Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskadiko kultura- eta sormen-industrien azelarazio-proiektuetarako dirulaguntzak 2022-2023 (Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan)

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) azelerazio-proiektuetarako dirulaguntzen oinarriak ezartzea eta horietarako deialdia egitea 2022-2023 aldirako. Horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren eta sormenaren sektoreetako profesionalek ekintzailetza- eta finantza-arloko trebetasunak lortu ahal izango dituzte.

Diruz lagunduko diren jarduerak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean garatu beharko dira

Aurrekontuko zuzkidura

1.994.383,28 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza hauetara 1.994.383,28 euroko zenbatekoa bideratuko da; horietatik, 1.187.203,98 euro 2022. urteari dagozkio, eta 807.179,30 euro 2023. urteari.

Diruz lagundutako proiektu bakoitzeko jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa, eskatutako kopuruaren arabera, honako muga hauen araberakoa izango da:

  • Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa: 100.000 euro.
  • Gehieneko zenbatekoa 1. lerroan (Laguntza): 30.000 euro. Laguntza-planaren kostuaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a 2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.
  • Gehieneko zenbatekoa 2. lerroan (Kapital-inbertsioa): 70.000 euro. Inbertsioaren kostu osoaren % 80ra arteko dirulaguntza emango da (gastuaren % 60 2022. urteari dagokio, eta gainerako % 40a 2023. urteari). Eskatu beharreko gutxieneko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da.

Eskatutako laguntzak ezin izango du gainditu diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren (KSEO) 53.8 artikuluak laguntza-mota horretarako xedatzen duen bezala.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehen ordainketa aurreratua, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 59,52koa, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 17.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.
  • Gainerako zenbatekoa proiektuaren justifikazioa onartu ondoren ordainduko da, agindu honen 18. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Nori dago zuzenduta


Langile Autonomoen Araubide Berezian inskribatutako pertsona fisiko profesionalak, egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan badute

Kultura- eta sormen-sektoreetako ETE eta mikroenpresak, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan badute

Enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoak, laguntzaren onuradun badira

Betekizunak

  • Eskabidea aurkezteko unean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako dagokion epigrafean alta emanda egotea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko KSIak osatzen dituzten azpisektoreetako batekin lotutako xede edo helburu soziala izatea, hau da: Arte eszenikoak, Arte bisualak, Ikusentzunezkoak, Edizioa eta baliabide inprimatuak, Musika, Kultura ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sormen-gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina, eta Bideojokoak; era berean, onuradun izan daitezke KSI sektorea zeharka hartzen duten erakundeak ere, hots: kultura- eta sormen-arloko bitartekaritzako eta/edo aholkularitzako/kontsultarako enpresak. Enpresa edo autonomo gisa eratzeko konpromisoa adierazten duten pertsona fisikoek baldintza hori bete beharko dute agindu honen 18. artikuluan jasotako azken justifikaziorako epea amaitu baino lehen.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordaintzen denean ere.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1221701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da. Pertsona fisikoek aurrez aurre nahiz telematikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ematen diren laguntzen azken justifikazioa Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrean egingo da, jarduerak gauzatzeko epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta, betiere, 2023ko abenduaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk