da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea

  • Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzea

  • Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela egiaztatzea

Pertsona juridiko pribatuak

Pertsona juridiko pribatuak:

  • Jarduera ekonomikoren bat egiten du
  • Gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
  • Legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

Betekizunak

  • Jarduera edo jarduera-sorta entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta.

  • Euskara-koordinatzailea edo jardueren komunikazioaz arduratuko den pertsona izan behar du.

  • Autofinantzazioa gutxienez % 20 izan behar da

  • Araudian ezarritako baldintzak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Helbide elektronikoa: lanhitz@euskadi.eus

Telefono bidez:

  • Edurne Pérez de San Román (945 018105)
  • Ainhoa Delgado (945 018109)
  • Leire Zuazo (945 019487)
  • Jon Mikel Hurtado de Saratxo (945 018115)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0096110

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Laguntza onartzea


Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea.

Diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.

Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du ezinbestean Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean.

Dirulaguntza zuritzeko, gastuak 2022ko urtarrilaren 1a eta 2022ko abenduaren 31 bitartekoak izango dira, eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak 2022ko urtarrilaren 1etik aurreragokoak eta justifikazioa egiteko epea amaitu baino lehenagokoak.

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko azken eguna 2023ko martxoaren 31 izango da.

Beste tramite batzuk