Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta OAI-PMH biltegien bitartez hedatzeko dirulaguntzak 2022-2023

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2022ko ekitaldirako euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bidez katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta online hedatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea eta deialdia egitea.

Proiektuak

1.– Diruz lagunduko diren proiektuak:

Dirulaguntza jaso ahal izango dute euskal kultura-ondarea osatzen duten kultura-ondasunak katalogatzea, digitalizatzea, edo digitalizatzea eta katalogatzea helburu duten programek. Hain zuzen ere, ondasun horien artean sartzen dira, besteak beste, argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materialak, mapak, planoak, kartelak, prentsa, funts bibliografikoak eta dokumentu-funts historikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen ekainaren 23ko 5/2022 Legean aurreikusitakoarekin bat. Adierazitako kasu bakoitzean parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Katalogazioa:

Bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
- Baliabideak digitalizatuta egotea. Digitalizazioak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak bete beharko ditu.
- Baliabideek ez izatea metadatu deskribatzailerik edo erregistro katalografikorik.

b) Digitalizazioa:

Bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
- Baliabideek metadatu deskribatzaileak edo erregistro katalografikoak izatea.
- Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.
Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.

c) Katalogazioa eta digitalizazioa:

Bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
- Baliabideek ez izatea metadatu deskribatzailerik edo erregistro katalografikorik.
- Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.
Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.

2.– Aurkeztutako proiektuak aipatutako hiru kasuetako batera mugatu beharko dira: a) katalogazioa, b) digitalizazioa edo c) katalogazioa eta digitalizazioa. Baliabideak kasu desberdinetan kokatzen badira (katalogazioa, digitalizazioa, edo katalogazioa eta digitalizazioa), bi proiektu bereizi aurkeztu beharko dira.

3.– Baldintza hauetakoren bat bete behar da baliabide digitalizagarrien edo dagoeneko digitalizatuta daudenen kasuan:

a) Baliabide horiek jabari publikoan egotea. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean. (Orientazio gisa II. eranskineko taula kontsulta daiteke).

b) Baliabide horien titularrek (pertsona fisikoak edo erakunde publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.

c) Baliabideak obra umezurtzak izatea, obra umezurtzen araubide juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra umezurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.

Garrantzitsua: ikusi informazio osoa deialdia arautzen duen Aginduaren 8. artikuluan.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-deialdia norgehiagoka-prozedura bidez ebatziko da.

1.– Proiektu bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbateko osoa izango da, artikulu honen 3., 4. eta 5. apartatuetan adierazitakoarekin bat etorriz.

2.– Proiektu bakoitzaren dirulaguntzak ezingo du gainditu 20.000 (hogei mila) euroko zenbatekoa. Halaber, diruz lagundu daitezkeen proiektuek eskatutako aurrekontua ez da inolaz ere izango jarraian datozen zenbatekoak baino txikiagoa, proiektu motaren arabera:

  • a) Katalogazioa: 7.500 (zazpi mila eta bostehun) euro.
  • b) Digitalizazioa: 5.000 (bost mila) euro.
  • c) Katalogazioa eta digitalizazioa: 10.000 (hamar mila) euro.

3.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak hautatutako objektuak digitalizatzearekin edo katalogatzearekin lotutakoak izango dira, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

4.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin inongo zalantzarik gabe lotuta daudenak. Gastu horiek sortuta eta ordainduta egon beharko dute deialdiaren ebazpena ematen den unetik 2023ko irailaren 15era bitartean, biak barne.

5.– Ondorio horietarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, diruz lagundutako proiektuaren barruan, erakunde onuradunak katalogaziorako edo digitalizaziorako bideratzen dituen langile-kostuak, betiere onuraduna ez bada administrazio publiko bat edo sektore publikoko erakunde bat.

6.– Honako gastu hauek, berriz, ez dira diruz lagunduko:

  • a) Zeharkako zergak, baldin eta errekuperatu edo konpentsatu badaitezke, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.
  • b) Argitalpenak edo dokumentuak zaharberritzea, digitalizatzeko.
  • c) Softwarearen mantentze-lanak.
  • d) OAI-PMH biltegiak sortzea.
  • e) Ekipamendua, softwarea eta dirulaguntzaren xede den proiektua egiteko beste elementu batzuk erostea, egindako lana Euskadiko Liburutegi Nazionalaren zerbitzuari emateko euskarria (disko gogor ateragarria edo USB memoria) izan ezik.
  • f) Dirulaguntzaren xede den proiektua egitearekin lotutako beste kontzeptu batzuk; hala nola, erregistroak aztertzea eta antolatzea, proiektua koordinatu, administratu eta gainbegiratzea, edukiak sortzea, kudeaketa-gastuak, prestakuntza, eta abar.
  • g) Egitura-kostuak eta zeharkako beste kostu batzuk.

Garrantzitsua: ikusi informazio osoa deialdia arautzen duen Aginduaren 5. artikuluan.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehen ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 60koa, dirulaguntza esleitzen den unean; bigarren ordainketa, % 40koa, dirulaguntza justifikatu ondoren ordainduko da, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuen titular diren pertsona fisikoak eta erakunde publiko edo pribatuak, edozein dela ere haien egoitza geografikoa, soziala zein fiskala, betiere baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

  • a) Elementu horiek jabari publikoan egotea. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen eta gaiari buruz indarrean dauden lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatzen dituen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, obrak jabari publikoan sartzen dira haien ustiaketa-eskubideak iraungitzen direnean. (Orientazio gisa II. eranskineko taula kontsulta daiteke).
  • b) Elementu horien titularrek (pertsona fisikoak edo erakunde publiko edo pribatuak) horiek ustiatzeko eskubideak izatea.
  • c) Elementuak obra umezurtzak izatea, obra umezurtzen araubide juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretuan jasotakoarekin bat, eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean obra umezurtzen datu-basean erregistratuta egotea. Datu-base hori Europar Batasunaren Jabetza Intelektualaren Bulegoak sortu eta kudeatzen du.

Betekizunak

  • Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • Ez egotea zigortuta zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, eta ez egotea hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenarekin eta Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Legea bigarren aldiz aldatzeko martxoaren 3ko 1/2022 Legearen azken xedapenetako laugarrenarekin bat.
  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrarekin lotutako ordainketak egunean izatea.
  • Pertsonak edo erakundeak itzultzeko prozeduraren bat badu tramitazioan, prozedura hori amaitzearen mende egongo dira dirulaguntza ematea eta ordaintzea. Itzultzeko prozedura amaitu eta gero, pertsonak edo erakundeak zenbateko jakin bat itzultzeko betebeharra badu, dirulaguntza eman ahal izateko edo, hala badagokio, ordainketa egiteko, ezinbestekoa izango da zorra borondatezko epean artatzea, zorra atzeratu eta bermatzea edo zorra etetea erabakitzea, itzultzeko ebazpena aurkaratu delako. Kasu horietakoren bat betetzen ez bada, pertsona edo erakunde eskatzaileak onuradun izateko debekua izango du, ez izateagatik egunean dirulaguntzak itzultzeko betebeharrekin lotutako ordainketak.
  • Ez izatea dirulaguntza publikoen onuradun izateko beste debekurik, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluekin bat.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Liburutegi Digitala: 945 016 842

Euskadiko Liburutegi Digitala (euskadikoliburutegidigitala@euskadi.eus)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1106003

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

a. Bete eskatutako inprimakiak, halakorik balego.

b. Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.

c. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez

Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako baliabiderik izatea.

d. Barruan zaudela, izapidearen formulario nagusia bete eta aurrez prestatutako dokumentazio guztia erantsi ahal izango duzu.

e. Inprimatu formularioa eta aurkeztu adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak egingo du ebazpena, eta banan-banan jakinaraziko die pertsona edo erakunde interesdunei, sei hilabeteko epean, deialdi-agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Jakinarazpena bide batetik baino gehiagotatik egiten denez, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak


Pertsona edo erakunde onuradunek betebehar hauek dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da. Hala ere, agindu honen 16.6 artikuluan adierazten den moduan, pertsona edo erakunde onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, eta dirulaguntza eman duen organoak erabakitzen badu puntuazioaren arabera dirulaguntza hurrengo pertsona edo erakunde eskatzaileari ematea, berariaz onartu beharko da dirulaguntza.

b) Agindutako helburu zehatzerako erabiltzea dirulaguntza.

c) Katalogatzeko edo digitalizatzeko behar adinako kualifikazioa duten giza baliabideak erabiltzea, bai propioak, bai azpikontratatuak, eta azpikontratatutako enpresei langileen kualifikazioa eskatzea lan horiek egiteko.

d) Jarduera aurrera eramatea, edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

e) Dirulaguntza eman duen erakundeari justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eraman dela.

f) Hala badagokio, aurkeztutako proiektuan hitzemandako finantzaketa propioaren portzentajea ematea.

g) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

h) Laguntza eman duen erakundeak egiten dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak burutzen duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratzen diren laguntza edo dirulaguntzei dagokienez, eta, gainera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziko neurrien mende ere egotea.

i) Beste edozein administraziok, erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.

j) Beste erakunde publiko zein pribatu batzuei xede berarekin dirulaguntzarik eskatu bazaie eta, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzetarako eskabidea egiteko unean, erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazegoen, laguntza horien egoera zein den adieraztea ebazpenaren berri izatean.

k) Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman duen erakundeari. Aldaketa hori Kulturako sailburuordeak baimendu beharko du.

l) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak emandako babesa beren-beregi adieraztea dirulaguntza honen ondorioz egiten diren jarduera eta agiri guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

m) Edozein formatuko argitalpenak, horien iragarkiak eta dirulaguntzaren bitartez gauzatzen diren jardueren iragarkiak Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan egon beharko dira. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartu beharko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.

n) Hizkera ez-sexista erabiltzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.

o) Emandako laguntzarekin sortutako baliabide digitaletarako sarbidea ematea, librea, doakoa, baliabide osora eta webgunearen bitartez.

p) Sortutako metadatuak CC0 1.0 lizentziaren pean (Domeinu Publikoaren Lagapena) lizentziatzea.

q) Proiektua amaitu ondoren, metadatuak prest izatea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak edo OAI-PMH edozein biltegik jaso ahal izan ditzan.

r) Metadatuak hizkuntza-irizpide hauen arabera izendatzea:

  • Informazio-tresna hitz idatzia, ahozkoa edo abestua bada, ISBDn eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren «Katalogatzeko prozedura orokorrak» dokumentuan katalogazio-hizkuntzari buruz ezarritakoa beteko da: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eips_dokumentazioa/eu_def/adjuntos/2015-Prozedurak_baq.pdf
  • Gainerako kasuetan (material grafikoa, argazkiak …), katalogazioa euskaraz egingo da, betiere materialean ez badago testurik. Kasu horretan, aurreko puntuan adierazitakoaren arabera aplikatuko dira hizkuntza-irizpideak.
  • Nolanahi ere, gaiak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jaso beharko dira beti.

s) Oro har, dirulaguntzen arloan aplikagarria den beste edozein betebehar, eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak.

Dokumentazio lagungarria


Erreferentzia gisa kontsulta daitezkeen METS fitxategiak:

Autoritate berriak sortu badira edo AUBIkoak ez diren autoritateetara jo bada erabili beharreko txantiloia:

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


  • Justifikazioek bat etorri beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin, eta bide elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dira helbide honetan: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1106003.
  • Justifikazioak aurrez aurre nahiz bide elektronikoz nola izapidetu jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude agindu honen 9.6 artikuluan zehaztutako helbidean.
  • Horrez gain, justifikazioek bat etorri behako dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritako justifikazio-kontuarekin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 72. eta 73. artikuluekin (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
  • Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek 2023ko irailaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, egun hori barne, eta jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Beste tramite batzuk